Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Herri mailako marrazki lehiaketako sariak banatu dira

Herri mailako marrazki lehiaketako sariak banatu dira

Lan guztiak ikusgai daude Kultur Etxean maiatzaren 20ra arte.

Asteartean, maiatzaren 10ean, egin zen Kultur Etxeko Areto Nagusian marrazki lehiaketako sari banaketa. Honakoak izan dira aurtengo sarituak:

  •  A MAILA.
  1. SARIA: Izar Legorburu
  2. SARIA:Oinatz Hernandez
  3. SARIA: Irati Azpiroz
  • B MAILA.
  1. SARIA: Nora Eskudero
  2. SARIA: Igor Andueza
  3. SARIA: Hirune Garcia
  • D MAILA.
  1. SARIA: Eider Carballo
  2. SARIA: Alaine Martinez
  3. SARIA: Ibai Olano

Aurtengoan guztira 32 lan aurkeztu dira honela banatuta:

            A mailan: 16

            B mailan: 11

            D mailan: 5

Esan bezala, lan guztiak ikusgai egongo dira Kultur Etxeko Erakusketa aretoan, maiatzaren 20ra arte, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.

  • Visto: 29
UZTALAI udaleku irekiak

UZTALAI udaleku irekiak

Zuzendariaren eta begiraleen behin-behineko zerrendak

Astelehen arratsaldean UZTALAI udaleku irekietarako zuzendari, begirale eta zaintzako begirale gisa lan egiteko izena eman duten izangaiak aukeratzeko Epaimahaia bildu zen.

Hiru oinarrietan jasotako merezimenduak baloratu eta ezarritako baremoa aplikatu ondoren, behin-behineko zerrendak osatu dira.

Kontratatu beharreko begiraleen kopurua haurren matrikula bukatu eta haur-taldeak osatu ondoren jakingo da.

Behin-behineko zerrenda behin betikoa izango da datorren asteartean, maiatzaren 17an.

Zuzendariaren behin-behineko zerrenda

Begiraleen behin-behineko zerrenda

Zaintzako begiraleen behi-behineko zerrenda

  • Visto: 33
Organo musika zikloa Legazpiko parrokian

Organo musika zikloa Legazpiko parrokian

Maiatzaren 15, 22 eta 29an izango dira emanaldiak

Aurtengoan ere Maiatzean organo zikloa antolatu da Legazpiko Parrokian.

Parrokiak berak sustaturik, Legazpiko Udalarekin elkarlanean antolatu da hiru kontzertuz osaturiko ziklo hau.

Hona egitarau osoa:

15, igandea

Pol Álvarez

 

19:00etan Parrokian

22, igandea

Karol Mossakowski

29, igandea

Esteban Landart


 

  • Visto: 19
Udal egutegiko lehiaketa- Apirileko irabazlea

Udal egutegiko lehiaketa- Apirileko irabazlea

Apirileko egutegiaren asmakizunaren erantzuna: marrubiak

Hilabete honetan 95 erantzun jaso ditugu eta horietatik guztiak erantzun zuzena eman dute.

Herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonoaren Tomas Guerra izan da.

MAIATZEKO orrian ere badago beste asmakizun bat:

Zer ote eta zer ote, bizitoki luzanga baten bizi den lekale berdea,

eta behin atea irekiz gero berriro ete ixterik ez duena?

Lekadunak dira, fruituak leka bera da, haziak barruan dituen leka.

Proteina eta zuntz iturri nagusiak dira

Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonoaren zozketan parte hartuko duzu.

Zorte on!

  • Visto: 112
Eskolako Agenda 2030

Eskolako Agenda 2030

Ikasleek Basoen garrantziari buruz hitz egin dute udaletxean.

Gaur Domingo Agirre ikastetxeko, Haztegi ikastolako eta Olazabal institutoko  30 ikasle inguru udaletxera bertaratu dira.

2021-2022 ikasturtean zehar Lehorreko Ekosistemetako Bisitzaz lana, hartutako konpromisoak eta eskaerak aurkeztu dizkiete Alkateari eta Tokiko Garapen Iraunkorreko zinegotziari.

  • Visto: 106