Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Lapurreta San Inazioko obratan

Lapurreta San Inazioko obratan

San Inazioko ur-parkearen obrak amaitzear daudela, azken egunetan lapurreta bat gertatu da bertan. Argindar kablearen 50 metro ostu dituzte, honek obratan eragina izan duelarik, lanak luzatuz.

Egin beharreko konponketak Udaleko brigadak aurrera eraman ditu, ahalik eta azkarren egiteko asmoz; hala ere, langileen lan orduaz gain, material berriaren kostua ere Udalak bere gain hartu behar izan du. Dagokion salaketa jarri da dagoeneko.

Herritarren batek gertakizun honen inguruko informazioa izango balu jarri Udaltzaingoarekin harremanetan 

  • Udalerritik bertatik: 092
  • Kanpotik: 943 10 96 62
  • Visto: 79
Sei irabazle “Chillidaren hitz galduak” lehiaketan

Sei irabazle “Chillidaren hitz galduak” lehiaketan

Astelehenean Amaia Aizpurua zinegotziak "Chillidaren hitz galduak" lehiaketaren sariak banatu zituen.

Herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuen irabazleak Ainhoa Gracia, Ainhoa Gonzalez, Elisabeth Agirre, Andrés Pereiro eta Rosa Mª Pinedo izan ziren.

Saritutako sei legazpiarrek, Ilinti Elkartearen dendetako erakusleihoetan zeuden hitz galduak aurkitu zituzten eta eskultore ospetsuaren esaldia behar bezala osatu zuten:

"Zuhaitz baten modukoa naiz: sustraiak bere herrialdearen izanagatik, adarrak mundura zabalduta dauzkana"

Zorionak irabazleei!

  • Visto: 142
VI RALLY GOILURRAK dela eta errepidea itxiko da larunbatean

VI RALLY GOILURRAK dela eta errepidea itxiko da larunbatean

Datorren ekainak 15, larunbatean, Goilurrak rallyaren auto lasterketa dela eta, Mutiloatik, Lierni, Ormaiztegi, Legazpi, Aztiri eta Zerain artean errepidea itxita egongo da goizeko 8:00etatik 13:30 arte.

Bide mozketa 8:00etan izango da, lasterketa 9:00etan hasiko bada ere. Bigarren aldiz, 12:10 etan pasako dira autoak.

Etxetik irten edo bertara sartzeko, 688642894 (JON) telefonora deitu beharko da eta bertatik esango zaizue noiz den momentua. (Lasterketaren bidegurutzeetan bidezainak egongo dira hau antolatzeko, lasterketaren segurtasuna bermatzeaz gain).

Sarrera eta irteerak, lasterketaren norabidean izango dira, hala ere kasuak banan bana aztertuko dira. Probak asegurua du eta zerbait apurtzen bada zenbaki berdinera deitu parte emateko ASTE BETEKO EPEAN.

Edozein zalantza argitzeko edo lasterketa egunean etxetik mugitzeko deitu antolakuntzako zenbakira 688642894 (JON).

  • Visto: 102
2024 LEADER deialdia

2024 LEADER deialdia

Dagoeneko MENDINET tokiko ekintza taldeak aurtengo LEADER laguntzen deialdia argitaratu du.

Dirulaguntza honen barnean proiektu ezberdinak sartzen dira:

  • Ekintzailetzarako eta barne-ekintzailetzarako neurria.
  • Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza-dibertsifikazioan inbertsioak egiten laguntzeko neurria.
  • Besteren konturako kontratatzeko neurria.
  • Guneak gaitzeko neurria.

Gogoratu eskaerak aurkezteko epea ekainaren 28ra arte egongo dela zabalik.

Hemen irakur ditzakezu deialdiaren oinarriak

Informazio gehiago nahi izanez gero, GOIMEN elkartearekin jar zaitez harremanetan, 943 16 12 44.

  • Visto: 101