Iraileko egutegiaren asmakizunaren erantzuna: gaztainak
Hilabete honetan 94 erantzun jaso ditugu eta horietatik guztiak erantzun zuzena eman dute.
Herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonoaren Elisabet Matxinandiarena izan da.
AZAROKO orrian ere badago beste asmakizun bat:
Azarokoa hauxe da:
Zer dela eta zer dela? Aspaldidanik dena ohiko elikagaia euskal sukaldaritzan, eta San Martin ospakizunetan jaten dena
Ba al dakizu...
Aspaldidanik da ohiko elikagaia euskal sukaldaritzan. Normalean, Gabonetako otorduetan jaten da, txikituta eta egosita, olio errearekin (olio eta baratxuria). Babarrun eta garbantzuekin batera jateko ere ezin hobea da. Ez bota kanpoaldeko hostoak, bikainak baitira salda egiteko.
Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonoaren zozketan parte hartuko duzu.
Bi zatitan eskainko da: Azaroaren 16an eta 23an, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.
G.F. Händelen “Alcina” opera eskainiko da Azaroan, lehen zatia azaroaren 16an eta 2.a azaroaren 23an. Bi saioak 18:30ean Kultur Etxeko areto nagusian.
FITXA TEKNIKOA
Hiru ekitaldiko opera serioa. Georg Friedich Händel (Halle-Alemania 1684-Londres 1759) musikariak konposatu zuen. Libretoa anonimoa da, Ricciardo Broschiren “L’isola di Alcina” (Erroma, 1728) operaren libretoan oinarrituta eta, azkeneko hori Ludovico Ariostoren Orlando sumindua XVI. mendeko poema epikoan oinarrituta. Kasu honetan poemaren VI. eta VII. kantuak erabili dira, Ruggiero zaldunaren eta Alcina sorginaren arteko maitasuna.
36 proposamen aurkeztu ziren, eta horietatik 5 hautatu dira aurrekontuan sartzeko
Irailean, proposamenak aurkezteko epean, 28 pertsonak aurkeztu zituzten 2023ko aurrekontuetarako inbertsio-proposamenak.
Aurten parte hartu duten pertsonen kopurua pandemiaren aurreko urteetan baino txikiagoa izan da, baina aurkeztutako proposamenen kopurua antzekoa izan da. Izan ere, aurreko edizioetan, aurrekontu parte-hartzaileen edizioetan, inbertsio-proposamen bera aurkeztu zuten pertsona askok.
Aurten 36 proposamen aurkeztu dira, eta horietako 7 errepikatutako proposamenak dira. Beraz, aurkeztutako 29 proposamen aztertu dira. Horietatik:
4 proposamen, 50.000 euro ingururekin egin daitezkeen inbertsio-proiektuak dira, eta aurrekontuan sartuko dira.
Proposatutako inbertsio-proiektuetako bat 90.000 €-rekin egin daiteke, eta aurrekontuan sartuko da.
Proposatutako proiektu bat martxan dago jadanik.
7 proposamen gauza daitezke, baina ez momentu honetan.
16 proposamen atzera bota dira oraingoz.
Hauek dira 2023ko aurrekontuan sartuko diren inbertsio-proiektuak.
Itxaropen haurreskolako haur-parkea berritzea.
Plazaolako garajeetarako sarbideetan dauden baldosak kentzea eta sarbideak asfaltatzea.
Ur-zurrusten gune bat ipintzea.
Txakurrentzako parke itxi bat egitea.
Kiroldegiko kantxako zorua aldatzea.
Udalak Legazpirekiko konpromisoa eskertu nahi die gure udalerria hobetzeko inbertsio-proposamenak aurkeztu dituzten guztiei.
Visto: 115
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Hilabete honetan, gaztaina-purea prestatzera gonbidatzen zaituztegu.
Zein fruitu aukeratu dugu urrirako? gaztaina
Gaztaina gaztainondoaren fruitua da. Gaztainondoa zuhaitz handia da, urte luzez bizi daitekeena eta 30 metroko altuerara irits daitekeena. Fagazeoen familiakoa eta Castanea generokoa da. Egurra oso preziatua du, oso sendoa eta erresistentea delako.
Gaztainondoaren jatorria ez dago argi; Asian lantzen hasi zela eta erromatarrek Europara ekarri zutela uste da.
Gaztaina alde batetik forma biribila eta bestetik laua duen fruitua da; oro har, kolore marroi distiratsua du kanpotik; barruko mamiak, aldiz, kolore zuri-horixka du eta zapore gozokoa da.
Karbohidrato-eduki handia (% 36,5) duen elikagaia da. Seguruenik, karbohidrato gehien duen fruitua da, eta, aldi berean, kaloriarik txikienetakoa da, ur asko duelako. Ideia bat egiteko, 100 gramo almendrek 600 kcal ematen dituzte, eta 100 gramo gaztainek, berriz, 185 kcal. Zuntz, potasio eta B bitamina ugari dute.
Karbohidrato ugari dutenez, oso egokiak dira kirolarientzat eta errendimendu fisiko handiko lanak egiten dituztenentzat. Gaztainen gantzak poliasegabeak eta kalitate onekoak dira, eta kolesterola erregulatzen laguntzen dute. Kaloria-ahalmen txikien eta gantz gutxi duen fruitu lehorretako bat da.
Kaltzio naturala ematen dute, eta, beraz, hezurrak eta kartilagoak indartzen laguntzen dute. Magnesio asko dutenez, zainelduetan gertatzen den nahi gabeko muskulu-uzkurdura prebenitzeko balio dute.
Fruitu lehorra izan arren, zerealen konposiziotik hurbilago dago gaztaina. Horregatik, zereal-irinaren eskasia izan zen urteetan, ohiko afaria izan zen euskal baserri askotan.
Gordinik, egosita edo erreta jan daitezke, eta beste erabilera garrantzitsu bat gaztaina-irina da, gaztaina-ogia, pastelak eta pasta prestatzeko. Korsikan, adibidez, gaztaina-irinezko ahi baten oinarria da. Gaztaina-irina urarekin nahastuta lortzen duten ahi hori, besteak beste, aspaldiko gosari tradizionala da, eta oraindik ere kontsumitzen jarraitzen dute ahuntz-gazta freskoarekin edo txerri-saiheskiarekin batera.
Gaztaina magia eta misterioa duen fruitua da zibilizazio askorentzat, eta Espainiako hainbat eskualdetan hildakoen gaueko protagonista nagusia da, hala nola honako ospakizunetan: Kanarietako Finaos, Kataluniako Castaynada edo Espainiako iparraldeko Magosto. Bertan ohikoa da suaren inguruan biltzea eta gaztainak erretzea, ez daudenak gogoratzeko. Gure arbasoek begizkoaren aurka babesteko ere erabili zituzten.
Ondorengo loturan, ELIKA-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren informazio-kartel bat duzue eta, bertan, gaztaina-pureaprestatzeko azalpenak aurkituko dituzue.