Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Urola Garaiko Jabetze Eskolako udazkeneko egitaraua

Urola Garaiko Jabetze Eskolako udazkeneko egitaraua

 
Irekita dago dagoeneko Urola Garaiko Jabetze Eskolaren udazkeneko tailerren izen ematea
 
Izen-ematea Urola Garaiko Berdintasun Arloaren bidez egin behar da:
943.25.23.89 // Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 

Egitarau osoa hemen

  • Visto: 84
2024ko Erreka Eguna

2024ko Erreka Eguna

Legazpiko Udalak eta ikastetxeek Erreka Egunean parte hartzeko animatzen zaitugu.

Aurten “ Let´s Clean Up Euskadi 2024!” kanpainarekin bat egingo du Legazpi herriak. Hori Europa osoko ekintza komuna da, naturara kontrolik gabe botatzen diren hondakin kopuruaren inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizazio-ekintzak sustatzeko, basoetan, hondartzetan, ibai-ertzetan eta abarretan legez kanpo isuritako hondakin horiek bilduz.

Hilaren 28ko goizean, ibaira iritsi behar ez zuten elementu arrotz guztiak kenduko ditugu: plastikoak, metalak, trasteak...

Ingurumena zaintzeko Legazpiarron parte hartze boluntarioa eskatzen dugu.

ERREKA EGUNA. Irailaren 28an, 9:30etan.

Familiarekin eta lagunekin gozatzeko aukera paregabea!

Animatu zaitez eta har ezazu parte!!!!

Izen-emate epea: irailaren irailaren 23ra arte

Izena emateko tokiak:

Ondoren, zure taldea zein den jakiteko irailaren 25ean www.legazpi.eus udal webgune hau kontsultatu!

  • Visto: 87
AZKEN BERRIAK. Agorreko Santikutzak: irailak 13,14 eta 15

AZKEN BERRIAK. Agorreko Santikutzak: irailak 13,14 eta 15

Agorreko Santikutz jaietako egitaraua banatzen ari da herriko postontzietan. Egitarauan jasotako hainbat  ekitaldiren xehetasunak finkatu dira eta horien berri ematera gatozkizue.

  • Irailak 13
  • 18:00etatik aurrera egingo den SARDINA JANA Urbeltz taberna inguruko aterpean egingo da.
  • 23:30etatik 01:00etara Latuna Bando Txarangak girotuko ditu erdiguneko kaleak.
  • Irailak 14
  • 23:00etatik aurrera Trapalata Txaranga izango dugu.
  • Azokan jokatuko den Sukaldari lehiaketan 15 taldek eman dute izena, inoiz baino gehiago, eta aurten prestatu beharko dutena, partaideek hala erabakita, Buztana saltsan izango da.
  • Visto: 94
Iraila, Haur Minbiziaren kontzientziazio-hilabetea

Iraila, Haur Minbiziaren kontzientziazio-hilabetea

Otsailaren 15ean Haur Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta orain, irailean, gaixotasun honen inguruan kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi da, minbiziaren aurka borrokatu diren edota borrokatzen ari diren haur eta nerabe guztiei babesa emateko.


Urrezko lazoa munduko minbizi-paziente gazteenak irudikatzen dituen sinboloa da. Urre koloreak bere ausardia ohoratzen du haur eta nerabeen minbiziaren aurkako borrokan, itxaropenaren kolorea irudikatuz.

Horrela, Legazpiko Udala urre kolorez argiztatuko da gaurtik irailaren 13ra bitartean.

  • Visto: 82