Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Alerta laranja egun hauetan, muturreko tenperatura oso altuengatik

Alerta laranja egun hauetan, muturreko tenperatura oso altuengatik

Egun hauetan iragarrita dagoen beroa dela eta, tenperatura 38º baino altuagoa izan daiteke, aholku batzuk luzatu nahi zaizkie herritarrei.

Larunbatean abisu horia emanda dago, 31ºC inguru; eta igandean alerta laranja, 39ºC inguru igarrita daude Kantauri barnealdean.

Tenperatura 38ºC-tik gorakoa denean, garunak nekez erantzuten du; horregatik, oso garrantzitsua da eguzkitan luzaroan ez egotea, batez ere egunaren erdiko orduetan, deshidratazioa eragin baitezake eta digestio-etenak ere egon baitaitezke.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailetik adierazi dutenez egun hauetan Alerta Laranja iragarrita dago muturreko tenperatura oso altuengatik eta horrez gero, gomendio batzuk jarraitzea aholkatzen dute.

  • Ondo hidratatu! Ura eta likidoak maiz edan.
  • Jan elikagai arinak: entsaladak, gazpatxoa, barazkiak eta frutak.
  • Arropa lasaia, arina eta transpiratzen duena erabiltzen du.
  • Ez irten kalera eta jarduera fisiko handia egin bero handieneko orduetan.
  • Irteten bazara, eraman burua estalita eta bilatu itzala. Itxi leihoak, eta jaitsi eguzkiak jotako leihoetako pertsianak; bero gutxieneko orduak baliatu etxea haizatu eta freskatzeko.
  • Etxea fresko eduki, pertsianak jaitsi eta leihoak itxi bero egiten duen orduetan.
  • Bero handia sentitzen baduzu, freskatu gorputza, aurpegia eta eskuak ur freskoarekin.
  • Eduki zure botikak leku fresko batean.
  • Arreta berezia eskaintzen die haurtxoei, adingabeei, adinekoei, haurdun dauden emakumeei eta bularreko haurrei eta gaixotasun kronikoak dituztenei.
  • Bisitatu zure adineko pertsonak, bereziki bakarrik bizi badira.
  • Ez utzi inoiz pertsona edo animalia bat aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu batean, itzalpean egon arren.
  • Ordubete baino gehiago irauten duten eta beroarekin lotuta dauden sintomen aurrean, osasun-arreta bilatzen du eta leku fresko batean egoten da.
  • Norbait konorterik gabe badago eta botaka egiten badu, buruari eragin eta airebideak libre eduki.

Larrialdi bat egonez gero 112 zenbakira deitu.

  • Visto: 34
Domingo Agirreko eraikinaren estalkiaren obrak amaitu dira

Domingo Agirreko eraikinaren estalkiaren obrak amaitu dira

 
Ekainaren bukaera hasi ziren Domingo Agirre eraikinaren estalkiaren obrak eta hauek amaitu dira dagoeneko, eraikuntza erabilgarri dagoelarik. 
 
Obra hauekin estalkiko panela eta bizi-lerroa ordezkatu egingo dira, dagoen arazoa konponduz. Bizi-lerro horiek ondorengo eguzki-panelen instalazioa kontutan hartuz, estalkiaren instalakuntzara egokitu dira.
  • Visto: 84
Barruko igerilekua itxita egongo da asteburuan

Barruko igerilekua itxita egongo da asteburuan

Aste honetan Bikuña kiroldegiko barruko igerilekuan egiten ari diren mantentze lanak luzatu egin dira eta, horrez gero, asteburuan itxita jarraituko dute.

Kanpoko igerilekua eta solariuma irekita egongo dira.

 

BARRUKOA

KANPOKOA

Abuztuak 9

ITXITA

IREKITA

Abuztuak 10 eta 11

ITXITA

IREKITA

Abuztuaren 12tik 15era

KIROLDEGIA ITXITA

Abuztuak 16

IREKITA

ITXITA

Abuztuak 17 eta 18

IREKITA

IREKITA

  • Visto: 83
Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 1ean ospatuko dugu Legazpin

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 1ean ospatuko dugu Legazpin

Iraileko lehenengo igandean ospatzen dugu Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin, aurtengoan irailaren 1ean izango delarik. Artzaiak protagonistak izanik, ardiak, gazta, omenduak, sariak, artisauak, artzain txakur txapelketa… Ez dira faltako baina ekintza berriak ere izango ditugu 2024 honetan.

Berrikuntza guztiak poliki poliki ezagutaraziko ditugu, bai web orrian eta baita Instagrameko kontu berrian ere:

www.gipuzkoakoartzaineguna.eus

@artzainegunalegazpi

Laster izango duzue gure berri!

  • Visto: 91
Uztaileko datu meteorologikoak Legazpin

Uztaileko datu meteorologikoak Legazpin

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.

Datuen arabera, uztailean 23,6 litro erori dira, eta iaz 34,3 litro izan ziren. 1946tik, batez bestekoa 50,45 l da, normalean urte osoan euri gutxien egiten duen hilabetea delarik. Azken hamarkada honetan, 25,53 litrokoa izan da batez bestekoa, askoz ere estuagoa.       

Horrela, uztailean 14 egunez euria egin du eta 7 egunetan ihintza izan dugu, ekaitz egun bakar batekin. Tenperatura maximoa 36,5ºC-koa izan zen uztailaren 29an; minimoa, aldiz, 10,5ºC-koa izan zen uztailaren 3an. Uztaileko batez besteko tenperatura 18,52ºC izan zen, uztaileko batez besteko tenperatura baino txikiagoa (19,31ºC), eta 2020tik 19,39ºC-tan dago.

Aurtengoa 2014tik erregistratutako tenperaturarik baxuena izan da.     


Datu orokorrak

Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.

  • Visto: 271