Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Gabonetako Andraitz saskibaloi campus-a

Gabonetako Andraitz saskibaloi campus-a

Andraitz K.E.-ak antolatuta, saskibaloi campus-a aurrera eramango da Bikuña kiroldegian abenduaren 26, 27, 28 eta 29an, goizeko 9.30etatik 12.30ak bitartean. Programa zabala izango du honek, eta bertan dibertimendua, trebetasunen garapena eta parte-hartzaileen adinaren araberako egokitzapena izango dira ardatz.

Kanpusak lau taldetan banatuko ditu parte hartzaileak: benjaminak (2014-2015); alebinak (2013-2012); infantilak (2011-2010); eta kadeteak (2009-2008). Izena emateko aukera zabalik dago abenduaren 18ra arte. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera jo.

PROGRAMA

  • Visto: 128
Bihar zerbitzu minimoak egongo dira greba deialdia dela eta

Bihar zerbitzu minimoak egongo dira greba deialdia dela eta

Tokiko sektore publikoko langileak greba egitera daude deituta 2023ko azaroaren 30ean.

Lan eta Enplegu Sailburua eta Lehendakari- orde Bigarrenaren 2023ko azaroaren 28ko Aginduak dioenarekin bat etorriz, udalak dokumentuen erregistroa bermatuko du 7:30etatik 15:00etara.

Kultur Etxea itxitaegongo da, bertan dauden zerbitzu guztiak, Marrazketa eta Pintura eskolak, KZgunea eta Udal Liburutegia barne, langile guztiek bat egin dutelako Greba Feminista Orokorrarekin.

Bestalde, Bikuña Kiroldegia zabalik egongo bada ere, zerbitzuetan murrizketak egon daitezke.

  • Visto: 28
Porrotx eta Marimotots Legazpin izan dira!

Porrotx eta Marimotots Legazpin izan dira!

Porrotx eta Marimotots pailazoak Legazpin izan ziren atzo, azaroak 28. Ez gara jaitsiko! ikuskizun berriaren bi saio eskaini zituzten Latxartegi aretoan eskola orduetan. Bata, 10.00etan HH-3. mailatik LH-1. mailara bitarteko ikasleentzat; eta bestea, 14.30ean LH-2. mailatik LH-5. mailara bitartekoentzat. Bi saioen artean, 483 lagun elkartu ziren, 455 ikasle eta 28 irakasle.

Ikuskizunean Marimotots zuhaitz baten adaburura igotzen da, goitik lurra hobeto ikusteko. Porrotxek atzetik jarraituko dio. Eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara helduko dira.

Artikora, Afrikara eta Amazoniaraino egiten duten bidaian hainbat zuhaitz, landare eta animalia agertzen dira, mundu konektatu baten aniztasuna eta aberastasuna erakusten digutenak. Abentura honetan naturarekiko errespetuzko harremana bizi duten pertsonak ezagutzen dituzte eta planeta zaintzea guztion esku dagoela konturatuko dira.

Ikuskizuna, Ez gara jaitsiko! abestiarekin amaitzen da, haurrei natura eta pertsonen zaintzatik “ez jaisteko” deia eginez.

Ikuskizunaren amaieran, ohikoa den bezala, Porrotxek, Marimototsek eta beraien kideek herriko ikasle eta irakasleekin gelaz gela taldeko argazkiak egin zituzten, oparitutako zuhaitzarekin.

Hezkuntza eta Nekazaritza zinegotzia den Edurne Matiasek eta Gazteria eta Hezkuntza teknikaria den Isabel Sanzek oparitutako pagoa jaso zuten eta aurrerago finkatuko da ikastetxeekin non landatuko den.

Ikusi argakiak

  • Visto: 90
Abenduko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

Abenduko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

https://www.legazpi.eus/bizi/agenda loturan Kultur egitaraua.

www.legazpi.eus/bizi/kultura/kzgunea loturan KZguneko planifikazioa.

Abenduko kultur agenda prest dago eta ikusgai dago dagoeneko zehaztu dugun loturan.

Bertan hilabeteko ikuspegiaz gain, egunez eguneko ekitaldien jarraipena ere egin dezakezu.

KZguneari dagokionez lotura horretan aurkituko duzue ikastaro plangintza. Abenduan Legazpiko KZguneko begiralea goizez egongo da 9:00etatik 13:00etara.

Ikusi abenduko kultur egitaraua

  • Visto: 22
Euskal Magoen Gala

Euskal Magoen Gala

Gabonen atarian, Euskal Magoen Magia gala antolatu dugu herritar guztientzako gozagarri izango delakoan.

Eneko Gutierrez legazpiar magoaren proposamen bat izango da honakoa eta parte hartuko dutenak:

Potx Magoa -eszenako magia eta clowna

Maria Arandia- eszenako magia

Peio Rivas- manipulazioa, txapelketa nazionaletako zenbakia ekarriko digu, eta

Eneko Gutierrez- galako aurkezlea eta magia komikoa

Eneko Gutierrez magoari eginiko elkarrizketa

Sarreren aurre-salmenta  on-line egin daiteke dagoeneko, https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ loturan.

Abenduaren 22an, sarrerak aretoko leihatilan jarriko dira salgai ohi bezala, 18:00etan.

Sarreren prezioa: 5€takoa izango da.

  • Visto: 140