Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
TREBA Gurasoak: haurren emozioetan bidelagun, irailaren 24an Kultur etxean

TREBA Gurasoak: haurren emozioetan bidelagun, irailaren 24an Kultur etxean

Datorren asteazkenean, irailak 24, 18:00ean hitzaldi bat izango da Kultur etxeko areto nagusian, honako izenburupean: Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko. Miren Ros izango da hizlaria.

Hitzaldia haurren gurasoei zuzendutakoa da eta TREBA Gurasoak programaren barruan kokatzen da. Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta, herriko ikastetxeekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.

Saio honetan helduon emozioak ulertzeko eta horiek kudeatzen ikasteko gakoak azalduko dira, gu eredu baikara: gure emozioak kudeatzen ikasten badugu, seme-alabei beraienak kudeatzen laguntzeko moduan izango gara.

Hitzaldiaren edukia

  • Visto: 143
Irailaren 19tik aurrera izpien txokoko txartela eska daiteke

Irailaren 19tik aurrera izpien txokoko txartela eska daiteke

Irailaren 19tik aurrera, 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiek Izpien Txokoan sartzeko txartela eskatu ahal izango dute Udalaren webguneko egoitza elektronikoan edo Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (ordutegia: 07:30etik 15:00etara).

Herrian erroldatuta eta 2022tik 2025era bitartean jaiotakoen familiek Agirre-Etxeberrin dagoen gunea irailaren 22tik ekainaren 26ra erabili ahal izango dute, egunero 9:30etik 20:30era.

Irailaren 22tik aurrera, eskaera bideratuko dutenek mezu bat jasoko dute eta Kultur Etxeko harreratik pasatu beharko dute sarrera-txartela jasotzeko.

Izpien txokoa gune segurua eta egokitua da, 4 txokoetan diseinatua haurren sormena, garapena eta gozamena sustatzeko. Espazio hori haurrek beren familiekin gozatzeko eta Legazpiko komunitateko beste haur batzuekin jolasten eta elkarrekin bizitzen ikasteko pentsatua dago.

Prozedura-fitxa: https://tramiteak.legazpi.eus/fitxak/5.20

Erabilera-jarraibideak: Izpien txokoaren jarraibideak

  • Visto: 225
Irakurketa taldeen saioak: irailaren 25ean, gaztelerazkoa; eta 26an, euskarazkoa

Irakurketa taldeen saioak: irailaren 25ean, gaztelerazkoa; eta 26an, euskarazkoa

Bi saio horiekin jarriko da martxan Irakurketa taldeen ikasturte berria. Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186, e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo WhatsaAppez: 639851172.

24, asteazkena: Literatura Kluba gazteleraz.18:00ean udal liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko da: Vuelta al país de Elcano / Ander Izagirre  

25, osteguna: Literatura Kluba euskaraz. 18:30ean udal liburutegian. Gidari: Miriam Luki. Landuko da: Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza / Wark McKenzie

  • Visto: 196
Itzuli da "Aizkorrin Barrena"-ren XVI. edizioa, irailaren 28an

Itzuli da "Aizkorrin Barrena"-ren XVI. edizioa, irailaren 28an

Mendia izango da berriro protagonista irailaren 28an, "Aizkorrin Barrena" XVI. edizioaren ospakizunarekin, naturaz, kirolaz eta giro onaz gozatzeko eguna. Izen ematea zabalik dago eta aurten ere bi ibilbide eskainiko ditu mundu guztiak parte hartu dezan:


• Ttipi-ttapa: 15 km eta 600 m-ko desnibela
• Zanpa-zanpa: 27 km eta 1.250 m-ko desnibela


Helburua da parte-hartzaile bakoitzak bere mailara hobekien egokitzen den ibilbidea aukeratu ahal izatea eta egun bat igarotzea mendian lagunartean. Izena emateko puntuak honako hauek dira:


• Kiroldegiak: Legazpi, Urretxu eta Zumarraga
• Tabernak: Intsausti eta Urbeltz
• Elkarteak: Armuño eta Izadi Zaleak Elkartea (astearte eta ostegunetan 18:30etatik 19:30etara)
• Online: Kirolprobak webgunearen bidez


Mendi irteeraren ondoren, paellada herrikoi bat antolatuko dela gogorarazi dute, 6 euroko prezioan.

Kamiseten neurriak
Dagoeneko iritsi dira aurtengo edizioko kamisetak, eta emakumeen neurriak uste baino txikiagoak izan dira. Hori dela eta, izena emateko puntu guztietan txantiloi bat egongo da, parte-hartzaileek kamiseta aukeratu aurretik neurria egiaztatu ahal izateko.
Izena emanda daudenek neurri aldaketa eska dezakete Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz.

   

 

 
 
 
 
 
 
  • Visto: 389
Erreka Eguna irailaren 27an ospatuko da eta Barrendiolako araztegia bisitatzeko aukera ere egongo da aurten

Erreka Eguna irailaren 27an ospatuko da eta Barrendiolako araztegia bisitatzeko aukera ere egongo da aurten

Legazpiko Udalak eta ikastetxeek Erreka Egunean parte hartzera animatzen zaitugu. Aurtengoan gainera, irailaren 27an ibaia garbitzera joaten direnek, hurrengo larunbatean Barrendiolako araztegia bisitatzeko aukera ere zabaltzen delarik. Izena ematea zabalik da dagoeneko.

Erreka Egunaren inguruan antolatu diren ekintzak honako hauek dira:

  • ERREKA EGUNA. Hilaren 27ko goizean, ibaira iritsi behar ez zuten elementu arrotz guztiak kenduko ditugu: plastikoak, metalak, trasteak...
  • BARRENDIOLAKO ARAZTEGIRA BISITA. Urriaren 4an, larunbata, ibaia garbitzera hurbildutako guztiok Barrendiolako araztegia bisitatzera gonbidatuta zaudete. Bertan estazioko teknikariak azalduko digu urtegiko ura nola arazten den gure etxeetara iritsi aurretik.

Familiarekin eta lagunekin gozatzeko aukera paregabea!

Animatu zaitez eta parte har ezazu!

Ibaiaren garbiketa

NOIZ: Irailak 27, larunbata

ORDUA: goizeko 9:30ean

ELKARGUNEA: Euskal Herria plaza

OHARRAK:

  • Zure taldea zein den jakiteko, kontsultatu www.legazpi.eus hilaren 25ean, osteguna.
  • Errekaren ertzetik ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak ekarri.
  • Eskularruak eta zabor-poltsak udalak jarriko ditu.
  • Ordezko arropa edo zapatak ekarri nahi badituzu, azokan utzi ahal izango dituzu.

Barrendiolako araztegira bisita

NOIZ: Urriak 4, larunbata

ORDUA: goizez (ordutegia zehaztuko da)

ELKARGUNEA: Saturnino Telleriako biribilgunean autobusa hartuko dugu

OHARRAK:

  • Doakoa da
  • Bertako teknikari batek egingo digu bisita.

IZENA EMATEA:

  • Telefonoz edo aurrez aurre, Legazpiko udaletxean. Udalerritik egindako deiak 010 eta kanpotik 943 737 030
  • Formulario honetan datuak jarriz.
  • Olamendi eskolan eta institutuan, eta Haztegi Ikastolan
  • Izen-emate epea: irailaren 23ra arte

  • Visto: 138