Irailaren 15ean amaituko da Uda garaia Bikuña kiroldegian eta berriro ohiko ordutegira bueltatuko gara.
Irailaren 17an, arratsaldean, igerileku txikia itxiko da eta hustu ondoren mantenu, garbiketa eta desinfekzio lanak egiteari ekingo zaio Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak agindutakoaren arabera.
Irailaren 27an berriro zabalduko da ohiko ordutegian.
Neguko ordutegia: 09:00 – 13:00 // 17:00 – 20:30
Ekainaren 15ean hasi zen uda denboraldia irailaren 15 arte. 2019, 2020 eta 2021ko sarreren bilakaera
Accesos años 2019, 2020, 2021
Urtea
sarrera kopurua
2019
28.342
2020
8.200
%29
2021
17.111
%60
Visto: 67
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
UGGASAk eta eskualdeko 4 udalek bat egin dute 2021eko Mugikortasunaren Europako Astearekin, "Apaindu zure bizikleta" kanpainarekin.
Koloretako pegatina bat egin zure izena edo irudi batekin, fruta-denda moduko kaxaren bat jarri parrillan, armairuan duzun poltsa edo motxilaren bat bizikletarako berrerabili...
Sormena martxan jartzen lagunduzko dizugu eta horretarako kalean egongo gara. Zure bizikletarekin gerturatu eta eman nahi diozun itxura diseinatzeko aukera izango duzu. Ideia bera oinarri hartuta, garatzen lagunduko dizugu. Eeta inspirazioa behar izanez gero proposamenen irudiak eskeiniko dizkizugu.
Anima zaitez eta zatoz zure bizikletarekin!
Osteguna, hilak 16, 17:00 – 19:30 Euskal Herria plazan
Ostirala, hilak 17, 17: 00-19: 30, Laubide kalean
Larunbata, hilak 18, 11: 00-14: 00, Euskal Herria plazan.
Euria eginez gero 3 saioak Azokan egingo dira.
Urola Garaiak aspalditik bultzatzen du bizikletaren erabilera. Zentzu horretan tailer mekanikoak, helduentzako bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak, jardunbide egokiak saritzea, bigarren eskuko azokak eta abar antolatu izan ditugu.
Tailer horiek Gipuzkoako Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuarekin elkarlanean antolatu dira, eta Europako Batzordearen ekimenaren barruan daude, "Mugikortasun jasangarria, osasungarria eta segurua" ardatz hartuta.
Azkenik, aurten, pandemia dela eta, bizikleta martxa ez dela egongo gogorarazi nahi dizuegu.
2022an berriro izango dugu!
Visto: 148
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Irailaren 18an, larunbata, 19:00etan Haztegi Ikastolako PatioanIndar bisual handiko proposamena da, Hutsuneko bi txalapartarien eta Ortziren eskutik.
Ortzi zirku-artista aditua da. Akrobazioak, txalaparta-erritmoaren ariora, planeta orekatura itzuli beharra dagoela aldarrikatzeko.
Sinopsia:
Bi pertsonaiak orekan eta erabateko harmonian bizi dira Urbasako basoetan. Bat-eginik daude inguruko naturarekin. Izadia, ordea, mehatxupean dago, gizabanako diruzale bat etorri baita, industrializazioak eta diruak barrena janda. Ezin da bi munduen arteko gatazka eragotzi.
Ikuskizunerako sarrera-gonbidapenak, ohi bezala Kultur Etxeko Harreran jaso ahal izango dira,
edo 943737202 telefonora deituz gorde, Irailaren 14tik 17ra.
Eguraldi txarra balitz, emanaldia Azokan eskainiko da.
Visto: 77
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Dagoeneko ikusgai daude argazkien galerian, irailaren 5ean, igandean, ospatutako Gipuzkoako artzain gaztaren 37. lehiaketaren eta Gipuzkoako artzain txakurren 52. txapelketaren argazkiak.
Gipuzkoako artzain gaztaren 37. lehiaketaren irabazlea Zeraingo FCO. Javier MUÑOA (BASAZABAL) izan da.