Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Biblioporrak gida argitaratu da

Biblioporrak gida argitaratu da

Dagoeneko eskuragarri dago "Biblioporrak 2024" irakurketa-gida, hau Legazpiko liburutegiak Antzuola, Aretxabaleta, Aramaio, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko liburutegiekin elkarlanean egin delarik.

Irakurketa-gida honek adin desberdinetarako egokiak izan daitezkeen liburuak, diskoak eta filmak gomendatzen ditu. Euskarazko zein gaztelaniazko liburuak dira, adinaren arabera sailkatuta: 0 urtetik aurrerako haurrak, eta 5 urtetik aurrerakoak, 8 urtetik aurrerakoak, gazteak eta helduak. Gainera, musikako 3 disko eta 7 film gomendatzen ditu.

"Biblioporrak 2024" irakurketa-gida liburutegian bertan eskura daiteke, eta ikastetxeetan ere aleak banatu dira.
 

Begiratu hemen

  • Visto: 79
Legazpiko Udalean euskararen erabilera normalizatzeko Plan Estrategikoa onartu du Udal Gobernu Batzordeak

Erabilera plana Udalean

Legazpiko Udalean euskararen erabilera normalizatzeko Plan Estrategikoa onartu du Udal Gobernu Batzordeak

Legazpiko Udaleko Gobernu Batzordeak 2024-2027 eperako Udalean euskararen erabilera normalizatzeko Plan Estrategikoa onartu du atzo egindako bilkuran.

Hau ez da Udalak onartzen duen lehen plan estrategikoa, izan ere 2001ean onartu zuen lehenengo plana. Udalak 5 urtean behin egin behar du euskara normalizatzeko plana. Baina oraingo planak badu berrikuntza nabarmen bat.

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika Sailburuordetzak metodologia berri bat sortu du planak egiteko, eta hori erabiliko dute EAEko udal denek eta beste erakunde publikoek. Metodologia berria izateaz gain, planaren jarraipena egiteko aplikazio berri bat ere eskaini du Eusko Jaurlaritzak.

Hauxe da planaren helburu nagusia: Legazpiko udalean euskara zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza normala eta orokorra izatea eta, horrela, herritarrek udalarekiko harremanetarako aukeratutako hizkuntza ofizialean izateko duten eskubidea bermatzea.

Plana langileekin zein gainerako zinegotzi ordezkariekin kontrastatu da eta udalak lanean jarraituko du bere horretan, euskara sustatzeko ahaleginak eginez.

  • Visto: 65
Konposta egitea orain errezago

Konposta egitea orain errezago

Hondakin organikoak konpostagailuaren barruan utzi eta bertan aurkituko den material lehorrez estali besterik ez da egin beharko.


Gainerako eginbeharrak, hau da, hondakinak iraultzea, mantentze-lanak, jarraipena,…, Sasieta Mankomunitateko teknikariek egingo dituzte.

Konpostagune horiek aspalditik zeuden Legazpin ezarrita, baina orain zerbitzu berri bat eskainiko da horien funtzionamendua hobetzeko, legazpiarrek beren hondakin organikoak modu eroso, higieniko eta seguruan uzteko aukera izan dezaten:

Informazio gehiago jaso eta prozesua bertatik bertara ezagutu nahi baduzu, konpostaguneetan egingo diren bileretara etortzera gonbidatzen zaitugu:


Ekainaren 19an (asteazkena)

  • 17:00etan, URTATZAko konpostagunean
  • 18:00etan, SANTIKUTZeko konpostagunean
  • 19:00etan, PLAZAOLAko konpostagunean (pilotalekuaren atzealdean)

Ekainaren 20an (osteguna)

  • 17:00etan, ITXAROPENeko konpostagunean
  • 18:00etan, PLAZAOLA/AIZKORRIko konpostaguenan
  • 19:00etan, BIKUÑAENEAko konpostagunean

Anima zaitez! Komunitateko konpostajea eginez espazio bat, jarduera bat eta ingurumena zaintzeko interesa partekatu ahal izango dituzu auzoko bizilagunekin.

  • Visto: 143
Sustraiak dantza taldearen emanaldi ibiltaria. “Xaukena xauk ta bestela etxauk”

Sustraiak dantza taldearen emanaldi ibiltaria. “Xaukena xauk ta bestela etxauk”

Ekainaren 21ean, ostirala, Sustraiak Dantza Taldekoek "Xaukena xauk ta bestela etxauk" ikuskizun ibiltaria eskainiko du Xaukena elektro-txarangarekin, dantza tradizionalak musika ezberdinekin eskainiz. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta  hiru geldialdi egingo dituzte erdigunean, Kale Nagusian, Karibe Zaharra parean eta Euskal Herria plazan, Azoka parean, eta kalejiran joango dira batetik bestera musika lagun.

Hona eskainiko dituztenak:

Kale nagusia:

1. Agurra

2. Zortzikoa

3. Gorulari

4. Fandangoa

Karibe zaharra:

1. Mutil dantza

2. Suletinoa

3. Arin Arina

Azoka:

1. Polka

2. Ezpata Dantza

3. Uztai Txiki eta Makil Handi

4. Pupurria

5. Txapeolaz

 Azaldu, ondo pasako duzue eta!

  • Visto: 99
San Joan jaiak Telleriarten

San Joan jaiak Telleriarten

Hona prestatu duten egitaraua:

 

Ekainak 23

     10:00   Goiz eresia Legazpiko Goiz Deia txistulariekin

     10:00   Belar lanen erakustea lehengo erara

                    Moztu, legortu, karraiatu, zubatza egin…

     13:00   Triki poteoa Iosu eta Furrielarekin

     14:30   Auzo bazkaria

         Dultze meneoa aspertu arte Iosu eta Furrielarekin

 

Ekainak 24 SAN JUAN

       12:00  Meza nagusia San Juan ermitan

       12:00  Lora bedeinkatzea San Juan ermitan

       13:00  Luntx herrikoia plazan

  • Visto: 18