Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Pazko astean Arantzako aterpera, Sorgintxulorekin

Pazko astean Arantzako aterpera, Sorgintxulorekin

Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak Pazko Astean Nafarroako Arantzako aterpera irteera antolatu du Sorgintxulo aisialdi taldearen gidaritzapean.

Irteera apirilaren 19tik 21era izango da, asteartetik ostegunera, eta DBHko ikasleentzat apropos prestatutako irteera da.

Irteeraren helburu nagusia, zehazki, Sorgintxulok uztailean antolatuko duen kanpaldian parte hartu nahi duten gazteak eta Sorgintxuloko begiraleak elkar ezagutzea da.

Izen-ematea datorren ostiralean, martxoaren 18an egin beharko da, arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara, Sorgintxulo taldeak duen lokalean (Itxaropen auzoa, 5, behea-esk.)

Izen-ematea egiteko ezinbestekoa izango da honako dokumentazioa eramatea:

  • Gurasoen baimena sinatuta (esku-programan agertzen dena)
  • NANaren fotokopia
  • Osakidetzako txartelaren fotokopia
  • 56 euro

Gazte bakoitzak bere izen-ematea eta beste batena egin ditzake.

Plaza kopurua: 48.

Gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da: martxoaren 25ean, ostirala, 17.00etan Kultur etxean.

Irteera hau “haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programa”-ren barruan kokatzen da, udal Gazteria, Hezkuntza eta Euskara zerbitzuek antolatzen dutena.

Ikusi esku-programa

Ikusi kartela

  • Visto: 68
Legazpi Musika Bandaren Udaberri kontzertua Latxartegi Aretoan

Legazpi Musika Bandaren Udaberri kontzertua Latxartegi Aretoan

Martxoaren 20an, 12:30ean hasiko da Latxartegi Aretoan, Legazpi Musika Bandak eskainiko duen kontzertua. Kontzertuan, zendu berri den Tomas Aragües musikari handia gogoan izango dute.

Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Hori dela eta aretoko ateak 12:00etan irekiko dira eta kontzertua hasten denean itxi.

Hona Jesus Casillejoren zuzendaritzapean taldeak eskainiko duen egitaraua: 

1.     Irun en Illumbe

Pasodoblea

 

Tomas Aragues Bernad

 

2.     Suite Clasica

Suitea

 

Tomas Aragues Bernad

3.     Destellos del Alba

Bals Sinfonikoa

Ferrer Ferran

 

4.     Don’t stop me now

Queen

 

Arr: P. Murtha

 

5.     Theme New York, New York

 

Arr: J. Nowak

  • Visto: 130
Korosti Dantza taldearen Jaialdia martxoaren 19an Urbeltz Pilotalekuan

Korosti Dantza taldearen Jaialdia martxoaren 19an Urbeltz Pilotalekuan

2020eko martxotik Korosti dantza taldeak ezin izan du bere ohiko egitaraua burutu, baina hala ere, eta egoerak baimendu duenetan eskaini dituzte emanaldiak 2021ean.

2021eko abenduaren 29rako zegoen iragarrita ohikoa duten Gabon Jaialdia, baina bertan behera utzi behar izan zuten, dena ja prest zutenean.

Horixe da, hain zuzen ere, martxoaren 19an eskainiko duten jaialdia, 2021eko Gabon Jaialdia, alegia.

Pilotalekuko ateak 18:30ean irekiko dira ikusleak sartu ahal izateko, eta gogoan izan, nahiz eta edukierak %100ean egon, Pilotalekuak edukiera mugatua duela.

Hori dela eta sarrerak, doakoak, Kultur Etxean eskuratu ahal izango dira

Martxoaren 14tik 18ra, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

  • Visto: 65
Martxoaren 15etik 31ra, Plazaolan aparkatzeko egoiliarraren bereizgarria eskatzeko epea irekiko da

Martxoaren 15etik 31ra, Plazaolan aparkatzeko egoiliarraren bereizgarria eskatzeko epea irekiko da

Apirila hasieran aurreikusten da parking publiko zein egokitutako hainbat aparkalekuen ordenantza indarrean sartuko dela.

Nahiz eta indarrean ez egon oraindik, ondenantza publikatu da dagoeneko udaletxeko webgunean, ondorengo estekan: https://www.legazpi.eus/udala/ordenantzak

Ordenantzak egokitutako hainbat aldaketen artean, Plazaolako egoiliarren zonaldearen erregulazioa da. Bertan, egoiliar bereizgarria duten ibilgailuek bakarrik aparkatu ahal izango dute,  plazaola 1 zenbakia –11 zenbakia bitartean.

Egoiliar bereizgarria lortzeko, ibilgailuaren titularra ondorengo auzoetan erregistratuta egon beharko du: kale Nagusia, kale Nafarroa, P. Etxeberria, Aizkorri Nº1 al 12, plazaola kalea Nº1 al 11, S. Telleria Nº6 y 7 o Santikutz kalea Nº1,2,3,4,6,8.

Bereizgarriaren kostua honakoa izango da: 50€ urtean edo zati proportzionala.

Egoiliarraren bereizgarria eskatzeko interesa duenak, martxoak 15tik 31 arte eskatu dezake Herritarren arreta zerbitzuan edo egoitza errektronikoaren bitartez.

  • Visto: 77
Bertso-afaria martxoaren 18an

Bertso-afaria martxoaren 18an

Bertso-afaria, martxoaren 18an,ostirala,  20:30ean, izango da Laubide jatetxean.

Txartelak salgai jarriko dira Laubide jatetxean, Arantxa okindegian eta Kultur Etxean, eta martxoaren 4tik aurrera erosi ahal izango dituzu, 25€tan arruntak, eta 20€tan gazteentzat. Azken eguna martxoaren 16a, asteazkena.

Bertso Olariak Elkarteak sustaturiko ekimena dugu honako hau.

  • Visto: 97