Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
San Nikolas ekitaldia: abenduaren 1ean, asteazkena

San Nikolas ekitaldia: abenduaren 1ean, asteazkena

18:00etan Euskal Herria plazan.

Gabonen iragarle dugun ekitaldi hau aurten aurreratu xamar datorkigu, abenduaren 1ean, asteazkenez eta erronda formatua alde batera utzi eta ekitaldi finkoa egingo da Euskal Herria plazan (Eguraldi txarra balitz Azokan). Ohi bezala herriko ikastetxeetako gaztetxoak izango dira protagonista, Doinua Musika Eskolako musikariekin batera, eta aurtengoan Olazabal Institutuko ikasle batek hartuko du San Nikolasen papera jokatzearen ardura.

Hona abestuko dituztenak:

      SAN NIKOLAS

Nikolas Deuna ospean
gabiltaza pozez betean
ohitura hala delarik
aterik ate eskean

 

Gazte gaztetandik
zoli maitatua
lur zabalarentzat pakea
gure obispo santua
santua eta gorestua

Oin arinka goaz
Kriskitina joaz
pozak bezain lotsaz
santuaren ondraz
bai esan, ez esan
sartu gaitzala kalizan

 

Diruz urri gabiltza

ez daukagu deus
zuen zain gauzkazue
jaun andreaok. EUP!


SAN NIKOLAS SANTUA

San Nikolas santua
Udalaitzen sortua
Anboto madarikatua.

 

San Nikolas koronado
Artzobispo Mari Andres
egizu egizu piloa.

A la una noche y día
etxekoandra nobila
egizu egizu piloa.

 

SAN NIKOLAS TRISKILITRAS
DAMELA DAMELA GAZTAINA
NO QUIERO MAS.


URTE BERRI BERRI

Urte berri berri
txerri belarri
otarra bete gaztaina
gainean lukaina bi

 

San Nikolas coronado
confesor es muy ondrado
ale, ale, alegría
todo el mundo alabaría

 

Aquí estamos cuatro
cantaremos dos
una limosnita
por amor de Dios

Aingeruak gara
zerutik gatoz
poltsa badegu baina
eskean gatoz

 

San Nikolas coronero
confesero mari andres
alarguna donzella
cantaremos alegría
bost etxetan sei ate
zazpi etxetan su ote.

 

Aingeruak gara,
zerutik jeitsi gara
una limosnita por amor de Dios

 
        DAUKANAK

Daukanak ez daukanari
nik ez daukat eta niri
Trapalatan bat

Gorostiagan bi,
har itzazu gaztainak
San Nikolasgandik.

Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?

Bi ohitura nahasten dira:

  • San Nikolas, Asian dagoen, Myrako gotzaia zen.

Kondairak dio,

ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei

urrezko poltsa bana utzi ziela leihoan.

Horregatik, gabon aurretik

umeei opariak banatzen dizkien pertsonaia da

hainbat tokitan

Santa Klaus edo Papa Noel izena hartuz.

 

  • Ikasleen artean gotzaina izendatzea,

Erdi Aroan Europan egiten ziren

zoroen festetetatik dator.

Hori da abesten diren letren zentzugabekeria

eta euskara-erdara nahastearen

arrazoia.

  • Visto: 82
Legazpiko KZgunea Abenduan

Legazpiko KZgunea Abenduan

Nabigazio gunea irekiko da, hitzordurik gabe, 9:00-13:00 eta 16:00-20:00

Aurrez aurreko zerbitzua 9:00etatik 13:00etara.

https://www.legazpi.eus/bizi/kzgunea loturan ikusgai eskaintza osoa.

Abenduan nabigazio gunea, orain arte itxita egon dena, irekiko da hitzordu beharrik gabe, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Gainerako zerbitzuetarako, ikastaro, BQ,… hitzordua eskatu beharko da, https://www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua loturaren bidez edo

zentroko telefonora deituta: 943023663.

Begiralearen presencia behar duten horietarako abenduan 9:00etatik 13:00etara egondo da Kzgunea zure zerbitzura.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 023 663).
  • Telefonoz deitu (943 023 663). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
  • Gure web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
  • Visto: 64
Inauteri Igandeko Konpartsa 2022: Lanz

Inauteri Igandeko Konpartsa 2022: Lanz

Azaroaren 24an, asteazkena, 20:15ean lehen entsegua.

Azaroaaren 24an egingo da,

2022ko inauteri igandean kaleratuko den

Lanzeko Inauteria Konpartsa Herrikoian

parte hartzeko dantza ikastaroaren lehen saioa.

Saioak

 asteazkenetan 20:15ean eta

larunbatetan 17:00etan egingo dira

Sustraiak Dantza Taldeak duen lokalean.

 Adin guztietako herritarrei irekita dago.

Anima zaitez eta parte hartu!

  • Visto: 67
Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Legazpiko Udalaren adierazpen instituzionala

Urriaren 24ean, asteazkenean, Bozeramaileen Batzordeak, , batzordean elkartu eta gero, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatzea erabaki du.

Bozeramaileen Batzordeak herritar eta gure herriko gizarte-erakundeetako ordezkari guztiak gonbidatzen ditu deitutako Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko mobilizazioetan parte hartzeko.

Honi erantsita doakizue Legazpiko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adostu duen Adierazpen Instituzionala eta jarduera egitaraua.

Ikusi Adierazpen instituzionala

Ikusi jardueren kartela

  • Visto: 27
Azaroan Musika 2021-Azken txanpa

Azaroan Musika 2021-Azken txanpa

Emanaldiak Azaroaren 26, 27 eta 28an Latxartegi Aretoan.

Hasiera duen oro amaitzen omen da, eta iritsi zaio Azaroan Musika zikloari ere amaiera, eta amaiera indartsua eman nahi izan diogu, hiru emanaldirekin:

  • 26, OSTIRALA: “Iker Piris & his Dual Electras”. 19:00etan Latxartegi Aretoan.

Iker Pirisen formazio berriak, blues doinuak ekarriko dizkigu kontzertu honetan. Iker Piris Doinua Musika Eskolako gitarra irakasleetako bat dugu, eta herritar asko izan ditu ikasle.

  • 27, LARUNBATA: Bidaide. 19:00etan Latxartegi Aretoan.

Formazio klasikoa duen laukote gazte honek, biolina, biolontxeloa, akordeoia eta perkusioa, Musikenen hasi zuen talde ibilbidea. Legazpiko emanaldian, klasikotik piska bat urrundu eta folk doinuak eskainiko ditu.

  • 28, IGANDEA: Ispirit. 12:30ean Latxartegi Aretoan.

Gospel doinuekin amaituko dugu aurtengoa, hiru emakumezko ahots indartsurekin. 2019an Parrokian eskaini zuten emanaldiaren arrakasta ikusirik, beste ordutegi eta espazio batean bada ere, zikloari amaiera emateko proposamen egokia izango delakoan.

Aurtengoan zikloak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diru-laguntza izango du.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira, eta muga bakarra Latxartegi Aretoaren edukiera izango da.

  • Visto: 145