Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Estatu mailako XXII. “Legazpi Hiria” argazki lehiaketak baditu saridunak

Estatu mailako XXII. “Legazpi Hiria” argazki lehiaketak baditu saridunak

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko lehiaketa honen 22. edizioa izan da aurtengoa.

Epai mahaia osatu duten Kike Balenzategui, Jose Benito Ruiz eta Enrique López-Tapia de Inések 50 partaideren 223 lan aztertu dituzte,

143 LIBRE modalitatean eta 120 LIBRE BALDINTZATUAN,

Gipuzkoa, Bizkaia, Bartzelona, Errioxa, Murtzia, Zaragoza, Sevilla, Valencia eta Madrildik iritsi dira lanak.

Ostiralean, ekainaren 11n, egingo den sari banaketa ekitaldian, Honako sari hauek banatuko dira:

Sail LIBREA

  1. Diego PEDRA BENZAL - VECINOS - Cornella de Llobregat – Bartzelona
  2. Santi VILADRICH PUJOL - TENDRESA  -  Manresa – Bartzelona
  3. Jose Ramón LUNA DE LA OSSA - BIOSPHERE - Tarancón – Cuenca

Herri mailakoa/Soziala - Carlos Mediavilla Arandigoyen - DANZA SOBRE HIELO - Urretxu

Argizaiolarako sailkatuak:

  • Manu BARREIRO RODRIGUEZ - FADED – Beasain
  • Oscar MANSO NAVAS - SIRENAS – Gazteiz
  • Carlos Mediavilla Arandigoyen - DANZA SOBRE HIELO -Urretxu

Sail - LIBRE BALDINTZATUA

  1. Jose Angel AMUCHASTEGUI ESNAOLA - BRUMA – Donostia
  2. Iker PARDO ABALIA - MOURO - Bermeo
  3. Pablo PÉREZ HERRERO - SURFISTA - Urretxu

Herri mailakoa/Soziala - SANTIAGO FERNÁNDEZ DE QUINCOCES - BIDEA – LEGAZPI

Argizaiolarako sailkatuak:

  • Jose Angel AMUCHASTEGUI ESNAOLA - BRUMA – Donostia
  • Iker PARDO ABALIA - MOURO - Bermeo
  • Pablo PEREZ HERRERO - SURFISTA - Urretxu

Aurkezturiko lanetatik, 50 aukeratu dira erakusketa osatzeko, tartean sarituak, noski.

Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan

egongo da ikusgai ekainaren 30era arte,

astegunetan 17:30etatik 20:30etara.

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren irekiko da Erakusketa.

  • Visto: 95
Haurren uda ikastaroa – Aisialdian (ere) euskaraz!

Haurren uda ikastaroa – Aisialdian (ere) euskaraz!

Zuzendari eta begirale-lanak egiteko eskaera aurkeztu duten izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen dira.

Azalpen-oharra: zerrenda hauetan eskaera aurkeztu eta onartuak izan diren izangai guztiak ageri dira oinarrien arabera jasotako puntuazioen arabera sailkatuta. Orain, Udalak, osatuko diren haur-taldeen arabera eta izangaiek lortutako puntuazioaren arabera, behar dituen begiraleei dei egingo die, uztailean lan egiteko.

Esteka honetan ikus daitezke zuzendariaren, begiraleen eta zaintzarako begiraleen behin betiko zerrendak.

Zuzendariaren behin betiko zerrenda

Begiraleen behin betiko zerrenda

Zaintzako begiraleen behin betiko zerrenda

  • Visto: 29
Hobekuntzak Telleriarte auzoko plazan

Hobekuntzak Telleriarte auzoko plazan

Telleriarteko haur-parkea eta plaza 2001ean berritu ziren azkenekoz. Orduan, haur-parkerako sarbidea aparkalekutik izatea erabaki zen.

Telleriarte auzoko bizilagunek haur-parkearen egoerarekin kezkatuta zeudela adierazi zioten Udalari. Horrezaz gain, Udanako errekak gainezka egiten duenean sortzen zuen egoera ere kezkagarria zela esan zuten; izan ere, jarritako saretek ezin zuten ur guztia xurgatu, eta ondorioz, batzuetan ura sartzen zen etxebizitzetan.

Egoera aztertu ondoren, Udalak haurren parkea berritzeko proposamen bat aurkeztu zien bizilagunei eta proposamen hori onartu egin zen.

Hala, haur-parkea berritu eta plazaren erdialdean zegoen sarbidea aldatu egin da; orain haur-parketik garbitegira sartzeko gune bat egokitu da, hiri-altzariak berritu eta berrantolatu dira, eserlekuak lekuz aldatu dira eta paperontziak haur-parkera hurbildu dira.

 

Zona zabalagoa izan dadin, dagoen hesia kendu da, eta pago-hesia landatu da, tanta-jario bidezko ureztatze-sistema eta programatzailea duena. Horrez gain, bi zuhaitz Prunus sp (gereziondo japoniarra) landatu dira.

Azkenik, farolak berritu dira, kontsumo txikiko LED lanparak dituzten farolak instalatuz.

Obrak, guztira, 21.380 euroko kostua izan du, honela banakatuta:

  • Obra zibila (antio): 4.987,62 €
  • Haurrentzako jolasak eta zola (Manufacturas deportivas): 11.908,03 €
  • Farolak (udal brigada): 3.755,66 €
  • Lorezaintza (udal brigada): 642,49 €

  • Visto: 79
Udako ordutegia Legazpiko Udal Liburutegian

Udako ordutegia Legazpiko Udal Liburutegian

Ekainaren 14tik aurrera, Legazpiko Udal Liburutegiak goizez bakarrik irekiko ditu ateak erabiltzaileentzat, 10:00etatik 14:00etara, ohi bezala astelehenetik ostiralera,

eta arratsaldez itxita egongo da.


Kultur Etxeko sarreran dagoen buzoian itzuli ditzakezue dokumentuak ordutegi honetatik kanpo.

Aurten ABUZTUAN ERE IREKITA EGONGO DA liburutegia aipatutako ordutegian, abuztuaren 31rarte alegia.

  • Visto: 166
Egutegiko lehiaketa – MAIATZA

Egutegiko lehiaketa – MAIATZA

Hilabete honetan 200 erantzun jaso ditugu eta horietatik 198ak erantzun zuzena eman dute.

Herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonoaren irabazlea SHEILA CUÑADO  izan da.

EKAINEKO orrian ere badago beste asmakizun bat.

Zer dela eta zer dela,

Tiroa behera bota

eta sudurrean jo.

laguntza edo arrastoa (gazteleraz): "Infla, desinfla, música y olor"

Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonoaren zozketan parte hartuko duzu.

Bidali zure erantzuna

Zorte on!

  • Visto: 74