Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Uztakale 2025, ekainaren 28tik uztailaren 24ra; eta KZgunea uztailean

Uztakale 2025, ekainaren 28tik uztailaren 24ra; eta KZgunea uztailean

Aurtengo Uztakaleko egitaraua ere prest dugu eta datozen egunetan iritsiko da herriko postontzi guztietara, baina ohi bezala, egitarau osoa eta ekitaldien xehetasunak egunez egun hurrengo loturan duzue ikusgai:
 

EGITARAU OSOA ETA XEHETASUNAK

Uztakalek, uztailean ere kulturaz gozatzeko aukera eman nahi die bai herritarrei, eta baita udan eta kalean kultura bizi nahi duen edonori ere, Euskal Herrian eta Legazpin sortzen den kaleko uzta proposatuz. Kaleko uzta anitza eta ugaria: genero desberdinetako musika eta kale ikuskizunak izango ditu ardatz nagusi egitarauak, baina bestelakoak ere izango dira, eta guztiak doan.

Guzti hau Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Kale Antzerkia bultzatuz programaren laguntzaz izango da posible.

Kulturak on dagizuela guztioi.

KZguneari dagokionez https://www.legazpi.eus/bizi/kzgunea loturan aurkituko duzue uztaileko ikastaro plangintza. Uztailean Legazpiko KZguneko begiralea goizez egongo da 9:00-13:00etara.

  • Visto: 145
Belar-lanen erakusketa bizia ekainaren 22an, 10:00etatik aurrera Telleriarten

Belar-lanen erakusketa bizia ekainaren 22an, 10:00etatik aurrera Telleriarten

Tellariarteko Arrizabala auzo-elkarteak, Burdinolaren babesarekin, aurtengo San Joan jaietarako prestatu duen ekitaldia izango da, iaz bertan behera utzi behar izan zena, eguraldiak lagundu ez zuelako. Aurten, beraz, ekainaren 22an goizeko 10:00etatik aurrera Telleriarten belar lanak lehengo erara erakusketa bizia izango da.

Egingo diren lanak:

  • Belarra ebakitzea
  • Belarrari buelta ematea
  • Jasotzea
  • Belar-karreoa (idiekin eta bizkarka)
  • Zugatza egitea
  • Sega-pikatzea

Uztarri elkartearen azpiko aldean argazki-erakusketa bat jarriko da. Bertan Julian Auzmendik 80. hamarkadan ateratako argazkiak erakutsiko dira.

Azkenik, lanak irauten duten bitartean, asto batek tira egindako gurdi historiko bat ibiliko da haruntz eta honuntz haurrak gainean eramanez.

Hori guztia, eguraldia lagun. Euria egiten badu, bertan behera geratuko da.

  • Visto: 113
San Joan bezpera Legazpin. Ekainaren 23an, astelehena, Armen Alardea eta San Joan sua

San Joan bezpera Legazpin. Ekainaren 23an, astelehena, Armen Alardea eta San Joan sua

Ekainaren 23an, astelehena, San Joan bezpera, ohiko ekitaldiak izango ditugu Legazpin, herriko hainbat talde eta elkarteren elkarlanaren fruitu.

Hona aurtengo egitaraua:

ARMEN ALARDEA

18:00: Parte hartzaileak biltzea Laubide kalean (Maiatza taberna parean).

18:30: Armen Alardearen hasiera.

19:00: Geldiunea Bikuña Jauregian.

20:00: Euskal Herria plazara iritsiera eta parte-hartzaileen zenbaketa.

 

SAN JUAN SUA

22:25: Txalaparta deia (Megafoniaz).

22:30: Sua piztea (ekitaldian parte hartzen duten talde bakoitzeko kide pare batek) Txistulariak San Juan zortzikoa jotzen hasten direnean. Bitartean dantza egingo dute herritarrek.

  • Bedaioko ingurutxoa (herritar guztiek). Amaitzean ez erretiratu plazatik, erromeriari jarraipena emateko.
  • Suaren inguruko hesiak kenduko dira, jendeak salto egin dezan.
  • Erromeria: Goiz Deia Txistulari taldearekin. Beste batzuen artean ikastaroan ikasitakoak dantzatzeko aukera egongo da.
  • Visto: 100
Irailetik azarora C1 maila prestatzeko ikastaroko izen ematea zabaldu du Udal Euskaltegiak

Irailetik azarora C1 maila prestatzeko ikastaroko izen ematea zabaldu du Udal Euskaltegiak

Legazpiko Udal Euskaltegian C1 mailako egiaztatze proba prestatzeko ikastaro laburra eskainiko da irailaren 1etik azaroaren 28ra (130 orduko ikastaroa). Saioak arratsaldez izango dira 16:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera.

Ikastaroaren helburua C1 mailako probarako prestakuntza ematea izango da, urriko deialdian parte hartu ahal izateko.

Izen ematea gaurtik uztailaren 11ra bitartean izango da irekita.

Izena emateko deitu 843 74 00 90 telefonora edo bete honako galdetegia.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu lasai Euskaltegira.

  • Visto: 121
Irakurketa kluben saioak ekainean. 25ean gaztelerazkoa, eta 26an euskarazkoa

Irakurketa kluben saioak ekainean. 25ean gaztelerazkoa, eta 26an euskarazkoa

Ikasturteko azkenak izango dira ekaineko hauek. Hona hitzorduak:

25, asteazkena: Literatura Kluba gazteleraz. 18:00ean Udal Liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko da:  Los motivos de Aurora/Erich Hackl

26, osteguna: Literatura Kluba euskaraz. 18:30ean. Gidari: Miriam Luki. Landuko da: 39 lore/ Amancay Gaztañaga. Azken saio honetarako hitzordua Telleriarteko elkartean izango da.

Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186, e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo WhatsaAppez: 639851172.

  • Visto: 81