Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere, jolastu egin nahi dugu egutegia erabiliz. Eta "GARAIN garai", elikagaiei dagokionez, hilean igarkizun bat proposatuko dugu eta Igarkizunarekin lotuta, elikagaien garaiei inguruko hainbat kontu azalduko ditugu. Nola jolastuko dugu?
Hilabeteari dagokion argazkia izango duzue lagungarri batzuetan; eta beste batzuetan, agian, erantzunetik desbideratu egingo zaituzte.
Baina beti izango dute zerikusiren bat. Pentsatu, eragin buruari eta BAIETZ ASMATU!
Abuztukoa hauxe da:
Nutrizio-priramidearen aoinarrian jarriko ditugu,
barazki multzoaren barruan baitaude,
nahiz eta babarrunak izan.
Zer ote?
Ba al dakizu: Barazki kontsideratzen da berdeei erreferentzia egiten diegunean eta,
ostera, lekalea lehorrei buruz ari garenean.
Saria dendatako erosketa-bonu bat da, hilabete bakoitzeko parte-hartzaileen artean zozketatuko dena.
Udalak euskarazko asmakizunekin jolastera eta erantzuna bilatzera animatzen ditu legazpiarrak. Eman zure erantzuna formularioa betez.