Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
C1 mailako IKASTARO BEREZIA irailaren 2tik azaroaren 29ra

C1 mailako IKASTARO BEREZIA irailaren 2tik azaroaren 29ra

 
Legazpiko Udal Euskaltegiak ikastaro berezia jarriko du abian 2.deialdiko C1 azterketa prestatzeko. 
 

Uztailaren 12ra arte dago zabalik izena emateko epea.

Izena emateko deitu telefonoz: 843740090

 
Ez galdu aukera.
 
Anima zaitez!
  • Visto: 23
Agorreko jaietarako txosnarako eskaera egiteko epea zabaldu da

Agorreko jaietarako txosnarako eskaera egiteko epea zabaldu da

Irailaren 13tik 15era, Agorreko Santikutz jaietan jarriko den txosnaren eskaera, egoitza elektronikoaren bitartez egin behar da

HAUEK DIRA BALDINTZA OROKORRAK:

 1.- Azken urtetan Legazpin ekintzak antolatu eta egin dituzten herriko elkarte edo taldeak bakarrik eskatu dezakete txosna ustiatzea. Ez da onartuko eskaera pertsonalik, ezta alderdi politikoek egindakorik ere. Gehienez 2 esleipendun izango dira. 2 eskari baino gehiago egonez gero, lehentasuna izango dute iaz     −maiatzeko jaietan− esleipendun izan ez zirenek. Bi plazak osatzen ez badira, aurkeztu direnen artean zozketa eginez esleituko dira gainerakoak.

Dena den, eskatzaileen artean adostasuna lortzen bada, aukera dago beste ustiatze-formula bat erabiltzeko.

 2.- Udalaren kontura izango da harraska, argindarra eta ur-hornidura. Gainerako elementuak eskatzailearen kontura izango dira: barra, musika ekipoa (bakarra txosna guztirako) eta bestelakoak.

   -  Karpa “Azoka Gunea” deritzon gunearen ondoan jarriko da, parkearen ondoan. 10x20x3 metro izango ditu, eta barruan ekitaldiak antolatzeko oholtza jarriko du Udalak.

   - Barruan antolatzen diren musika-emanaldi edo ekintzak, beranduenez, goizaldeko 04.00etarako bukatu beharko dira.

 3.- Karpa esleipendunek erabiltzeko moduan egongo da irailaren 12an arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Aldiz, irailak 17ko arratsaldeko 16:00etarako dena jasota egongo da.

 4.- Txosna irailaren 13an arratsaldeko 18:00etatik aurrera ireki daiteke, eta irailaren 15ean itxiko da, beranduenez, arratsaldeko 21:00etan.

 5.- Ordutegia

     - Ireki: Eguerdiko 12:00etatik aurrera.

     - Itxi: Goizaldeko 06:00etan. Ordu horretarako karpak erabat itxita egon beharko du, argindarra kenduko baita.

 6.- Edalontziak, platerak edo bestelako ontziak berrerabilgarriak izango dira. Horretarako, Udalak herriko elkarteen eskura jarriko du bere ontziteria berrerabilgarria, hura erabiltzeko ezarritako baldintzen arabera. Ontzi horiek denak itzuli egin behar dira eta, beraz, leku agerian jarriko dira horren berri ematen duten kartelak. Kartel horiek Udalak emango ditu.

 7.- Txosna eta ingurua garbi eta txukun mantenduko dira. Txosnaren barruko garbiketa esleipendunak egingo du.

 8.- Hondakinak jasotzeko ontzi egokiak erabili beharko dira. Hondakinak ezingo dira pilatu eta ontziak betetzen direnean hustu egingo dira. Txosnaren kanpoaldean hondakinak biltzeko ontziak jarriko dira.

 9.- Udalerrian euskararen erabilera sustatzeko Udalak onartu dituen irizpideak kontuan hartu beharko dira, beraz, euskararen erabilera lehentasunezkoa izango da ahozko zein idatzizko harremanetan. Gainera, euskarazko musika jartzea sustatuko da. Agerian jartzeko ohar, kartel eta horrelakoak euskaraz idatziko dira edo, bestela, elebitan. Hala ere, elebitan idaztekotan, euskarazko testua nabarmenduko da.

10.- Txosna gunean ez da kartel sexistarik onartuko.

 11.- 18 urtez beherakoei ez zaie edari alkoholdunik zerbitzatuko.

12.- Araudi hau betetzen ez bada, ez da fidantzarik itzuliko eta ezingo da beste esleipen batean parte hartu bi urtez.

  • Visto: 110
Udal egutegiko lehiaketa - Ekaineko irabazlea

Udal egutegiko lehiaketa - Ekaineko irabazlea

Hilabete honetan 79 erantzun zuzenak jaso ditugu.

Herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuaren irabazlea Maribel Zumarraga izan da.

Hilabeteari dagokion argazkia izango duzue lagungarri, eta dagokion galdera erantzun beharko duzue. Egutegiko azken orrialdean erantzun guztiak aurkituko dituzue, hauek ere lagungarri izango direlakoan.

Horrela, Galdera azpian falta den hitza osatu beharko duzue.

Pentsatu, eragin buruari eta BAIETZ ASMATU!

Ekainekoa hauxe da:

Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonuaren zozketan parte hartuko duzu.

Bidali zure erantzuna

Zorte on!

  • Visto: 42
Kirola euskaraz

Kirola euskaraz

Urola Garaia mankomunitateak gure herrietako kirol elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko xedearekin, jauzi kualitatiboa egin nahi du. Horrela, mankomunitateko udaletako euskara sailek landu duten jauzi horrek bi osagai izango ditu: batetik, ikerketa kualitatibo bat, esku hartzeak abiatzea helburu izango duena; bestetik udalok aurten plazaratu berri dugun diru-laguntza berri bat kirol elkarteetako entrenatzaileek egin ohi dituzten formazioak euskaraz egin ditzaten bultzatzeko.

Emun kooperatiba arduratuko da ikerketa eta esku hartzearen diseinua koordinatzeaz. Diagnostikoa egiteko 8 elkarrizketa egitea aurreikusi dugu 11 bat pertsona eragilerekin. Elkarrizketak uztaila-iraila bitartean egitea aurreikusten dugu. Ondoren, datuak prozesatu eta ondorioak aterako ditu Emunek. Behin betiko emaitzak abenduan zehar izatea espero dugu.

Horretaz gain, eta entrenatzaileak euskararen erabileran eragiteko gako direla jakinda, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako Udalek entrenatzaileek euskaraz jasotzen dituzten formazioak ehuneko ehunean lagundiko dituzte diruz. Eskaerak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira dagokion udalean.

Ikusi dirulaguntzen oinarriak

  • Visto: 77