Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Kursaal Eskura-Doako autobusa: "La Cenicienta" Balleta Maiatzak 29, asteazkena(Kursaal Auditorioa, 19:30)

Kursaal Eskura-Doako autobusa: "La Cenicienta" Balleta Maiatzak 29, asteazkena(Kursaal Auditorioa, 19:30)

"La Cenicienta"
Les Ballets de Monte-Carlo

Jean-Christophe Maillot, Koreografia eta zuzendaritza.

Serguei Prokofiev, Musika



SARRERAK EROSTEKO

Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orriaren bitartez erosi beharko dute kontzerturako sarrera: http://www.kursaal.eus/eu

Sarrerak: 50 / 40 / 32 / 26 / 11 €

AUTOBUSEAN TOKIA HARTZEKO

Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:

Legazpi: 943 737202 / Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Autobusa hartzeko tokia eta ordua:

Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (17:45)

Ordu Gaztea/Langabetuak:

langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da Legazpin: 943 737202). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Izena emateko azken eguna(autobusa/ Ordu Gaztea): maiatzak 24.

Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu

(erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero).

  • Visto: 80
Maide Miranda, Ibon Huerta eta Carla Santiago izan dira herri mailako marrazketa lehiaketako irabazleak

Maide Miranda, Ibon Huerta eta Carla Santiago izan dira herri mailako marrazketa lehiaketako irabazleak

Astelehenean arratsaldean (maiatzak 20) Herri mailako haurren marrazki lehiaketako sari banaketa aurrera eraman zen Legazpiko Kultur Etxean, bertan Eric Galvez Legazpiko Alkatea eta Miryam Galilea Kultur zinegotzia ere egon zirelarik. Aurtengoan guztira 50 lagunek parte hartu dute lehiaketan eta lan bikainak aurkeztu dituzte, hauek  ostirala arte (maiatzak 24) kultur etxeko erakusketa gelan, 17:00etatik 20:00etara,ikusgai egongo direlarik.

Zorionak parte hartzaile guztie!

Honakoak izan dira aurtengo sarituak:

A MAILA.

  1. SARIA: Maide Miranda
  2. SARIA: Irati Rajado
  3. SARIA: Sara Escudero

B MAILA.

  1. SARIA: Ibon Huerta
  2. SARIA: Irune Fernandez
  3. SARIA: Unai Izagirre

D MAILA.

   1.SARIA: Carla Santiago

   2.SARIA: Irati Garcia

   3.SARIA: Ane Maseda

Ikusi Sari banaketan ateratako argazkiak

  • Visto: 125
Organo musika zikloa Legazpiko parrokian- 3. eta azken kontzertua

Organo musika zikloa Legazpiko parrokian- 3. eta azken kontzertua

Juan de la Rubia, Bartzelonako Familia Sakratuaren Basilikaren organista titularra da, eta, jatorriz, Vall d 'Uixókoa (Castelló) da. Aitaren eta Ricardo Pitarchen tutoretzapean hasi zuen bere musika-prestakuntza. Haren hezkuntza artistikoa Europako hainbat hiriburutan garatu zuen, maisu nabarmenen gidaritzapean: Óscar Candendo, Wolfgang Seifen, Michel Bouvard eta Montserrat Torrent. Olivier Latry eta Ton Koopman ere izan zituen irakasle. Ikasketak amaitzean aparteko hainbat sari jaso zituen eta lehen sariak eskuratu zituen Espainiako Musika Gazteen Lehiaketa Iraunkorrean eta Lehen Palau lehiaketan. Sari horiek eragin nabarmena izan zuten bere karreraren hasieran.

   Bakarlari gisa egin duen lan aktiboari esker, munduko hogeita hamar herrialde baino gehiagoko agertoki nabarmenetan jardun ahal izan du, hala nola Kataluniako Musikaren Palau, Madrilgo Musika Entzutegi Nazionala, Berlingo Konzerthaus, Leipzigeko Gewandhaus, Hanburgoko Elbphilharmonie, Parisko France irratiko Maisonen Auditorioa, Mariinsky antzerkia eta San Petersburgoko Philharmonia. Katedral ospetsuetan ere jardun

du, hala nola Kolonian, Berlinen, Westminsterren, Vienan, Genevan, Bogotan, Mexikoko Hirian, Tunisian edo Parisko Saint-Sulpice elizan.

