Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
UZTAKALE 2022

UZTAKALE 2022

Uztailak 11-15. Adi!!! Espazio aldaketaren bat eta ekitaldi bat gehiago.

Egitarau osoa eta ekitaldien xehetasunak egunez egun https://www.legazpi.eus/bizi/agenda

  • 11, astelehena-TOKIA ALDATUTA.

TXAN MAGOA.

18:00 Laubide kalea. Eguraldi txarrarekin: Azoka.

APAR FESTA

19:00. Laubide kalea. Eguraldi txarrarekin: Azoka.

  • 13, asteazkena

MUSIKA: Marco Pandolfi Blues Band (Italia), Iker Pirisen partaidetzarekin.

19:00 Agirre Etxeberri parkea. Eguraldi txarrarekin: Azoka

  • 14, osteguna- BERRIA

MUSIKA:Txaston Dixie Band.Emanaldia hiru gunetan egingo da.

19:00 Erdigunean. Eguraldi txarrarekin: Azoka.

  • 15, ostirala

Ikus-entzunezkoa III-Audiovisual III: “Natura” Ikatza Argazkilari Elkartea.

22:30. Azoka

           

Kulturak on dagizuela guztioi.

  • Visto: 26
Udal egutegiko lehiaketa- Ekaineko irabazlea

Udal egutegiko lehiaketa- Ekaineko irabazlea

Ekaineko egutegiaren asmakizunaren erantzuna: gereziak

Hilabete honetan 105erantzun jaso ditugu eta horietatik guztiak erantzun zuzena eman dute.

Herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonoaren Mari Luz Perez Bermejo izan da.

UZTAILEKO orrian ere badago beste asmakizun bat:

Zer dela eta zer dela, babarruna,

tomatea, artoa eta patatarekin batera,

Ameriketatik ekarritako landarea, gozoa, mina, luzea, potoloa, gorria,

berdea, horia, handia naiz txikia.

Ba al dakizu: Gernikakoa berde eta samur dagoenean jasotzen da.

Asko heltzen uzten bada, azala loditu eta gorritu egiten da;

halakoetan, piper txorizero gisa erabiltzen da.

Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonoaren zozketan parte hartuko duzu.

Zorte on!

  • Visto: 217
Aurten ere DENDAK KALERA!

Aurten ere DENDAK KALERA!

Ostegun honetan, saltokiak kalera aterako dira Kale Nagusian, Patrizio Etxeberria kalean eta Nafarroa kalean

Ilinti Legazpiko Merkatarien Elkarteak Dendak kalera izeneko azoka antolatuko du uztailaren 7an. Azoka horretan, Legazpiko dendek beren produktuak eta zerbitzuak erakutsiko dituzte Kale Nagusian, Patrizio Etxeberria kalean eta Nafarroa kalean. Denda batzuek beren tokia ohiko dendaren ondoan jarriko dute, eta beste denda batzuk Kale Nagusira joango dira.

Aurten mota askotako 19 saltokik hartuko dute parte: arropa-dendak, oinetako-dendak, elikagaiak, optikak, loradendak, edertasuna eta osasuna.

Dendak Kalera 09:00etan hasiko da, eta etenik gabe egingo da 20:00ak arte.

Produktua saltzeaz gain, dendetako batzuek erakustaldiak egingo dituzte, eta batzuek, sektorearen arabera, beheratutako produktuak eskainiko dituzte.

Aurten, Ilintik hainbat jarduera antolatu ditu azokarekin batera. Kaleak musikarekin alaitzeaz gain (trikitixa eta dultzaina), 13:00etatik aurrera paella solidario bat egongo da, Saniko kuadrillak antolatua. Dendak Kalera ekimenaren egunean egindako erosketa bakoitzarekin tiket bat banatuko da, eta tiket horrekin paella-plater erdia hartu ahal izango da, baita fruta-brotxeta bat ere.

