Tamalez, ibaiek kutsatuta jarraitzen dute, eta eragin zuzena dute ibaiei lotutako ekosistemen biziraupenean, itsas ingurunea barne, galera ekonomiko eta ingurumenekoak eraginez. Legazpik ez du fenomeno horretatik ihes egiten.
Ezinbestekoa da administrazio publikoek eta herritarrek, oro har, elkarlanean jarraitzea espazio horiek babesteko eta lehengoratzeko. Eta esparru horretan kokatzen dugu Erreka Eguna. Gure ingurumena zaintzeko eta sentsibilizatzeko deia da.
Aurtengo Erreka Egunaren ospakizuna bi ekimenekin indartu nahi izan dugu:
1- Urola ibaiko biodibertsitateari buruzko bi informazio-panelak berritzea (Plazaola eta Mirandaola). Panelak bi helbururekin berritu dira:
Irudia eguneratzea eta ukitu modernoagoa ematea
Nabarmendu gure portaerak (erantzun kidetasuna) ibaiaren ingurumen-egoeraren gainean duen garrantzia. Ibaia garbi dagoen heinean, haren egoera ona bultzatuko dugu, bai biodibertsitatearentzat, bai gure gozamenerako.
2- Legazpik bat egin du Let 's Clean Up Europe Europako kanpainarekin
Kanpaina Europa osoan egiten da. Kanpaina hau Hondakinen Prebentziorako Europako Asteak (EWWR) sustatu du, herritarrak sentsibilizatzeko, beren ingurunean garbiketa-ekintzak eginez, lurzoru osasungarria eta hondakinik gabea mantentzearen garrantziaz, pertsonentzako eta ingurumenerako zerbitzu ugariren iturri baita.
Nola ez, 20. edizio honetan Legazpiko hiru ikastetxeren, Domingo Agirreren, Haztegi ikastolaren eta Olazabalen laguntza izan dugu, eta gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu haurrei eta irakasleei. Nerabe Zerbitzuaren parte-hartzea ere eskertu nahi dugu.
Hala, edizio honetan 70 legazpiar inguruk hartuko dute parte: hiru ikastetxeetako ikasleek, senideek eta Udalean izena eman duten pertsonek.
Ekitaldia goizeko 9:30etan hasiko da eta parte-hartzaileak taldetan banatuko dira. Horietako bakoitzari ibaiaren eremu bat eta garbiketarako behar den materiala esleituko zaizkio. Amaitzean, bildutako guztia pisatuko da, eta zaborra aste betez plazan utziko da, gure ibaira botatzen den zabor guztiaren jakitun izan daitezen. Ekitaldia amaitzeko hamaiketakoa egingo du Kattagorri elkarteak udaletxearen ondoan, gazta, txorizoa eta edaria dastatzeko.
Visto: 86
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Eguneko Arreta Zerbitzua udalak eskaintzen duen zerbitzua da. Herriko adinekoek bertara jo dezakete egunean zehar beren oinarrizko premiei eta premia soziokulturalei erantzuteko. Gainera, senitartekoei eta/edo zaintzaileei beren arreta errazteko behar duten orientazioa eta laguntza ematen die. Horrekin guztiarekin, erabiltzaileak bere familia eta gizarte ingurunean jarrai dezan laguntzen da. Azken batean, etxean bizitzen jarrai dezaten laguntzen da, eta, aldi berean, familiekiko, lagunekiko eta komunitatearekiko harremana sustatzen da.
Lehen mailako mendetasun egoeran edo -arriskuan dauden 65 urteko edo gehiagoko pertsonei zuzenduta dago. Pertsona horiek zerbitzu horretara bi orduz joan daitezke goizez eta beste bi orduz arratsaldez, eta bertan bazkaltzeko aukera dute. Gaur egun, 9 lagunentzako lekua dugu, eta horietatik 7 plaza beteta daude.
Jarduerak langile kualifikatuek prestatu eta gauzatzen dituzte, eta prebentzioaren eta integrazioaren ikuspegitik diseinatuta daude. Bi arlo lantzen dira, funtsean: lehenengoa, estimulazioko eta errehabilitazioko esku-hartzean oinarritzen da, eta gaitasunak estimulatzeko ariketa errazak egiten dira, eguneroko oinarrizko zereginak egiteko; eta, bigarrena, hezkuntza arloan oinarritzen da, eta kultura, aisialdi eta jolas jarduerak egiten dira. Gainera, osasuna eta mugimendua sustatzeko, ibilaldiak eta psikomotrizitate-ariketak egiten dira. Pertsona bakoitzaren lehentasunak, gaitasunak eta beharrak kontuan hartzen dira, eguneroko bizipena atsegina izan dadin.
Horrela, adineko pertsonen eta haien familien zenbait premiari erantzuten diegu, eta haientzat laguntza handia eta atseden txikia da.
Nabarmendu behar da eguneko arreta-zerbitzu hori Meazti etxean hasi zela ematen, eta denbora igaro eta izandako ibilbidea aztertu ondoren, gizarte-zerbitzuen sailetik egokitzat jo dugu zerbitzua Ezkurrenea eraikineko (Bellotako garai beteko ostatua) beheko solairura lekualdatzea. Erabaki horrekin espazio zabalagoa lortu dugu, duela gutxi egokitu eta berritu duguna, eta apiriletik modu funtzionalagoan ematen ari dena. Udaleko gizarte-zerbitzuen konpromiso argia da, kalitate handiagoko zerbitzua eman ahal izateko.
Zerbitzu hau ezagutu nahi dutenei dei egiten diegu, ate irekien jardunaldietara joan daitezen. Jardunaldi horiek astelehenero egingo dira urrian, 10:30etik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara.
Gogorarazi nahi dizuegu, halaber, Udaleko Gizarte Ongizateko zerbitzua eskuragarri daukazuela. Zerbitzu horretan, teknikarien laguntza jasoko duzue, eta behar duzuenari buruzko aholkuak emango dizkizuete.
Visto: 139
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Gaur egun, txakurrak, pertsonen eguneroko bizitzaren parte dira hainbat familietan. Hauek herriko beste biztanleekin ere espazioa partekatzen dute eta hau horrela izanik, ahalik eta elkarbizitza onena lortzeko helburuarekin, udalak formakuntza saio batzuk prestatzea erabaki du. Saio hauek, gai honetan ezagutza duen “Kangune” enpresaren bitartez bideraruko dira eta urriaren 2tik aurrera izango dira, izena emateko epea zabalik dagoelarik. Helburua, elkarbizitzarako oinarrizko heziketa lantzea izango da.
Formakuntza honetan parte hartzeko baldintzak ondorengoak dira:
Gehienez 10 txakur egongo dira saioetan. Etxean txakurrarekin bizi den edonor etor daiteke.
Formakuntza astean behin izango da, asteazkenetan, zortzi astetan zehar.
Txakurrak txip eta txertoak izan behar ditu.
Lekua: Euskal Herria plaza
Noiz: urriak 2tik aurrera, asteazkenetan
Ordua: 19:00tan
Formatzaileak: Xabier Arrese eta Andrea Ruiz
Formakuntzaren izenburua: “obediencia urbana”, oinarrizko heziketa
Doan
Izena emateko beharrezkoa izango da:
1.- Txakurrarekin formakuntza egingo duen etxeko pertsonaren izen abizenak eta NAN zenbakia etaTxakurraren kartilla txip zenbakia.
Kopurua gehienez hamar pertsonentzako denez, eskaera gehiago badaude, formakuntzan parte hartzea zozketatu egingo da.
Izena ematea, irailaren 30a baino lehen egin beharko da