Gabon Irudi Marrazki Lehiaketa Abenduaren 17an Kultur Etxean

- Visto: 73

Udalak galdutako objektuen zerbitzua dauka
Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).
Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.
Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?
Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.
Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.
Telefonoz: Udalerritik bertatik, HAZ: 010 Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30 | Aurrez aurre: HAZ bulegoa Euskalerria plaza, 1 |
Astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00 | |
Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke
Azaroko egutegiaren asmakizunaren erantzuna: aza
Hilabete honetan 116 erantzun jaso ditugu eta horietatik guztiak erantzun zuzena eman dute.
Herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonoaren Mila Juaristi izan da.
ABENDUKO orrian ere badago beste asmakizun bat:
Abendukoa hauxe da:
Zer ote?
Zelanda Berrian jarri zioten izena,
ziurrenik izen bereko hegaztia eta fruta honek antzeko ileak dituelako.Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonoaren zozketan parte hartuko duzu.
Zorte on!
Zein da azarorako aukeratutako barazkia? aza
Beste hainbat izenekin ezagutzen da aza edo bazka-aza: aza galegoa, zaldi-aza edo aza irekia. Europa erdialdeko eta hegoaldeko kostaldeko eskualdeetatik dator, batez ere Frantziatik eta Erresuma Batutik.
Sukaldean erabailtzen da nagusiki, batez ere patatekin egosita, baina lorategiak apaintzeko ere erabiltzen da.
Kanpoko orriak berdeak dira, eta barrukoak erdizuriak. Bere zurtoina altua da eta landareak zahartzen direnean zurezkoa bihurtzen da.
Aza euskal sukaldaritzako plater tipikoa da aspalditik. Normalean, txikituta eta egosita prestatzen da baratxuri eta olio frejituarekin, eta ohikoa da Gabonetako menuetan. Babarrun eta txitxirioekin ere jaten da, eta taloa edo arto-ogia estaltzeko ere erabiltzen da.
Espainian plater askotan erabiltzen da aza, hala nola mendiko eltzekoa egiteko, Asturiasko potea edo salda galegoa. Portugalen salda berdea izeneko zopa herrikoia egiten da; plater nazionala da han.
Aza elikagaiez betetako barazkia da, eta kontsumitutako 100 gramo bakoitzeko soilik 33 Kilokaloria ematen du. Ur eta mineral asko ditu, baita kaltzio, potasio, fosforo, burdina, zuntza eta bitaminak ere.
C bitamina ugari duenez, antioxidatzaile bikaina da, eta sistema immunea indartu eta kolesterola murrizten laguntzen du.
Espainiako Nutrizio Fundazioak azak folato asko dituela eta horiek haurdunaldian ama-ehunak hazten laguntzeko garrantzitsuak direla nabarmendu du.
Zuntz disolbaezin asko duenez, asetasun-sentsazioa eta heste-igarotzea errazten ditu, eta idorreria hobetzen du. Era berean, barazkirik diuretikoenetako bat da, potasio asko duelako, eta aliatu handi bat, anti-inflamatorio gisa.
Duela mende batzuetatik hona, badakigu oso eraginkorra dela digestio astunak arintzeko, eta horregatik jaten da haragiekin, hestebeteekin eta urdaiarekin, plater horiek leuntzeko erabiltzen delako. San Martinen ospakizunetan ere, ezin da aza falta.
Azak usain berezia du egosten denean eta horren errua azak dituen konposatu sufredunek dute. Usain hori saihesteko trikimailu egokia da ozpinetan bustitako ogi puska bat gehitzea.
Ondorengo estekan, ELIKA-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren informazio-kartel bat duzue baita plater hau prestatzeko errezeta ere: barazkiz eta arrozez betetako aza-krepinetak, babarrun gorrien kremarekin.
Azaroaren 30ean, asteazkenean, egindako Osoko Bilkurak aho batez onartu zuen Bikuña Kirol Gunearen izena aldatzea. Bertan daude futbol-zelaia, atletismo-pista, kirol anitzeko pista eta padela.
Aurrerantzean, “Irene Paredes Kirol Gunea” izango da, eta Bikuña kiroldegiaren izena mantenduko da.
Irene Paredes, kirol-arrakasta handiena eta nazioarteko proiekzioa lortu duen kirolari legazpiarra da.
Ilintxa Kirol Elkartearekin futbolean aritu aurretik, Goierri Garaia Atletismo Taldean hasi zuen kirol-ibilbidea.
Asko izan dira Irene Paredesen kirol-lorpenak, bai atletismoan, bai futbolean.
Zilarrezko domina bat lortu zuen Euskadiko Txapelketa Absolutuan, jabalinaren espezialitatean, eta Gipuzkoako errekor absolutuari eusten dio jabalina berrian. Horiez gain, nazio mailako proba konbinatuetan lortutako hainbat domina ditu, hala nola hexatloian eta heptatloian.
Oso ezaguna da futbolean izan duen kirol-ibilbidea, eta, Gipuzkoako Futbol Federazioak gazte-jokalaririk onena izendatu zuen 2009an.
Nazioarteko jokalaria izateaz gain, Espainiako futbol-selekzioko kapitaina izatera iritsi da bai eta jokatu duen klubetako kapitaina ere. Champion Leage-ko txapeldunordea izan da, eta 2021ean urrezko baloia eskuratzeko izendatua izan zen.
Izan duen kirol-ibilbidea, nazioarteko proiekzioa eta Legazpirekiko beti erakutsi duen konpromiso irmoa direla eta, Udaleko Osoko Bilkurak aho batez onartu du Bikuña Kirol Gunearen izena aldatzea eta Irene Paredes Kirol Gunea izena jartzea.