Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

  • Visto: 32
Kultur Etxea abuztuan

Kultur Etxea abuztuan

 
Abuztuan, Kultur Etxea, eta bertan biltzen diren zerbitzu guztiak, 
itxita egongo dira goiz eta arratsalde, Udal Liburutegia salbu.
 
Udal Liburutegia irekita izango da astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara. 
 
Irailaren 2ean bueltan izango gara ohiko ordutegiekin.
  • Visto: 65
Junetorri-ak 22 egunez emango du zerbitzua abuztuan

Junetorri-ak 22 egunez emango du zerbitzua abuztuan

Udalak etengabe lan egiten du hiri-garraioaren zerbitzuaren kalitatearen alde eta, besteak beste, jarraipen estua egiten die gorabeherei eta erabilera-datuei. Gainera, etengabeko azterketa egiten du ordutegiak optimizatzeko eta egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Ildo horretan, abuztuan eskaintzen den zerbitzua zabaltzea erabaki da eta  15 egunetan eskaintzetik 22 egunetan eskaintzera pasatuko da. Zerbitzua zabaltzearen premia aurreko udan identifikatu zuen Udalak, udalerriko zenbait bizilagunek ere abuztuko zerbitzua zabaltzea eskatu zutelarik.

Beraz, abuztuaren 1etik 9ra arte eskainiko da zerbitzua, hamar egunez gelditu eta abuztuaren 19an hasiko da berriro, hilabetea amaitu arte. Abuztuko 22 egun horietan, goizeko ohiko zerbitzua eskainiko da.

Brinkolako jaiak

Aurreko urteetan bezala, Udalak Junetorri zerbitzu berezia eskainiko du Brinkolako San Agustinetan, aurten abuztuaren 28, 30 eta 31n ospatuko direlarik. Egun horietan hiru bidai gehiago egingo ditu.

Urtatza-Brinkola

Brinkola-Urtatza

17:30

19:00

20:30

18:15

19:45

21:15

  • Visto: 124
Uztailaren 29an, astelehenean, San Ignazioko ur-parkea 15:00etan irekiko da

Uztailaren 29an, astelehenean, San Ignazioko ur-parkea 15:00etan irekiko da

Asteburu honetan San Ignazioko jaiak izango dira eta eguraldiak lagundu ezkero, ur-parkearen  erabilera handia aurreikusiz, jaiak amaituta,  astelehen goizean, uztailaren 29an mantentze-lanak egingo dira instalazioan , eta horren ondorioz arratsaldeko 15.00etan irekiko da.

Jaietan instalazioa errespetatzea eskatzen dugu eta  osasungarritasun eta segurtasun arrazoiengatik ur-parkearen esparrua hesituta egongo da irekiera-ordutegietatik kanpo, hau da, arratsaldeko 20.00tatik aurrera eta hurrengo goizean 10:00tan ireki arte.

Barkatu eragozpenak!

  • Visto: 109