Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Irakurketa taldeen saioak urtarrilean

Irakurketa taldeen saioak urtarrilean

26an, asteazkena, gaztelerazkoa eta 27an, osteguna euskarazkoa.

  • 26, ASTEAZKENA:

Gaztelerazko literatur klubaren saioa. 18:30ean Udal Liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko den liburua: ”Parentesco” Butler, Octavia E.-rena.

  • 27, OSTEGUNA:

Euskarazko literatur klubaren saioa. 18:30ean Udal Liburutegian. Gidari: Miriam Luki. Landuko den liburua “Familiako lexikoa” Natalia Ginzburg-ena.

Bide batez gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea

  • Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186,
  • e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo
  • WhatsaAppez: 639851172.
  • Visto: 26
Berez garbitzen diren bi komun jartzeko lanak hasi dira

Berez garbitzen diren bi komun jartzeko lanak hasi dira

Latxartegi parkean jarriko da bat eta Olaberrin bestea

Udalak bi komun instalatzea kontratatu du. komunak berez garbituko dira eta leku hauetan jarriko dira:

  1.  Latxartegi parkean, parkearen eta Gizarte zentroaren terrazaren arteko bi mailak gainditzen dituen hormaren ondoan.
  2.  Bikuña industrialdean, espaloian, Motxorroko bidegurutzerako norabidean, Olaberriko oinezkoentzako zubira iritsi aurretik.

Komunak erabilera mistokoak izango dira, bi pixatoki izango dituzte kanpoan eta irisgarriak izango dira desgaitasuna duten pertsonentzat, indarrean dagoen irisgarritasun-araudia betez. Eserlekua, komunaren barrualdea, zorua eta kanpoko pixatokiak garbitzeko eta desinfektatzeko sistema automatizatua izango dute; segurtasuneko sarraila bidez irekiko dira eta, barruan norbait harrapatuta geratzen bada, atea kanpotik desblokeatzeko sistema izango dute.

‘Aseos públicos Ibéricos SL’ enpresa izan da esleipenduna, 89.431,10 eurotan (BEZa barne). Urteko mantentze-lana ere enpresa berari esleitu zaio, 1.016,40 €-ko zenbatekoarekin (BEZa barne). Mantentzea 2 urtez egingo du aipatu enpresak, beste 2 urtera arte luzatzeko aukerarekin.

Komunak jartzeko lanak, aldiz, ART Erainkuntzak SL enpresari esleitu zaizkio, 36.096,54 eurotan (BEZa barne). Obra horien barruan sartzen dira: zolata prestatzea, edateko uraren instalazioa, euri-uren eta ur beltzen saneamendua eta instalazio elektrikoa prestatzea.

Komunak jartzeko lanek bi hilabete iraungo dute, eta instalazioa otsailean egingo da.

  • Visto: 75
Helduen hezkuntza-zentroan ikasi nahi duzu?

Helduen hezkuntza-zentroan ikasi nahi duzu?

Otsailaren 4ra arte matrikula zabalik!

Ikasturte honetan Helduen Hezkuntza-zentroan ikasi nahi duzu? Horrela bada, otsailaren 4ra arte matrikulatu zaitezke. Itxaropen auzoko 10. zenbakian dagoen zentrora gerturatu zaitezke astelehenetik ostegunera bitartean, 15.00etatik 18.00etara edo 943 73 08 11 telefonora deitu dezakezu.

Helduen Hezkuntzak hezkuntza publikoa eta doakoa eskaintzen du eta hauxe da aurtengo eskaintza:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua (DBH)
  • Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba prestatzea
  • Unibertsitatean sartzeko proba prestatzea (45 urtetik gorako ikasleentzat)
  • Hizkuntzak: euskara eta ingelesa
  • Hasierako ikasketak
  • Gaztelania atzerritarrentzat

Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogoratzeko edo asmo berriei ekiteko.

Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak ematen dizun aukera paregabea!

  • Visto: 140
Asteartean eta ostiralean BIDEGIren aurrez aurreko arreta-zerbitzua egongo da Udaletxean

Asteartean eta ostiralean BIDEGIren aurrez aurreko arreta-zerbitzua egongo da Udaletxean

9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara, HAZ bulegoan

Urtarrilaren 18an sartuko da indarrean, Beasain eta Bergara arteko A-636 autobia erabiltzeagatik kanon bat kobratuko da. Urtarrilerako gutxi falta denez, Gipuzkoako Foru Aldundiak informazio-kanpaina bat jarriko du martxan. Kanpaina hori gipuzkoar guztiei dago zuzenduta eta, bereziki, Beasain-Bergara autobidetik gertu dauden eta teleordainketako gailurik ez duten biztanleei.

Kanpaina horren bidez zabalduko den informazioa aurrez aurre emango da:

  • Egunak: Urtarrilaren 18, 21 eta 28an
  • Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara
  • Non: Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan. Bertan, BIDEGIko bi pertsona egongo dira aurrez aurreko arreta hori emateko.

Egun horietan, bertan eskatu ahal izango da ABIATU gailua, edo zure ibilgailuaren matrikularen eta banku-txartelaren arteko lotura kudeatu ahal izango da, autobia erabiltzeagatiko kanona kobratzen hasi aurretik. BIDEGIk eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko edozein izapide edo kontsulta ere egin ahal izango da.

ABIATU gailuari esker, % 25etik % 75era bitarteko deskontu progresiboak eskura daitezke, hilean egiten den ibilbide-kopuruaren arabera. Gainera, hilean 33,37 €-ko gastu-muga du Gipuzkoako autobideetan, eta 49,30 €-koa Bizkaiko AP-8an eta Arabako AP-1 autobidean. Bestalde, Estatuko, Portugalgo eta Frantziako autobide guztietan erabil daiteke, baimendutako aparkalekuez gain.

BIDEGIk emandako informazio gehigarria

  • Visto: 24
Egutegiko lehiaketa – ABENDUA

Egutegiko lehiaketa – ABENDUA

Abenduko egutegiko lehiaketaren erantzuna: “ARKATZA”

Hilabete honetan 110 erantzun jaso ditugu eta horietatik 109ak erantzun zuzena eman dute.

Herriko komertzioetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonoaren irabazlea Eusebio Arando  izan da.

URTARRILEKO orrian ere badago beste asmakizun bat.

Zer dela eta zer dela?

Txurtena duena eta kolore askotakoa

izan litekeena.

Ba al dakizu... Duela mende batzuk Euskal Herriko-a Europan barrena zabaldu zen, sagardoa egiteko kalitatea handiagokoak zirelako

Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonoaren zozketan parte hartuko duzu.  

Bidali zure erantzuna

Zorte on!

  • Visto: 23