Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
ENERGIA FESTA Legazpin

ENERGIA FESTA Legazpin

2030 Eskolako Agendan parte hartu duten Urola Garaiko ikastetxeak antolatuta, datorren astean Energiaren Festa ospatuko da: ostegunean, hilak 6, Urretxun eta Zumarragan; eta ostiralean, ekainak 7, Legazpin.

Legazpin, Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabalgo ikasleek hainbat jarduera egingo dituzte legazpiarrak energiaren inguruan informatzeko eta sentsibilizatzeko: informazio-panelak, txapak eta imanak, ... Eguzki-energiaz sortutako musikaz eta eguzki-sukalde parabolikoekin egindako pintxoez ere gozatu ahal izango dugu.

Festa honetara herriko merkatariak eta UGLE eskola ere batu dira. Merkatariek hurbileko merkataritzaren onura energetikoak azalduko dituen informazio panel bat erakutsiko dute eta, UGLEk eguzki plaka fotovoltaikoak eta aire-sorgailu txiki bat ekarriko ditu herrira.

Azkenik, Legazpiko Tokiko Energia Komunitatea (TEK Legazpi) ere bertan izango da. Teknikari espezialistak egongo dira energia-komunitate horren funtzionamenduari buruzko informazioa ematen. Nahi izanez gero, izena eman ahal izango da Legazpiko Tokiko Energia Komunitateko kide izateko.

Eguna: Ekainak 7
Ordutegia: 9: 30etik 12:30era
Lekua: Plazaola

Legazpiar guztiak  gonbidatuta zaudete! Animatu, zuen zain izango gaituzue.

Hau da ikasleek egiten dizueten gonbidapena

  • Visto: 123
Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

  • Visto: 29
Zortzi taldek parte hartu zuten Sukaldaritzaren belaunaldien arteko 3. topaketan

Zortzi taldek parte hartu zuten Sukaldaritzaren belaunaldien arteko 3. topaketan

Legazpiko Udala, Aldundiarekin batera, belaunaldien arteko harremanak indartzearen garrantzia lantzen jarraitzen du, etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko. Hori dela eta, larunbatean goizean Buztintegik 3. Topaketa Gastronomikoa aurrera eraman zuen, honetan zortzi taldek parte hartu zutelarik.

Hiru pertsonako zortzi talde izan ziren Azokan, talde bakoitzeko partaideen artean 25 urteko aldearekin,  arroza era desberdinetara sukaldatu zutelarik.

Amaitzerakoan Gizarte Zentrora gerturatu ziren guztiak sukaldatutakoa dastatzera, giro ederrean.

Hiru aipamen egin ziren:

  • 1. Aipamena: Marian Álvarez, Antonia Pacífico eta Eric Galvez-ek osatzen zuten taldearentzat (42 puntu)
  • 2. Aipamena: Pili Badiola, Araitz Berasategi eta Luciano Calvok osatzen zuten taldearentzat (42 puntu)
  • 3. Aipamena: Juan Valbuena, Begoña Urkia eta Josu Santurdek osatzen zuten taldearentzat (40 puntu)

Ikusi argazkiak

  • Visto: 91
Hegialdeko Jaiak

Hegialdeko Jaiak

Hegialdeko jaiek emango diete hasiera urteko auzoetako jaiei.

Joan den asteburuko jai aurreko ekintzak motorrak berotzen hasteko parada eman ziguten, eta asteburua ekitaldiz beteta iritsiko zaigu.

Egitaraua egunez egun, ondoren:

 ekainak 7

 ekainak 8

 ekainak 9

Gora Hegialde Potxola!!!.

  • Visto: 49
Kulturen Arteko Eguna antolatzeko bilera deialdia

Kulturen Arteko Eguna antolatzeko bilera deialdia

Udalak eta Hotz Legazpik datorren urriaren 19an ospatuko den Kulturen Arteko Eguna antolatzen ari dira. Herriko elkarteekin eta hainbat herrialdeetatik etorritako bizilagunekin lehen harremana izan ondoren, datorren ekainaren 5ean hirugarren bilera irekia egingo da, urratsak ematen jarraitzeko eta Kulturen Arteko Egunean egingo diren jarduerak eta ekitaldiak zehazten hasteko.


Ekainaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean aurrera eramango den bileraren gai ordena hurrengoa izango da:

  • Festaren kokapena
  • Azokan zenbat postu egongo diren behin betiko finkatu
  • Azokan parte hartzeak suposatzen duen gastuagatik diru-ordaina
  • Ipuin kontaketak /aukerak
  • LABBATU batukada
  • Libe Anduezaren oparia
  • Eskariak, proposamenak eta galderak

Gonbidatuak zaudete!

  • Visto: 37