Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Artzain egunerako salmenta postuen izen-ematea (artisauak, baserriko produktuak, beste batzuk)

Artzain egunerako salmenta postuen izen-ematea (artisauak, baserriko produktuak, beste batzuk)

Inguruko artisau, zein saltzaileek beren produktuak erakusten dituzte artzain egunean.
Egun honetan postu bat jarri ahal izateko, aurretik izena eman behar da. Izena emateko azken eguna: 2024ko ekainaren 17a.


Eskaera guztiak jaso ondoren, eta jasotzen diren eskaeren kopuruaren eta produktu motaren arabera, proposamenak aztertuko dira, azokarekin lotutako produktuen barietatea bermatzeko.

Garrantzitsua izango da artzain munduarekin erlazionatutako postuak izatea.

Ekainaren amaierarako jasoko duzue zuen eskaeraren erantzuna.

Izen-ematea

  • Visto: 92
A eta B sailetako Gazte mailako VI. Aurresku Txapelketa Nagusia- Gipuzkoar Erara

A eta B sailetako Gazte mailako VI. Aurresku Txapelketa Nagusia- Gipuzkoar Erara

D sailekoa Legazpin maiatzaren 18an jokatu ondoren, maiatzaren 25ean, Errenteriako Niessen Kulturgunean Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, lehiaketaren VI. Edizioko A eta B sailetakoen txanda izan zen.

Sail bakoitzean 12 dantzari aritu dira, hauen artean Sustraiak Dantza Taldeko

Araitz Mantxola eta Nora Lafuente (A sailean) eta Araitz Berasategi, Jon

Alberdi eta Nora Escudero (B sailean).

Sail bakoitzeko emaitzak:

  • A saila:

1-. Lur Lacasta (Lezo)

2-. Hugo Haro (Lezo)

3-. Gorane Villa (Lezo)

4-. Ane Perez (Lezo)

5-. Amaiur Iturbe (Lezo)

6-. Nora Lafuente (Legazpi)

  • B saila:

1-. June Aguado (Amasa-Villabona)

2-. Nora Davila (Zizurkil)

3-. Unax Ansola (Elgoibar)

4-. Jon Alberdi (Legazpi)

5-. Mairi Maya (Errenteria)

6-. Nora Escudero (Legazpi)

Sustraiak Dantza Taldeko dantzariak bikain aritu dira, urtarrilean Legazpin hasi

eta larunbatean Errenterian amaitu den txapelketa honetan hobekuntza handia

izan dutela argi eta garbi utziz.

Sustraiak Dantza taldeak eta Legazpiko Udalak ere txapelketa honetan aritu diren dantzari eta irakasle

guztiak zoriondu nahi ditu. Horrela segi eta datorren txapelketara arte!!!!

  • Visto: 180
Legazpik musikaldia ospatuko du 2026an

Legazpik musikaldia ospatuko du 2026an

Musikaldia, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen topaketa, Tolosako Eduardo Mocoroa Musika Eskolak eta Loatzo Musika Eskolak antolatu dute aurten. Horrela, bi herrien elkargunea jaiaren agertoki nagusia izan da eta bertan egin zen larunbatean topaketaren ekitaldi nagusia.

Ekitaldi honetan, 2026an topaketa antolatzeaz arduratuko den eskolari lekukoa eman zitzaion, Legazpiko Doinua musika eskolari hain zuzen ere; Eric Galvez alkateak makila jaso zuen Ibarra eta Tolosako alkateen eskutik.

  • Visto: 426
Doinua Musika Eskolako ikasturtearen amaierako jarduerak

Doinua Musika Eskolako ikasturtearen amaierako jarduerak

Aurtengo ikasturteari amaiera emateko asmoz, Doinua Musika eskolak hainbat jarduera antolatu ditu maiatzaren 27tik ekainaren 23ra bitartean gune ezberdinetan.

Hona hemen egun bakoitzean eskainiko dutena:

  • Maiatzak 27, astelehena, 18:00etan: Txikien Jaialdia: 4-7 urteko musika eta mugimenduko ikasleen emanaldia, Latxartegi aretoan.
  • Maiatzak 29, asteazkena, 19:00etan: Konbo entzunaldia, Kukue tabernan.
  • Maiatzak 31,ostirala, 18:00etan: Eskusoinu taldearen entzunaldia, Agirre-etxeberriko aurrealdean.
  • Ekainak 4, asteartea, 18:00etan: Pianoko ikasleen entzunaldia (Anabel, Arantzazu eta Mirengu), Agirre-Etxeberriko areto handian.
  • Ekainak 6, osteguna, 18:00etan: Biolineko ikasleen entzunaldia, Agirre-etxeberriko garajean.
  • Ekainak 7, ostirala, 18:00etan: Trikitixa eta Pandero ikasleen entzunaldia, Agirre-etxeberri parkean.
  • Ekainak 10, astelehena, 18:00etan: Pianoko ikasleen entzunaldia (Leire), Agirre-etxeberriko areto handian.
  • Ekainak 11, asteartea, 18:00etan: Saxofoi eta Klarineteko ikasleen entzunaldia, Latxartegi aretoan.
  • Ekainak 12, asteazkena, 18:00etan: Haize metaleko ikasleen entzunaldia, Agirre-etxeberriko parkean.
  • Ekainak 13, osteguna, 18:00etan: Gitarrako ikasleen entzunaldia (Iker), Agirre-etxeberriko garajean
  • Ekainak 14, ostirala, 18:00etan: Gitarrako ikasleen entzunaldia (Arturo), Latxartegi aretoan.
  • Ekainak 17, astelehena, 18:00etan: Perkusioko ikasleen entzunaldia, Agirre-etxeberri parkean.
  • Ekainak 18, asteartea, 17:30ean: Ahots teknikako eta Abesbatza taldeen emanaldia, Latxartegi aretoan.
  • Ekainak 19, asteazkena, 18:30ean: Diploma kontzertua, Latxartegi aretoan.
  • Ekainak 20, osteguna, 18:00etan: Flautako ikasleen entzunaldia, Agirre-etxeberriko areto handian.
  • Ekainak 21, ostirala: Kurtso bukaerako festa, Agirre-etxeberriko parkean.
  • Ekainak 23, igandea, 12:00etan: Ikasle helduen entzunaldia, San Migel elizan.
  • Visto: 34
Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxean

Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxean

Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, Arkatza elkarteak Kultur Etxean eskaintzen dituen Marrazketa eta Pintura eskoletan dabiltzan ikasleen lanak jarri dira ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan, urtean zehar ikasle hauek egiten duten lanaren erakusle.

Eta ikasturtea amaitzera badoa ere, Arkatza elkarteak uztailerako antolatu duen marrazketa ikastaro trinkoan izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko dela gogora ekarri nahi dizuegu.

Era berean ekainaren 3tik 28ra egin ahal izango da datorren ikasturtean eskola hauetan parte hartzeko matrikula.

Erakusketan ikus daitezkeen lanen aurrerapen txiki bat:

  • Visto: 39