Egun horretan, Asier de la Iglesia ere izango da bertan eta Mudita proiektua aurkeztuko du. Mudita, kalitate handiko garagardoa da, artisaua eta solidarioa. Proiektu hori 2020an sortu zen; urte hartan, Asierrek, esklerosi anizkoitzarekin diagnostikatutako saskibaloiko jokalariak, proiektu hori abian jartzea erabaki zuen, gaixotasun hori duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Era berean, 14:00etarako erosketa bat egin duten guztiek 100 euroko bi erosketa-balen zozketan parte hartzeko txartel bat jasoko dute, eta 14:00etan egingo da zozketa hori. Beharrezkoa da bertan egotea sari horiek jaso ahal izateko.

Aurten ere legazpiko gazteek Dendak Kalera azoka animatuko dute. Horrela, 15:00etatik 16:30era Sorgintxulo taldeak antolatutako jolasak egongo dira Kale Nagusian eta Patrizio Etxeberria kalean. Jarraian, 16:30ean, Eneko Gutierrez mago gazteak bere magia-ikuskizunarekin alaituko du Kale Nagusia, eta, ondoren, 18:00etan xakean jokatu nahi duen orok aukera izango du Markel Vesga legazpiarraren aurka aldi bereko partida bat jokatzeko. Markel Euskadiko txapelduna da kadete eta gazte mailan.

Amaitzeko, 20:00etan, Jose Manuel Paternainek bere musikarekin alaituko du kalea.

Ikusi programa bideoan

  • Visto: 27
Ikasgelako zerbitzuaren denboraldia amaituta

Ikasgelako zerbitzuaren denboraldia amaituta

Uztailaren 13a baino lehen itzuli behar dira txartelak Kultur Etxean.

Joan den uztailaren 1ean amaitu zen aurtengo ikasturtean ikasgela erabiltzeko aukera.

2021-2022 ikasturteko bigarren aldi honetan 35 txartel banatu dira. Orain, hurrengo ikasturterako programatuko ditugu txartel horiek, eta, horrezaz gain, zerbitzuaren erabilera neurtu eta erabiltzaileen iritzia jasoko dugu, azken balorazioa egin ahal izateko.

Horregatik, Hezkuntza Zerbitzutik gogora ekarri dute txartela oraindik itzuli ez dutenek lehenbailehen itzuli beharko dutela. Txartelak  uztailaren 13a baino lehen entregatu behar dira Kultur Etxeko harreran. Ordutegia: 08:30-14:00.

Halaber, galdetegi bat bidaliko zaie txartela erabili duten guztiei, jasotako  zerbitzuari buruz duten iritzia eman dezaten.

  • Visto: 60
UZTAKALE 2022

UZTAKALE 2022

Hainbat ekitaldiren kokalekuak aldatu dira.

Egitarau osoa eta ekitaldien xehetasunak egunez egun

https://www.legazpi.eus/bizi/agenda

Honako ekitaldi hauen kokalekua aldatu da, eta eguraldiak laguntzen badu behintzat, Laubide kalean egingo dira.

  • 6, asteazkena-miércoles

KALE ANTZERKIA-TEATRO DE CALLE::“Mesede bat egitearren”. Trapu Zaharra teatroa.

19:00. Laubide Kalea. Eguraldi txarrarekin: Azokan.

Denontzat- Gazte eta helduak. Euskaraz

  • 11, astelehena-lunes

TXAN MAGOA/ MAGO TXAN.

18:00 Laubide kalea. Eguraldi txarrarekin: Azokan.

APAR FESTA /FIESTA DE LA ESPUMA

19:00. Laubide kalea. Eguraldi txarrarekin: Azokan.

  • 20, asteazkena-miércoles

KALE ANTZERKIA-TEATRO DE CALLE: “Akabo”. Barsanti teatroa.

19:00.Laubide kalea.

Denontzat- Gazte eta helduak. Euskaraz

Eta beste ekitaldi hau gehitu da egitarauan:

  • 14, osteguna-jueves

MUSIKA:Txaston Dixie Band.Emanaldia hiru gunetan egingo da.

19:00 Erdigunean. Eguraldi txarrarekin- con mal tiempo: Azoka.

  • Visto: 22