pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kzgunea

 

Helbidea

Kultur etxea. Latxartegi, 3. 

Telefonoa 943 023 663
Email-a Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Webgunea

www.kzgunea.eus/eu/hasiera

 

KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu. Kzgunea internet erabiltzen ikasteko eta nabigatzeko behar diren instalazio egokiz hornituta dago eta honako hauetaz baliatzeko aukera izango duzu:

e-Adminiztrazioa, Google Apps, Oinarrizko Internet, Irudia eta Soinua, Sare Sozialak 2.0 eta Software librea. Horiez gain BakQ ziurtagiria bertan eska dezakezu, zure elkarteko Web orria sortzeko aukera eskaintzen dizu eta IT Txartela azterketak ere bertan egiteko aukera izango duzu. Nabigaziorako gune bat ere eskura duzu.

 

Nabigaziorako ez beste zerbitzu guztietarako, hitzordua eskatu behar duzu, https://www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua klikatuta edo zentroko telefonora deituta: 943023663.
 
Telefono arretarako ordutegia hezitzaileen ordutegi bera izanen da.

 

Guzti hori bi gune berezitan:

 

  • Nabigazio gunea: ordutegia: 9:30-13:00 / 16:00-20:00 (Uztailean: 9:00-14:00. Abuztuan itxita).

 

  • Ikastaro gunea: 9:00-13:00 (urtarrila, martxoa, maiatza, uztaila, urria eta abendua) / 16:00-20:00 (otsaila, apirila, ekaina, iraila eta azaroa). Abuztuan itxita. Hileroko doako ikastaro eskaintza.

 

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez.

Astero gai ezberdinei buruzko 2 hitzaldi egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

 

 

KZgunea Bideotutorialak