Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Hitzaldia: “La memoria en el discurso de los derechos humanos”

Hitzaldia: “La memoria en el discurso de los derechos humanos”

Hizlaria: Paco Etxeberria, forentsea.

Urriaren 22an,ostirala, 19:00etan Latxartegi Aretoan.

Paco Etxeberria forentsea, gonbidatu du Burdinola elkarteak, izenburuan azalduriko gaia jorratu dezan, legazpiarron aurrean.

Francisco "Paco" Etxeberria Gabilondo (Beasain, Gipuzkoa, 1957kootsailaren 14a) auzitegi medikua da, antropologoa, espeleologoa, ikertzailea, EHUko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra, Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakaria, Espainiako Paleopatologia Elkarteko idazkaria, eta Euskal Kriminologia Institutuko zuzendariordea. 2020an, memoria historikoaren arloan Nazioko Gobernuaren aholkulari izendatu zuten.

Gipuzkoa Giza Eskubideak saria eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak 2006an.

Irujo Etxea ElkarteakManuel Irujo sariaeman zion 2018an.

Lanak

Gune arkeologikoetan, gorpu ateratze ugaritan hartu du parte, ikertzaile gisa:

Napoleondar Gerretako soldaduen gorpuak, Espainiako Gerra Zibileko fusilatuenak... ateratze lanei ikuspegi zientifikoa emanez, betiere.

Argitalpen ugari egin ditu, Euskal Herrian eta nazioartean, antropologiaz, paleopatologiaz, lege eta auzitegi medikuntzaz eta abarrez.

Besteak beste, Euskal Herrian izandako tortura kasuak ikertu zituen 2017ko txostenean parte hartu zuen (hainbat kasu frogatutzat emanez).

Ikerketa batzordeetan ere egin ditu agerpenak, frankismoaren garaian ustez lapurtutako haurren kasuan adibidez (frogarik ez dela esateko, kasu horretan).

Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatzen jardun zuen; Víctor Jara txiletar abeslari egilearen gorpuzkiak hobitik ateratzen eta autopsia egiten; Salvador AllendeTxileko lehendakariaren gorpuzkiak aztertzen;

eta Kordoban (Espainia) eraildako Ruth eta Jose haurren hezurrak aztertzen, besteak beste.

Kartela ikusi

  • Visto: 90
LMB-Legazpi Musika Bandaren kontzertua

LMB-Legazpi Musika Bandaren kontzertua

Urriaren 24an, igandea, 12:30ean Agirre-Etxeberri Parkean.

Eguraldiak lagunduko ez balu Latxartegi Aretoan egingo bada ere, ahal den bitartean kaleko emanaldiei eutsi nahi diegu. Hona Jesus Castillejoren zuzendaritzapean eskainiko digutena:

1.

Bombasto

-March

o.farrrar

 

2.

El honor de un caballero

-March

m.a.mas

 

3.

Pepita greus

-Pasodoblea 

p.p.chovi

 

4.

balkanska zabava

- SAT

-adje razbole se

-cororo

Andoni Vázquez

 

5.

tribute to Michael Jackson

-Aukeraketa

J. Hastreiter

Aforoak %100era badaude ere, 300 txartel banatuko dira, Agirre Etxeberrin bada, horientzako egongo delarik eserlekua, eta Latxartegi Aretoan balitz horiek bakarrik gozatu ahal izango dute emanaldiaz. Sarrera-gonbidapenak Kultur Etxeko harreran jaso beharko dira Urriaren 19tik 22ra, edo 943737202 teleforona deitu eta sarrerak erreserbatuz. Emanaldi eremuko ateak 12:00etan irekiko dira, jende pilaketak ekidite aldera.

  • Visto: 28
“Memoria Partekatu Baterantz“ txostenaren aurkezpena urriaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan Latxartegi aretoan

“Memoria Partekatu Baterantz“ txostenaren aurkezpena urriaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan Latxartegi aretoan

Duela bost urte Legazpiko Udalak bizikidetza mahaia eratu zuen, Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen artean, bakearen eta bizikidetzaren arloan hausnarketa eta ahalik eta adostasun zabalena bilatzeko asmoz.

