Kontseju zaharraren ondoan ateratako argazkia, gaur egungo Euskal Herria plazatik Bikuña aldera begira, gutxi gorabehera. Ezkerreko aldean bi ate ikusten dira: batetik, zapi zuria duen andrea dagoen lekutik, Txokolateronea etxera sartzen zen (San Joan loreak dauzka ate gainean); bestetik, ate-erdia zabalik dagoen horretatik, Ospital zaharrean sartzen zen. Eskuinetara Aseginolazanea eta Sarasolanea etxean ikusten dira. Andrea zein den ez dakigu.
Visto: 93
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Burdinola Elkarteak ekainaren 22rako zuen ekitaldia prestatuta, baina eguraldia ez zenez belarretarako modukoa, uztailaren 6an egingo dute ekitaldia, eguraldiak laguntzen badu behintzat.
11:00etatik aurrera Telleriarteko auzotarrekin elkarlanean, belar lanak lehengo erara erakusketa bizia izango da.
Visto: 108
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Haztegi ikastolako eraikin berriko solairuetara irisgarritasuna emateko lanak aste honetan hasi dira. Ikastola hiru eraikinek osatzen dute: eraikin zaharra, tartekoa eta berria eta igogailua eraikin berrian instalatuko da. Eraikin berriak beheko, lehen, bigarren eta hirugarren solairuak ditu, eta honek solairu guztietako desnibela gaindituko du. Halaber, eraikin berriaren sotoaren irisgarritasuna konponduko du tarteko solairuarekin, maila horretan igogailu-geltoki bat izango baitu.
Igogailua instalatzeko, obra nagusia beheko solairuko eskailera aldatzea eta komunak gainerako solairuetan birbanatzea izango da.
Egin beharreko lanak
Aste honetan martxan hasi diren lan hauekin, 9 lagunentzako igogailua jarriko da, ikastolak eraikin berriko solairu guztietarako irisgarritasuna hobetzeko eta eraikin zaharreko sotorako sarbidea emateko. Horretarako, goiko solairuetako komunak egokituko dira, eta eskaileraren kokapena ere aldatuko da.
Era berean, egungo eskaileretatik tarteko eraikinerako egungo sarbidea bertan behera utzi beharko da, sotoko sarbide hori aldatuz.
Igogailuaren bidez, 12,39 metroko desnibela gainditzen da, eta guztira 5 geldialdi egiten dira (tarteko eraikineko sotokoa kontuan hartuta).
Igogailuaren kokapena bat dator goiko solairuko komunekin, eta horiek berriro banatu eta egokitu beharko dira igogailua jartzeko. Horrekin, eraikin berriko solairu guztietan komun irisgarriak jartzeko aprobetxatuko da.
Obra honen aurrekontua 330.472,33 €-koa da (BEZ barne) eta lanak aurrera eramateko epea lau hilabetekoa izango da.
Visto: 100
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Datorren astelehenean, uztailak 1, goizeko 9:30ean emango zaio hasiera aurtengo udalekuari. Haurrak, mailaren arabera dagokien elkargunera joango dira:
HH-2 (2021ean jaiotakoak), Haztegi ikastolak Latxartegin dituen geletan
HH-3 (2020an jaiotakoak), Haztegi ikastolak Latxartegin dituen geletan
LH3-LH4, (2015ean eta 2014an jaiotakoak), Euskal Herria plazan
Ordutegia: 9:30etik 12:30era.
Guztira 270 haurrek hartuko dute parte 23 haur-taldetan banatuta. Udalak, guztira, 26 pertsona kontratatu ditu aisialdi eskaintzarako, 25 begirale eta zuzendaria.
Begiraleak, ekainaren 22an eta 28an, bi egunez elkartu dira eta egitarau desberdinak prestatu dituzte. Modu orokorrean horien berri emango dute astez aste udalekuaren gaineko Webgunean, ikastaroak aurrera egin ahala.