Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Gaurtik aurrera, ikasgelako txartela eska daiteke

Gaurtik aurrera, ikasgelako txartela eska daiteke

Ikasgelako txartelak gaur, irailaren 20tik aurrera eskatu daitezke, Udalaren webguneko Egoitza Elektronikoan edo udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (ordutegia: 07:30etik 15:00etara). Eskaerarekin batera, 2024-2025 ikasturteko matrikularen egiaztagiria aurkeztu beharko da.

18 urtetik gorako pertsonek erabili ahal izango dute zerbitzua, udalerrian erroldatuta daudenak eta irakaskuntza arautua egiten ari direnak (heziketa-zikloak edo unibertsitate-ikasketak). Ikasgelaren ordutegia honakoa da: astegunetan, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara. Asteburuetan, hau da, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, 9:30etik 20:30era.

Pasa den ikasturtean bezala, ikasgela ikasturte osoan zehar erabili daiteke, irailaren 23tik uztailaren 11ra arte, etenik gabe. Hala ere, erabileraren jarraipena egingo da eta beharrezkoa izango da bi hilean behin erabiltzea. Hala egin ezean, udalak txartela itzultzeko eskatuko ahal izango du.

Pasa den ikasturtearen hasieran mahaiak aldatu ziren eta ikaspostu gehiago eta erosoagoak eskaintzen dira, guztira 27 ikaspostu izanik.

Ikasgelaren erabiltzaile egitea, prozedura fitxa

Ikasgelaren jarraibideak

  • Visto: 36
Merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan jarduera ekonomikoa sustatzeko diru-laguntzak

Merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan jarduera ekonomikoa sustatzeko diru-laguntzak

Aurten 20.000 €-ko aurrekontua du guztira.

Kontzeptu hauek lagundu daitezke diruz:

Diru-laguntza LERROA

Diru-laguntzaren ZENBATEKOA

  1. Dirulaguntzaren lehen lerroa merkataritza-lokalak berritzearen ondorioz egindako inbertsio eta gastuei aurre egiteko izango da, bai eta jarduera garatzeko behar diren ekipoak eta makinak erosteko ere.

Inbertsio eta gastu onargarriaren

%80ra arte.

Gehienez: 2.000 €

  1. Dirulaguntzaren bigarren lerroa enpresa-ekimen berri bat abian jartzeko edo lehendik dagoen negozio bat eskualdatzeko egin beharreko hasierako gastuei aurre egiteko izango da.

Eskaera egiteko epea: irailaren 20tik urriaren 31 arte, 15:00etan.

Deialdia eta oinarriak 

Izapiderako sarbidea

Zalantzak:

  • Aurrez aurreko arreta udaletxean. Hitzordua eskatzeko, deitu mesedez telefono honetara: 943 73 70 30 luzapena: 283.
  • Susana Torregaray, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.,

Online tramitazioa:

Dirulaguntza eskaera pertsona juridikoek derrigorrez egoitza elektronikotik tramitatu behar dute; fisikoek aldiz Haz-en ere egin dezakete, baina guztiok animatzen zaituztegu bide telematikoa erabiltzea.

Honetan laguntzeko datorren astean Kultur Etxean formakuntza saio bat eskaintzen dizuegu zalantzak argitu eta bide hau eroso erabili ahal izateko.

Interesa duenak idatz dezala korreo bat Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera eta zehaztuko dugu eguna eta ordua.

  • Visto: 88
Irakurketa taldeen saioak irailean

Irakurketa taldeen saioak irailean

Bi saio horiekin jarriko da martxan Irakurketa taldeen ikasturte berria. Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea

  • Udal Liburutegian bertan edo
  • telefonoz: 943737186,
  • e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • edo WhatsaAppez: 639851172.

Irailak 25, asteazkena: Literatura Kluba gazteleraz.18:00ean udal liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko da: El cuaderno prohibido/Alba Céspedes

Irailak 26, osteguna: Literatura Kluba euskaraz. 18:30ean udal liburutegian. Gidari: Miriam Luki. Landuko da: Babilonia/Juan Mari Irigoien

  • Visto: 30
KULTUREN ARTEKO EGUNA antolatzeko bilera

KULTUREN ARTEKO EGUNA antolatzeko bilera

Gaur arratsaldeko 19.00tan Kulturen Arteko eguna ospatzeko bilera aurrera eramango da Kultur Etxean. Landuko diren gaiak:

  • Postuen kokapena
  • Egitaraua eta ordutegia
  • Muntaia
  • Logoaren aukeraketa
  • Musika zerrenda
  • Eskari eta galderak

Gonbidatuak zaudete!

  • Visto: 83