   De la Rubiak bakarlari- eta zuzendari-lanak egin ditu hainbat orkestrarekin batera, hala nola Espainiako Orkestra Nazionalarekin, RTVEko Orkestrarekin, ORCAMekin, Galiziako, Bilboko, Asturiasko Printzerri-ko, Gaztela eta Leongo orkestra sinfonikoekin eta Bogotako Orkestra Filarmonikoarekin, besteak beste. Hainbat zuzendarirekin egin du lan, hala nola Andrew Grams, François-Xavier Roth, Salvador Mas, Simon Rattle, Roberto Gonzalez Monjas, Pablo Gonzalez, Pascal Rophé eta Thierry Fischer. Historikoki informatutako interpretazioaren arloan, Les Sièclesekin lan egin du, eta Tenerifeko Orkestra Barrokoa, Freiburger Barockorchesterra zuzendu ditu. Berriki, bere orkestra propioa sortu du: Miracleko Orkestra, eta harrera bikaina lortu du ikusle eta kritikarien artean 2023ko ekainean egindako aurkezpen-kontzertuan.

Gainera, hainbat bakarlarirekin lan egin du, hala nola Matthias Goerne, Carolyn Sampson, Elena Obraztsova, Marta Mathéu eta Philippe Jaroussky. Azken horrekin, “Sacred Cantatas” CDa (Erato, 2016) grabatu zuen, Grammy sarira izendatua izan zena. Marco Mezquida musikariarekin ere “Bach & Forward” inprobisazio-proiektua garatu du.

   De la Rubiak zinema mutuko ­lmei buruzko inprobisazioan ere espezializatu da, besteak beste, Faust eta Nosferatu (Murnau), Metropolis (Lang), El maquinista de la general (Keaton) edo El gabinete del Dr. Caligari (Wiene). Bere diskografi­an, nabarmentzekoak dira Johann Sebastian Bach eta Antonio Cabezon musikariei eskainitako grabazioak, Bartzelonako Musikaren Museoko Hauslaib klabiorganoarekin (1590). Aipatzekoa da, duela gutxi, Bogotako Katedralaren organoan egindako grabazioa.Belles Arts de Sant Jordiko Reial Acadèmiako kidea da eta Kataluniako Goi Eskolako irakaslea.

Eskainiko duen egitaraua:

  • G. F. Händel (1685-1759)

 Obertura de Samson (transcripción: Juan de la Rubia)

  • J. Alain (1911-1940)

 Variaciones sobre un tema de Clement Jannequin

  • J. de la Rubia (1982)

 Interludio improvisado I

  • A. Soler (1729-1783)

 Sonata en Re mayor, R. 84

  • J. S. Bach (1685-1750)

 Nun komm der heiden Heiland, BWV 659:

  • Ch. Tournemire (1870-1939)

 Choral-Improvisation sur Victimae Paschali laudes

  • L. Vierne (1870-1937)

 Méditation (de Trois improvisations

  • J. de la Rubia

 Interludio improvisado II

  • Ph. Glass (1937)

 Mad Rush

  • J. de la Rubia

 Improvisación final

  • Visto: 81
San Joan sua ekitaldiko Dantza saiorako ikastaro- entseguak

San Joan sua ekitaldiko Dantza saiorako ikastaro- entseguak

San Joan bezperako tradiziozko ekitaldi honetarako dantza saio herrikoirako ikastaro-entseguak martxan jarriko dira maiatzaren 22an, asteazkena, 20:15ean, Sustraiak dantza taldearen egoitzan.

Saioak asteazkenetan egingo dira lehenengoaren ordu eta toki berean eta ekitaldia gidatuko duen Sustraiak Dantza taldeko dantzariek eskainiko dute.

Ikastaroa doakoa da eta herritar guztiei zuzendua.

Animatu eta parte hartu!

  • Visto: 105