Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Larunbateko behaketa astronomikoa bertan behera geratu da

Larunbateko behaketa astronomikoa bertan behera geratu da

 
Larunbat honetako behaketa astronomikoa bertan behera uztea erabaki dugu, aurreikusitako baldintza meteorologikoek ez dutelako behaketa ona bermatzen.
 
Behaketa astronomikoa egiteko data berria azaroaren 9a izango da. Egun horretan, goizago egin ahal izango dugu, 19:00ak aldera.
 
Barkatu eragozpenak
  • Visto: 102
"Work it out" nazioarteko dantza ekitaldia irailaren 8an

"Work it out" nazioarteko dantza ekitaldia irailaren 8an

Datorren irailaren 8an, "WORK it OUT" nazioarteko dantza-ekitaldia egingo da, Industria Ondarearen Europako Ibilbidea izeneko elkarteak (ERIH www.erih.net) antolatuta.

WORK it OUT-aren helburua industria ondarearen garrantzia zabaltzea da. Aurten, Legazpik ospakizun horrekin bat egin du, gure ondarea munduari erakusteko: Mirandaola, Chillida Lantokia eta Legazpiko beste hainbat gune interesgarri.

"WORK it OUT" ekitaldia urtero egiten da 2018tik. Bertan, Europako 15 herrialdetako 3.500 dantzarik baino gehiagok koreografia bera interpretatzen dute industria-ondare garrantzitsuagatik nabarmentzen diren hainbat tokitan.

Legazpik gaur grabatu du bideoa eta honen argazki eta zatitxo batzuk hemen dituzue ikusgai.

Informazio gehiago:

https://erih-workitout.eu/

  • Visto: 98
Agorreko Santikutzak: Kantu Afarirako jan-edanetarako txartelak salgai

Agorreko Santikutzak: Kantu Afarirako jan-edanetarako txartelak salgai

Agorreko Santikutz jaietan, irailaren 13an ostirala, gaueko 21:30ean egingo den Kantu Afariko ogitarteko eta edariak txartel bidez eskuratu beharko dira aurtengoan. Bi txartel mota daude salgai:

  • Berdeak: 6€en truke. Txoripana eta edalontzia, nahi beste ardo beltza edo sagardoa edateko aukerarekin (18 urte gorakoentzat)
  • Urdinak:  4€en truke. Txoripana eta ura.

Doinua Musika eskolak kudeatzen duen ekitaldi honetako jan-edarietarako txartelak Urbeltz, Gurrutxaga eta Laubide tabernetan salduko dira irailaren 11ra arte. Hala ere egunean bertan ere izango da txartelak eskuratzeko aukera, amaitzen diren arte.

Animatu eta parte hartu!

  • Visto: 70
Legazpiko XVII. Argazki rallya-“Batis Goikoetxea memoriala”

Legazpiko XVII. Argazki rallya-“Batis Goikoetxea memoriala”

Ikatza Argazkilari Elkarteak eta Legazpiko Udalak antolatu duten “Batis Goikoetxea memoriala” Argazki Rallya datorren irailaren 15ean, igandean, jokatuko da.

Parte hartzaileak bi sailetan banatuko dira: gazteak eta helduak.

Azpimarratzekoa da edizio honetan Ikatzak gazteengana hurbildu nahi duela eta haur eta gazteen parte-hartzea sustatu nahi duela, 16 urte bete arte. Horretarako, kategoria honetan argazkiak gailu mugikorrekin egingo dira, horrela parte-hartzea errazten dela pentsatuz.

Gainera, izen-ematea doakoa izango da gazteen kategorian.

Ikusi argazki rallyaren oinarriak

Legazpiko argazki rallya  IX. HERRIZ HERRI argazki rallyen Txapelketan barruan dago eta bertako sailkapenean puntuatzen du

Herriz Herri argazki rallyen txapelketa

  • Visto: 71
Kultura arloko Ikastaroak 2024-2025

Kultura arloko Ikastaroak 2024-2025

Kultura arloko herriko hainbat eragilek ikasturte berrirako ikastaro eskaintza prest du eta iraila zein urrian martxan jarriko diren honako hauetarako izen ematea ondoren zehazten diren datetan egin ahal izango da Kultur Etxeko Harreran.

  • 9tik 19era: EGUR TALLA IKASTARORAKO IZEN EMATEA:Irailaren 23an hasiko da 24 ordutako ikastaro hau. Saioak astelehenetan izango dira. Bi ordutegi izango dira aukeran, 16:00-18:00 edo 18:00-20:00, biak arratsaldez. Txirbil elkarteak udalaren laguntzaz antolaturiko ekintza dugu honako hau. Ikastaroaren kostua 40€takoa izango da, eta hasten den egunean egin beharko da ordainketa.
  • 9tik 27ra: ESKULANETAKO IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Urrian hasi eta ekainera bitartean eskainiko da, astearte edo ostegunetan 15:30eatik 18:00etara. Izen ematea Kultur Etxean. 36€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 8
  • 9tik 27ra: PUNTU IKASTARORAKO IZEN EMATEA.  Ikasturte guztiko ikastaroa. Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 17:30eatik 19:30eara. Izen ematea Kultur Etxean. 36€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 8
  • 9tik 27ra: JOSTEKO LAN TXIKIEN IKASTAROA “Botoiak, barrenak hartu, kremailerak,…” Urrian hasiko da ikastaroa eta astearte edo asteazkenetan bi ordutako saioa, 14:30eatik 18:30eara bitartean aukeratzeko. Izen ematea Kultur Etxean. 36€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Ikasle berrientzat bakarrik, plaza mugatuak: 6
  • 12tik 30era:BUZTINGINTZA IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Hastapenekoa izango da. Urriaren 14an hasiko da. Saioak, astelehenetik ostiralera 18:30eatik 20:30eara izango dira, ordu kopurua osatu arte. Izen ematea Kultur Etxean.40 €.  Xalinko Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 12.

Hauek ez dira ikastaro bakarrak izango.

Hala Arkatza Elkarteak datozen egunetan  hasiko ditu Marrazketa eta Pintura eskolak, irailaren 4an helduak eta irailaren 9an haurrak, eta oraindik tokia badagoenez, izen ematea zabalik mantenduko da tokiak bete arte.

Sustraiak Dantza Taldeanizen ematea egin bada ere, ateak irekita dituzte bertaratu nahi duten guztientzat. Gutxieneko adina 5 urte.

Iraila guztianKorosti Dantza taldean izena emateko aukera izango da: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo 688852624 telefonora deituz.

Udalak antolatu edo/eta diruz lagundutako ikasturte guztiko ikastaro eskaintza www.legazpi.eus weborrian Ikastaroak-Kultura atalean aurkituko duzue.

  • Visto: 148