Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Azaroko datu meteorologikoak Legazpin

Azaroko datu meteorologikoak Legazpin

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu datuak eta datu horiek AEMETera, Estatuko Meteorologia Agentziara, bidaltzen dira.

Datu horien arabera, azaroan 203,20 litro euri egin du, azaroko batez bestekoa baino pixka bat gehiago. 1946. urtetik urteko hilabete euritsuena izan ohi da azaroa. Urteko euri-metaketa 1.157,40 litrokoa da.

Azaroan, 31 egunetatik 25etan euria egin du eta 10 egunetan ihintza egon da. Tenperatura altuena azaroaren 12an eta 13an izan genuen, egun horietan termometroek 20 ºC erregistratu baitzuten; kontuan izan behar da urriaren 1ean 32,5 ºC-koa izan zela tenperatura maximoena. Legazpin 1957tik aurrera erregistratzen dira tenperaturak eta azaroko tenperatura maximoena 1998an jaso zen, 29,5 ºC-rekin.

Bestetik, tenperatura minimoena azaroaren 25ean eta 26an jaso da, bi egun horietan 0,5 ºC-koa izan baitzen tenperatura. Edozelan ere, azpimarratu behar da nabarmen gainditu dugula azaroko batez besteko tenperatura (9,50 ºC).

Datu orokorrak

Urtarrilean, Goenagako estazio meteorologikoan (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira, eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten horren edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzarekin, Goenagako estazio meteorologikoan 1946az geroztik bildutako datuak azter daitezke.

Bestalde, gogoratu behar da Eustaten webgunean Legazpiri buruz dauden datuak ezagutzeko beste atal bat dagoela. Bertan, gure herriari buruzko hainbat datu azter ditzakezu: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta, etab.

  • Visto: 122
Udal egutegiko lehiaketa - Azaroko irabazlea

Udal egutegiko lehiaketa - Azaroko irabazlea

 
Hilabete honetan 129 erantzun zuzen jaso ditugu.
 
Herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuaren irabazlea Alberto Iñurritegi izan da.
 
Abenduko orrian euskarazko esaldi bat betetzeko dago, esaldia hauxe da:
 
Abenduko eguna,
argitu orduko
i_ _ _ _
 
Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonuaren zozketan parte hartuko duzu.

Bidali zure erantzuna

Zorte on!
  • Visto: 95
Udaltzaingoak Haurren segurtasuna bultzatzen du 0-2 urte bitarteko haurrentzako Lehen Sorospenei buruzko ikastaro batekin

Udaltzaingoak Haurren segurtasuna bultzatzen du 0-2 urte bitarteko haurrentzako Lehen Sorospenei buruzko ikastaro batekin

Duela hilabete batzuk, Legazpiko Udaltzaingoak Bide Hezkuntzari buruzko jardunaldi bat antolatu zuen herrian, eta oraingoan, berriz ere, herritarrengana hurbildu da, txikienen segurtasuna eta ongizatea indartzeko. Horretarako, lehen sorospenei buruzko ikastaro bat antolatu du, 0-2 urte bitarteko haurrentzat propio diseinatua.   

20 pertsonako kupo mugatuarekin (aurrerago beste bat antolatu ahal izango da, beharrezkotzat jotzen bada), ikastaroak haurrei eragin diezaieketen larrialdi-egoerei eraginkortasunez erantzuteko oinarrizko trebetasunak emango dizkie gurasoei, zaintzaileei eta komunitateko kideei.


Ekitaldia abenduaren 12an izango da, arratsaldeko 17: 00etan, Kultur Etxean, eta 2 orduko iraupena izango du. Denbora horretan, parte-hartzaileek lehen laguntzetako funtsezko teknikak ikasiko dituzte, besteak beste, bihotz-biriketako bizkortze-maniobrak (BBB), eztarrian trabatuz gero nola jokatu, eta larrialdi-egoeretan haurren segurtasuna eta osasuna bermatzeko funtsezkoak diren beste prozedura batzuk. 

Ekimenak ezagutza praktikoak eta beharrezkoak diren tresnak ematea du helburu, familiako txikienak inplikatzen dituzten egoera kritikoetan azkar jarduteko.         

