Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
LEK, Legazpiko Erraldoi konpartsa, EGUNA

LEK, Legazpiko Erraldoi konpartsa, EGUNA

Udazkenarekin batera Erraldoi eta Buruhandiek atseden hartzen dute, baina geldialdia egin aurretik, Legazpiko Erraldoi Konpartsak LEK Eguna antolatu du.

Eta egun osoko egitaraua antolatu du:

10:30ean: Gaiteroen dianak.

11:30ean: Erraldoi eta buruhandien goizeko irteera.

13:30ean: Triki-poteoa

17:30ean: Erraldoi eta buruhandien arratsaldeko irteera.

19:30ean: Xaukena Eletrotxaranga

23:30ean: Trapalata Txaranga.

Larrain dantza ere egingo da, oraindik ordua zehaztu ez bada ere. Adi egon.

  • Visto: 195
Animaliak babesteko araudia gogorarazten du Udalak

Animaliak babesteko araudia gogorarazten du Udalak

Animaliak babesteari buruz indarrean dauden araudiak betetzeak duen garrantziaz sentsibilizatzea eta Legazpiko herritarren artean araudi horien edukia zabaldu nahi du Udalak..

2017an animaliak babesteko gure udal-ordenantza onartu zenetik, Legazpiko Udalak HEMI metodoa (harrapaketa, antzutzea, markaketa eta itzulera) inplementatu izan du komunitateko katuekin, eta lan hori Lau Katu animaliak babesteko elkartearekin lankidetzan egin du.Metodo hori beharrezkoa eta funtsezkoa da udalerriko katuen populazioa kontrolatzeko, ugalketa eta nahi ez diren umealdiak saihesteko, animalia horien ongizatea ziurtatzeko eta populazioa murrizteko.

Udalerrian egiten ari den kudeaketa eta kontrol horrek onura bikoitza du.Alde batetik, animalien osasun-egoera ona bermatzen da, gaixotasun larriei aurre egiten zaielako, hala nola, piometra, obario polikistikoak, metritisa eta nahi ez diren markaketak.Bestetik, diru publikoaren gastua murrizten da, katu-kopurua gutxitzen delako bai eta haien abandonatze-kopurua ere.Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da alderdi guztiok (administrazioak eta herritarrek) indarrean dagoen legeria betetzea, egiten ari garen ahaleginen arrakasta bermatzeko.Hala, herritarren lankidetza funtsezkoa da, eta, beraz, honako hau jakinarazi nahi diegu herritarrei:

  • JABE edo ARDURADUN PRIBATUEK dituzten katuek TXIPa izan beharko dute eta ESTERILIZATUTA egon beharko dute.
  • Abandonatutako katuak/umealdiak AURKITZEN BADITUGU edo Udalak kudeatzen ez duen katuen koloniaren bat dagoela jakiten badugu, UDALTZAINGOARI jakinaraziko diogu 943 109662 telefono-zenbakira deituz edo 092 zenbakira, udalerritik deitzen badugu. Udaltzaingoak honako urrats hauek emango ditu:
  • Lau Katu elkartearekin jarriko da harremanetan.
  • Lau Katu elkartea abisua eman duen pertsonarekin jarriko da harremanetan.
  • Animalia harrapatu, esterilizatu eta txipa jarriko zaio.
  • Lau Katu elkarteak animaliaren adopzioa kudeatuko du.

Esan beharra dago, etxeko animaliak babesteari buruzko Euskadiko ekainaren 30eko 9/2022 Legea eta animalien eskubideak eta ongizatea babesteari buruzko estatu mailako 7/2023 Legea onartu ondoren, aldaketa sakon bat eman dela, eta aldaketa horrek zuzenean eragiten dio Udalari eta, oro har, herritarrei.

Aldaketa horrek etxeko animaliak (katuak, txakurrak eta hudoak) modu arduratsuan eduki eta hazteari eragiten dio batez ere. Hala, lege berriak honako hau ezartzen du:

  • Txakurrak, katuak eta hudoak MIKROTXIP bidez nahitaez identifikatu beharko dira, jaio eta bi hilabete igaro baino lehen.
  • ESTERILIZATU egingo dira, edozein lagapen edo adopzioaren aurretik.Katuen kasuan, jaio eta sei hilabete bete baino lehen.
  • Debekatuta dago txakurren, katuen eta hudoen UMEALDI BERRIAK haztea, baldin eta erregistratutako hazlearen lizentziarik ez bada eta indarren dagoen araudiak eskatzen dituen baldintzak betetzen ez badira.

