Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzua

Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzua

Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzuaren datak jakinarazten dizkizuegu.

Bilketa hilean behin egingo da (hileko 3. asteartean) eta jadanik hilabete bakoitzeko egunak izendatuta daude

2023 urtea:

  • Irailak 19
  • Urriak 17
  • Azaroak 21
  • Abenduak 19

Plastikoa bezperan, astelehenean, atera beharko da.

LEGAZPIko herrian bilketa puntuak ondorengoak dira:

  • Hegialde auzoan, “tiro al plato”-ko instalazioen sarreran
  • Brinkola auzoan, zerrategian.

Oharrak:

- Birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak ez ateratzea eskatzen da; plastikozko bidoirik ere ez.

- Plastikozko sokak, beste plastikoetatik berezituz, aparte atera behar dira, BI MULTZO EGINEZ, BATEAN PLASTIKOA, BESTEAn SOKAK.

- Mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.

- Mesedez plastikoak bezperatik atera (astelehenean) eta ez beste edozein egunetan.

Argitasun gehiago nahi izanez gero, deitu GOIMENeko 943 16 12 44 telefonora

Guztion partaidetza aurrez eskertuz agurtzen gara.

  • Visto: 74
Legazpiko Udalak Mustapha-rekin bat egin nahi du

Legazpiko Udalak Mustapha-rekin bat egin nahi du

Gogoratu:

  • Bakarrik NEGUKO arropa eta zapatak bilduko dira. Egoera onean daudenak, mesedez.
  • Barruko arropari dagokionez BERRIA izan beharko da, erabili gabekoa.
  • Arropa sailkapena errazteko kaxa desberdinak egongo dira, ekartzen dezutena dagokion lekuan sartzeko.

NOIZ: igandean irailak 17

NON: Azokan

ORDUTEGIA: 10:00etatik 14:00ak bitartean

 

Ziur denon artean emaitza ederra lortuko dugula!

 

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

  • Visto: 76
Legazpiko Udalak 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskainiko dio irailaren 28an

Legazpiko Udalak 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskainiko dio irailaren 28an

Urtero, Nagusilaneko eta Buztintegiko kideen laguntzarekin antolatzen den jarduera da.

Aurten, berriro ere, Legazpiko herriak, 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskainiko dio.

Bazkarira etorri nahi duten bikoteentzat, ezkontideetako batek 80 urte edo gehiago izatea nahikoa izango da parte hartu ahal izateko.          
Sarietarako, beharrezkoa da 80 urte beteta izatea.

Datorren irailaren 28an Azokan izango da honako programarekin:

  • 12:30etan, Parrokian meza egingo da.
  • 13:30etan, bazkaria izango da eta bertan adin handiena dutenek omenaldia jasoko dute, bai emakumea, gizona, eta baita senar-emazteak, ere.

Dantzariek, ohorezko Aurreskua eskeiniko diete, txistulariekin batera eta oroigarri moduan, opari batzuk jasoko dituzte.

  • 15:00etan, Alaitasuna Errondailak, kantu kantari saioa eskainiko  du.

Bazkariaren prezioa 15€koa izango da.

Izena emateko epea, irailaren 4tik 19ra bitartean Buztintegiko bulegoan Gizarte Zentroko lehenengo solairuan, 09:00etatik 11:00etara

  • Visto: 21
Udal egutegiko lehiaketa -  abuztuko irabazlea

Udal egutegiko lehiaketa - abuztuko irabazlea

Hilabete honetan 134 erantzun zuzenak jaso ditugu.

Herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuaren irabazlea Alberto Iñurritegi izan da.

 

Iraileko orrian euskarazko esaldi bat betetzeko dago, esaldia hauxe da:

Urrutiko intxaurrak 14,

g_ _ _ _ _ _ _ __

eta 4.

 

Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonuaren zozketan parte hartuko duzu.

Bidali zure erantzuna

Zorte on!

 

  • Visto: 24