Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
UZTALAI udaleku irekiak

UZTALAI udaleku irekiak

Herriko jaiak igarota, ate joka ditugu uda eta udako oporrak. Ohi bezala, Legazpiko Udaleko Euskara Zerbitzuak “Uztalai” udaleku irekiak eskainiko ditu HH-2 eta LH-4 maila bitarteko haurrentzat.

Haurrak matrikulatzeko epea: maiatzaren 8tik 21era.

Informazio guztia “Uztalai” udaleku irekien webgunean:

https://udalekuak.legazpi.eus

Udalekuen ezaugarri nagusiak:

- HH-2 eta HH-3ko haurrak geletan; hasiera batean HH-2ko taldeak Laubideko hexagonoan eta HH-3koak Haztegi ikastolako eraikin nagusian (Latxartegi parkea) baina, osatuko den talde-kopuruaren arabera, azken orduko aldaketak egon daitezke.

- HH-4tik LH-4ra, aire librean; zenbat talde-kopuru osatuko diren dakigunean erabakiko ditugu herriko zein gunetan elkartuko den talde bakoitza eta familiari jakinaraziko zaio.

- Ordutegia: 9:30etik 12:30era

- Matrikula: seme-alaba bakarra, 70,00 €; bigarrena, 44,80 € eta hirugarrenetik aurrera doan.

- Izena emateko beheko loturan dagoen formularioa bete beharko da eta horretarako helbide elektroniko bat izan behar duzu. Ez baduzu helbide elektronikorik, HAZen egin beharko duzu. Online izena emango duten haurren gurasoek mezu elektroniko bat jasoko dute ondoren, izenemate eta baldintzen onartze orriarekin. Hori inprimatu, sinatu eta HAZen entregatu beharko dute maiatzaren 26rako (egun hori barne). Agiri hori sinatzen ez duten gurasoen haurrek ezin izango dute Uztalai udalekuetan parte hartu.

 

Erantsitako agiriak:

  • Visto: 92
Udal egutegiko lehiaketa: apirileko irabazlea

Udal egutegiko lehiaketa: apirileko irabazlea

Hilabete honetan 192 erantzun jaso ditugu, horietako batzuk errepikatuta; beraz, 171 erantzun baliodunak izan dira, guztiak erantzun zuzenarekin.

Javier González de Langarika izan da irabazlea eta 50 euroko erosketa-bonua eramango du, Legazpiko saltokietan erabiltzeko. Haren ordez, Ane alabak jaso du saria.

Maiatzeko egutegiaren orrialdean esaldi bat dago osatzeko. Hau da esaldia:

Dagoenean bon-bon

ez dagoenean

e_ _ _

Osatu esaldia eta 50 €-ko erosketa-bonu baten zozketan parte hartuko duzu.

Bidali zure erantzuna

Zorte on!

  • Visto: 28
Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Udalak galdutako objektuen zerbitzua dauka 

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

  • Visto: 36
Maiatzak 7: Mirandaola eguna

Maiatzak 7: Mirandaola eguna

 
09:00 Goiz Deia Txistulari taldearen goiz deia
10:15 Gurutze Deuranen erlikiaren itzulera Mirandaolako elizara
11:00 Meza Nagusia Santikutz Abesbatzaren partaidetzarekin
12:00 Olagizonei ohorezko ezpata-dantza eta ondoren burdinola martxan jartzea
12:30 Doinua Dultzaineroak
13:00 Erromeriaren hasiera. Parte hartuko dute Domingo Agirre eta Haztegi ikastetxeko bertsolariak, Korosti eta Sustraiak Dantza taldeetako dantzari txikiak, Doinua Musika Eskolako trikitilariak, Doinua Dultzaineroak eta Goiz Deia txistulariak. Jaialdia amaitzeko eta bazkari ordua bitartean Trapalata txaranga
14:30 Herri bazkaria
15:30 Haurrentzako jolasak Lenburren eskutik
16:00 Erromeria Elustondo anai-arrebekin
18:00 Itzulera Trapalata txaranga eta erraldoi eta buruhandiekin
  • Visto: 94
Prest dago udalaren udako ikastaro eskaintza!

Prest dago udalaren udako ikastaro eskaintza!

Ohi bezala, Santikutz jaiak pasa eta gero, Legazpiko udaleko zerbitzu ezberdinek udan eskainiko dituzten ikastaroen berri ematen dute eta, horrekin batera, izena emateko epea irekitzen dute.

Maiatzaren 8an irekiko da Uztalai, udaleku irekietan izena emateko epea. Maiatzaren 15ean, marrazketa ikastarorako izen-ematea irekiko da; ekainaren 1ean, udako kirol jardueretakoa eta ekainaren 5ean, argazkigintzako ikastarorako.

Azken urteotan egin den moduan, eskaintza osoa biltzen duen liburuxka argitaratu du udalak. Familiek ikastetxeen bidez jasoko dute horren berri. Kiroldegian, udaletxean eta kultur etxean ere eskuragarri egongo da.

2023ko liburuxka

  • Visto: 97