Esterilizazioa da animalien populazioa kontrolatzeko legez erabil daitekeen metodo bakarra. Legeak erabat debekatzen du eta zigortzen du pozoia botatzea (eragindako pertsonak edo animaliak egon ala ez), horrek arriskuan jartzen duelako tokiko fauna eta etxeko animaliak, eta ondorio larriak izan ditzakeelako osasun publikorako (adibidez, uraren, elikagaien eta abarren kutsadura gurutzatua)eta ekosistemarako.

Aldez aurretik, eskerrik asko ulertzen gaituzuelako eta laguntza eskaintzen diguzuelako. Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, jarri zaitezte gurekin harremanetan Udaltzaingoarekin :

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. 

Udalerritik bertatik, Udaltzaingoa: 092
Kanpotik, Udaltzaingoa: 943 10 96 62

  • Visto: 146
ZINEA LATXARTEGI ARETOAN: Denboraldi hasiera

ZINEA LATXARTEGI ARETOAN: Denboraldi hasiera

Udazkenarekin batera, kultura eskaintza barruetara itzultzen hasiko da poliki-poliki. Eta Zine emanaldiak izango dira horren adibide garbia.

Hona urriko programazio osoa:

5, larunbata, 6 igandea eta 7 astelehena: “La virgen Roja”

6, igandea: “Buffalo Kids”. Haurrentzat. EUSKARAZ

11, ostirala: “Memory”. Zuz.: Michel Franco. 19:00etan.ZINE-KLUB SAIOA.

12, larunbata, 13 igandea eta 14 astelehena:“Joker: Folie à deux”

13, igandea: “Padre no hay más que uno 4: Campanas de boda”. Haurrentzat.

19, larunbata, 20 igandea eta 21 astelehena: “La infiltrada”.

20, igandea: “Del revés 2 (Inside out 2)”. Haurrentzat.

25, ostirala:“Radical”. Zuz.: Christopher Zalla. 19:00etan.  ZINE-KLUB SAIOA.

27, igandea: “Liztor Kapitaina/Capitán Avispa”. Haurrentzat. EUSKARAZ

27 igandea eta 28, astelehena: “Soy Nevenka”

 

Zine-Klub saioak

ostiraletan 19:00etan

 

Sarrera 6€

 

 

 

 

Zine komertziala

Larunbatetan 19:00etan

Igandeetan 19:30ean

 

Sarrera 6€

 

 

 

Ikuslearen eguna

Astelehenetan, 19:30ean

 

Sarrera 5€

 

 

 

Haurrentzako saioak

igandeetan, 17:00etan

 

Sarrera 4€

 

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko

  • Visto: 37
Ipuin kontaketa saioek eta Irakurketa Erraza Klubak urrian hasiko du Ikasturte berriko jarduna Legazpiko Udal Liburutegian

Ipuin kontaketa saioek eta Irakurketa Erraza Klubak urrian hasiko du Ikasturte berriko jarduna Legazpiko Udal Liburutegian

Urriaren 2an abiatuko dira berriz ere liburutegiko taldeen saioak. Ikasturte berri honetan saioak asteazkenetan izaten jarraituko dute 11:35ean.

Egun berean, baina 18:00etan izango da ikasturte berriko lehen ipuin kontaketa saioa.

Amaia Elizagoien kontalariak eskainiko du Udal Liburutegian 3-5 urte bitarteko haurrentzat.

Irakurketa Erraza Kluba, helduentzako eta gazteentzako irakurketa talde bat da.
Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenentzako, hain zuzen.

"Irakurketa Erraza" formato berezian idatzitako liburuak irakurtzen dituzte liburutegian bertan.
Urriaren 2an hasi eta azaroaren 27ra arte, 8 astetan zehar, asteazkenetan goizeko 11:35etatik 12:35etara elkartuko da taldea “La Gitanilla” Miguel de Cervantes idazlearen liburuaren irakurketa konpartitu eta gozatzeko.
Liburuak aldez aurretik aukeratu dira eta saioak, Monika Leivak koordinatu eta dinamizatuko ditu, partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkielarik.
Saioak gazteleraz izango dira.

Izen ematea:

  • Visto: 85