Lan testuinguru honetan eta memoria partekatu bat sustatzeko helburuarekin, herrian gertaturikoaren Memoria jasoko zuen lan bat egitea eskatu zion mahaiak, Giza Eskubideen aldeko Argituz elkarteari duela hiru urte. Lan horren emaitza da “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ”1956tik 2021ra bitarte izan diren giza-eskubideen urraketei eta indarkeria-ekintzei buruzko txostena.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Udaleko Bizikidetza Mahaia (EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE, Legazpiko Berdeak + independenteak).
  • Sabino Ormazabal eta Aintzane Gamiz. Txostenaren egileak eta Argituzeko kideak.
  • Olatz Etxabe eta Sandra Carrasco (Motibazio politikoko indarkeriak eragindako biktimak), Maitena Salinas Kazetari eta Argituzeko kidearen gidaritzapean.
  • Sustraiak eta Korosti Dantza Taldeak.

Ekitaldira bertaratzeko interesa dutenek gonbidapena eskatu beharko dute Kultur Etxean urriaren 18tik aurrera. Bakoitzak gehienez 4 sarrera hartu ahal izango ditu.

Sarrerak lortzeko ordutegia

  • Urriaren 18tik 20ra: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00, Kultur Etxeko Harreran (Telefonoz erreserba daitezke 943 737202).
  • Urriaren 21an10:00-13:00, Kultur Etxean. 18:00etatik aurrera Latxartegi Aretoko sarreran.
  • Visto: 119
Plazaolako Parke Bioosasungarria

Plazaolako Parke Bioosasungarria

Parke Biososasungarrien helburua helduen osasuna hobetzea da, aire zabalean kirola eginez, gorputz-muskulaturako eremu jakin batzuk lantzeko diseinatuta dauden elementu bioosasungarriak edo gerontogimnasirako elementuak erabiliz.
 
Elementu horiek errehabilitazioko edo mantentze-lanetako ariketa fisiko leuna egitea errazteko diseinatuta daude, eta batez ere adinekoei zuzenduta daude, nahiz eta kirolariek eta gazteek ere erabiltzen hasi diren.
 
Zahartze osasungarriak duen garrantziaz jabetuta, eta osasuna hobetzen laguntzeko, Legazpiko Udalak parke bioosasungarri bat du Plazaola kalean.
 
Kirol-zerbitzuak parke bioosasungarria horren erabilera bultzatu nahi du. Horretarako, kirol-monitore bat jarriko da legazpiarren zerbitzura bi egun hauetan: urriaren 15ean eta urriaren 22an, 10:30etik 11:30etara:
 
Kirol-monitoreak parkean instalatutako aparatuen erabilera egokienari buruzko aholkuak emango ditu, horiek hobeto aprobetxatzeko eta erabiltzaileen osasunean behar bezala eragiteko.
 
Animatu parte hartzera!
  • Visto: 85
Egutegiko lehiaketa – IRAILA

Egutegiko lehiaketa – IRAILA

Iraileko egutegiko lehiaketaren erantzuna:  “Perretxikoak”

Hilabete honetan 96 erantzun jaso ditugu eta horietatik 96ak erantzun zuzena eman dute.

Herriko jatetxe edo tabernatan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonoaren irabazlea MARISOL CASALES  izan da.

URRIKO orrian ere badago beste asmakizun bat.

Zer dela eta zer dela, zaldiaren kontrakoa egiten duena:

estutu sokak eta martxan jarri;

askatu eta bertan geratu

laguntza edo arrastoa (gazteleraz): "De goma o de cuero fieles compañeras…"

Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonoaren zozketan parte hartuko duzu.

Bidali zure erantzuna

Zorte on!

  • Visto: 28