Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Latxartegiko igogailu publikoa energetikoki autosufizientea izango da

Latxartegiko igogailu publikoa energetikoki autosufizientea izango da

Udal-politikaren barruan dago energia alternatiboen bidez energia aurreztea eta elektrizitatea ekoiztea. Horretarako, Udalak autokontsumorako panel fotovoltaikoak instalatuko ditu Latxartegiko igogailu publikoan.

Pasabidearen estalkiaren gainean, 15,3 kWp-ko potentzia-erregimenean energia sortuko duten 425 Wp-ko 36 panel fotovoltaiko jarriko dira.

Panel horiek 72 m²-ko azalera hartuko dute, eta igogailuaren funtzionamenduan eta sarrerako pasabidearen argiterian kontsumitu ohi den energiaren %153 ekoizteko aukera emango du. Hau da, igogailuaren kontsumo elektrikoaren %100 estaltzeaz gain, %53ko soberakina izatea aurreikusten da. Soberakin hori urtean 4.500 kWh ingurukoa da, eta Udalak beste instalazio publiko batzuetarako erabili ahal izango du.

Udalak, multzo osorako, 13,8 kW-ko potentzia elektrikoa du kontratatuta. Azpimarratu behar da ekintza horrek, urtean, diru-kutxa publikoetan 3.000,00 € inguru aurreztea ekarriko duela faktura elektrikoan.

Ingurumen-inpaktuari dagokionez, urtean 96 tona C0² isurtzea saihestuko da, hau da, 384 zuhaitz landatzea bezala.

Egitura egiteko inbertsioa 6.400,00 €-koa da eta 21.347,11 €-koa panelak instalatzeko.

Ekain Taldeak egingo du obra eta proiektua gauzatzeko epea 2 astekoa izango da, gutxi gorabehera.

Latxartegiko igogailua 2010ean jarri zen, eta Legazpiko lehen igogailu publikoa izan zen. 18,80 m-ko desnibela gainditzen du eta hirigunea Juanastegi kalearekin lotzen du 45,77 m-ko luzerako pasabide baten bidez.

  • Visto: 120
Alardea. Eskertza

Alardea. Eskertza

Alardea, hotza eta euria izan arren, herriko kaleetan zehar ibili zen atzo, legazpiar guztiek tradizio horretaz gozatzeko aukera izan zezaten.
Legazpiko Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei, euria egin arren, ekainaren 23ko arratsaldean eskopetak, instrumentuak eta banderak hartu eta ibilbide osoa egin zutelako, Euskal Herria plazan espero zen burrunbarekin amaituz.


Eskerrik asko guztiei!

  • Visto: 160
Legazpiko Udalak dirulaguntza bat jaso du Europar Batasunaren NEXTGENERATIONEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren babesean.

Legazpiko Udalak dirulaguntza bat jaso du Europar Batasunaren NEXTGENERATIONEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren babesean.

3 pertsona kontratatuko dira 12 hilabeterako eta lanaldi osorako.

Profil hauek kontratatuko dira:

  • Irakasle-ikasketako gradua duen pertsona bat, herritarrak konpetentzia digitaletan prestatzeko eta gaitzeko plan bat egin eta ezartzeko.
  • Gizarte Laneko gradua duen pertsona bat, Zaintzaren ekosistema programa abian jartzeko.
  • Lanbide-heziketako erdi-mailako titulua duen pertsona bat, Klima eta Energia Planean jasotako ekintzak garatzeko.

LANBIDEn izena emateko epea ekainaren 24an hasiko da eta uztailaren 12an amaituko da.

informazioa gehiago ikusi

                             

  • Visto: 81
UZTAKALE 2024- 1.astea

UZTAKALE 2024- 1.astea

 

Ekainak 24, astelehena

►HAURRENTZAKO JOLASAK eta TAILERRAK, Sorgintxulorekin 4 eta 11 urtekoentzat

17:30-19:00 Euskal Herria plaza.

Eguraldi txarrarekin: Azoka.

Ekainak 26, asteazkena

DENDAK KALERA

Egun guztian/ Erdigunea

Ekainak 27, osteguna

KALE IKUSKIZUNA:“Zirko ikuskizuna”. Orekatu Oreka Zirko Eskola.

19:00. Laubide kalean. Eguraldi txarrarekin: Azoka.

Denontzat- Euskaraz

Ekainak 28, ostirala

MUSIKA- Alaitasuna Errondailak 60 urte. Emanaldia kide eta familia giroan.

19:00. Agirre Etxeberri parkea. Eguraldi txarrarekin: Azoka.

Denontzat

DISKO FESTA:“DJ GEI”. Aniztasun afektibo sexualaren astea

22:00 Azoka

 
 
  • Visto: 30
Gaur Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) Munduko Eguna

Gaur Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) Munduko Eguna

Alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA) nerbio-sistema zentraleko gaixotasun bat da. Gaixotasunaren ezaugarri nagusia neurona motorren endekapen progresiboa da. Horren ondorioz muskuluak ahuldu egiten dira, paralisia gertatu arte iristen dena, gorputz-atal batzuetatik besteetara zabalduz.

Autonomia motorra, ahozko komunikazioa, irensketa eta arnasketa mehatxatzen ditu, baina zentzumenak, adimena eta begietako muskuluak bere horretan mantentzen dira.

Pazienteak gero eta laguntza handiagoa behar du eguneroko jarduerak egiteko, nahiz eta bilakaera desberdina izan kasu bakoitzean.

Legazpiko Udalak bere elkaratasuna adierazi nahi die gaixotasun hori duten pazienteei eta haien senideei, eta, horregatik, gaur udaletxeko fatxada kolore berdez argituko da.

  • Visto: 80