Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Udal egutegiko lehiaketa- Martxoko irabazlea

Udal egutegiko lehiaketa- Martxoko irabazlea

Hilabete honetan 94 erantzun jaso ditugu eta horietatik guztiak erantzun zuzena eman dute.

Herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonoaren Mari Cruz Apaolaza izan da.

APIRILEKO orrian ere badago beste asmakizun bat:

Baratzetan, loreontzietan eta basoetan ere ikusten ditugun udaberriko fruta. Zein fruituru buruz ari gara?
 
Benetako fruta akenioak dira, kanpoaldean dituen hazi horiak, eta zati gorria lorearen luzapena besterik ez da.
 
Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonoaren zozketan parte hartuko duzu.

Bidali zure erantzuna

Zorte on!

  • Visto: 29
Argazkiak ikusgai irudi galerian

Argazkiak ikusgai irudi galerian

KORRIKA  TXIKIA  LEGAZPIN

Aurtengo Korrika Legazpitik igaroko ez den arren, legazpiarrek euskararekin eta korrikarekin bat egin nahi izan dute atzo herriko kaleetan zehar egindako ibilbidearekin.

Hiru ikastetxeek elkarrekin parte hartu zuten korrika txikian eta plazara iristean, Udalak eskainitako dantzaldiaz gozatu zuten haurrek eta helduek.

Festa horretara Ttipi-ttapa ekimenean parte hartzen duten legazpiarrak ere batu ziren.

Jai giro bikaina atzokoa.

Ikusi argazkiak

Ikusi bideo txiki bat

  • Visto: 56
‘Uztalai’  udaleku irekiak

‘Uztalai’ udaleku irekiak

Zuzendaria, begiraleak eta zaintzako begiraleak hartzeko deia

Legazpiko Udalak hasi ditu dagoeneko “Uztalai” udaleku irekiak antolatzeko lanak. Jarduera hori HH-2 eta LH-4 maila bitarteko herriko haurrei eskainiko zaie, uztailaren 4tik 22ra, 9:30etik 12:30era.

Hori dela eta, jarduera horretan lan egingo duten zuzendaria eta begiraleak hartzeko oinarriak onartu ditu Udalak eta bertan lan egiteko eskaerak aurkezteko epea zabalduko du datorren astelehenean.

Bi modutara egin daiteke izen-ematea:

  • Izen-emateko orria udaletxeko Arreta-bulegoan aurkeztuta
  • Udaleko egoitza elektronikoaren bidez

Ikusi zuzendaria hartzeko OINARRIAK

Ikusi begiraleak hartzeko OINARRIAK

Ikusi zaintzarako begiraleak hartzeko OINARRIAK

Izena emateko epea: apirilaren 11tik 22ra, biak barne.

Izena emateko inprimaki-orria

  • Visto: 347
Argazkiak ikusgai irudi galerian. Legazpiko Gizarte Sariak

Argazkiak ikusgai irudi galerian. Legazpiko Gizarte Sariak

Aurreko ostiralean, apirilaren 1ean ospatu zen Gizarte Sarien lehenengo edizioa

Legazpiko Udaleko Gizarte Ekintzako Zerbitzuak gizarte-arloan egindako lana aitortzeko sari bat sortzea erabaki du: “Gizarte Saria”.

Sari horren bidez, programa eta proiektu desberdinetan parte hartzeagatik, borondatez laguntza eskaintzeagatik eta Legazpiko gizarte-lan komunitarioan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonak eta/edo erakundeak aitortu eta eskertu nahi dira.

Pertsona hauek jaso zituzten lehen sariak:

  • M Jesús Abanda
  • Antonio Leza
  • Manuel Fernandez

Ikusi argazkiak

  • Visto: 62