Legazpiko Udaltzaingoak espero du ekitaldi honek nabarmen lagunduko duela haurren segurtasunean eta komunitate prestatuagoa sustatuko duela. Ikastaro honetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 943 10 96 62 telefonora deituz, izena, abizenak eta harremanetarako telefonoa emanez, edo formulario hau betez:

https://www.legazpi.eus/lehen-sorospenen-ikastaroa

  • Visto: 88
Goiz Deia Legazpiko Txistulari taldeak diska grabatu du

Goiz Deia Legazpiko Txistulari taldeak diska grabatu du

Joan den azaroaren 25ean Goiz Deia taldeko txistulariek Urbeltz Pilotalekuan eginiko emanaldian, grabatu berri duten diskaren aurrerapen bat eskaini zuten zuzenean, eta dagoeneko diska osoa entzuteko aukera zabalik dago.

“Azken urtetan Santa Zezilia kontzertua aprobetxatuz, gauza desberdinak eskaintzen hasi ginen, txistua kalejiretarako bakarrik ez dela eta beste ikuspuntu batetik azaldu nahi izan dugu. Horretarako elektronika sartzera animatu ginen eta hau da lan horren ondorioa”, azaltzen dute Goiz Deiatik.

Abesti bakoitzak bere muntaia du eta gero guztien batura den Txistu Mixtu Mix ere badago. Elektronika abestiaz gain Legazpikoak diren beste batzuk grabatzeko ere aprobetxatu dute Goiz Deiakoek: Zortzikoa, Biribilketa, Ezpatadantza eta Tranka Tranka (azken hau Oilar jokoan bakarrik legazpin jotzen da).

Edizioa eta muntaia Axular Arizmendik eta Fran Carreirak egin dute, hauek izan dira produktoreak, eta Legazpiko Udalaren laguntza ere jaso dute proiektu honetan.

Ondorengo loturan duzue ikusgai Urbeltzeko emanaldia:

http://labur.eus/txistumixtumix

Eta TXISTU MIXTU diska osoa berriz ondorengo loturan duzue:

labur.eus/txistumixtu

Spotify, YouTube eta bestelako plataformetan ere eskuragarri dago.

  • Visto: 123
Azaroko asmakizunaren erantzuna: ZAPIAK

Azaroko asmakizunaren erantzuna: ZAPIAK

 

Gizakiaren portaeraz hitz egiten digu esaerak; zenbaitetan, irizpide argirik eduki ez eta, gizakiak giza-taldeak egiten duenari jarraitzeko joera du, artaldeari jarraitzeko joera esango luke baten batek. Beste batzuetan, aukera kontzienteagoa izan liteke eta pertsona hona edo hara arrimatu liteke hala komeni zaiolako. Ez da gure lana horien gaineko juiziorik egitea. Esaerak urte asko daramatza gure artean eta, esaera gehienek bezala, gizartearen eta giza-jokabideen berri eman besterik ez du egiten eta guk halaxe jaso dugu.

Axier Iriondo bertsolariak ere esaera zaharraren esanahiari erreparatu nahi izan dio eta txatxu samarra iruditu izan zaiola esan du kantuan. Gaztelaniazko “¿Dónde va Vicente? Donde va la gente” ekarri du gogora eta hura ere xelebre samarra izanik, biak lotu ditu umore puntu batez.

Esaera bat izan daiteke

ulermenerako antzu.

Gaurkoa sarri entzun izan dut

ez sentitu gabe txatxu.

Eguzkia norantza,

zapiek hara dantza

egiten dute indartsu,

Bixente eta jendearekin

gertatzen den bezalatsu.

Bertsoei buruzko azalpena ere eman du Iriondok, oraingoan doinu zaharren erabileraz. Esan duenez, ohikoa da gaur egun bertso doinu zaharrak erabiltzea, nahiz eta ohitura berrietara egokitzeko aldaketa txikiak egin. Iparragirre abila dela doinua, Iriondok erabilitakoa hain zuzen, sarri erabili izan ohi da bertsotan, baina erriman aldaketa batzuk eginda. Bertsoan ikusten den bezala, erdiko errimak besteetatik desberdinak dira (antzu, txatxu, norantza, dantza, indartsu, bezalatsu), bertso gehienetan gertatzen ez den bezala. 

  • Visto: 69