Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Itziar Urbieta Beobide, organo-jolea, Organo zikloari hasiera emateko

Itziar Urbieta Beobide, organo-jolea, Organo zikloari hasiera emateko

Maiatzaren 16an, igandea, 19:00etan Legazpiko Parrokian.

Iazko salbuespenaren ondoren, maiatzera itzuli da Organo zikloa.

Lehen kontzertua izango den honetan Itziar Urbieta Beobide (Azpeitia, 1972) izango dugu.

Donostiako kontserbatorioan, organoko ikasketak egin zituen

Esteban Elizondo organo-jolearekin.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Organo ErromantikoarenNazioarteko hainbat ikastarotan parte hartu du; Louis Robilliard, Daniel Roth eta Michel Bouvard organista eta maisuekin.

Organoko ikasketak sakondu ditu, Loreto Fernandez Imaz organistarekin.

Gaur egun, Loiolako Basilikako organista titularra da, 2011. urtez geroztik bertako lanak kontzertuekin tartekatuz.

Organistaz gain,irakaskuntzan ere dihardu, Ameikutz, Mendaroko musika eskolan,

2015.urtez geroztik.

Hona eskainiko digun egitaraua:

JOHANN SEBASTIAN BACH (1685-1750)

- Nun komm, der Heiden Heiland BWV 659

CÉSAR FRANCK (1822-1890)

- Pastorale Op.19

CÉCILE CHAMINADE (1857-1944)

- Marche Funèbre

LUCIE ROBERT-DIESSEL (1936-2019)

- Lied

ARVO PÄRT (1935-)

- Spiegel im Spiegel

OLIVIER MESSIAEN (1908-1992)

- Apparition de L’Eglise Eternelle.

OLIVIER MESSIAEN (1908-1992)

- Le Banquet Céleste

JEAN LANGLAIS (1907-1991)

- Incatation pour un jour Saint

Ikusi eskuko programa

  • Visto: 169
Kiroldegia ohiko ordutegira itzultzen da

Kiroldegia ohiko ordutegira itzultzen da

Maiatzaren 12tik aurrera 9:00etan ireki eta 22:00etan itxiko da.

Lehendakariaren maiatzaren 7ko 2021/23 Dekretuan adierazitakoaren arabera,

datorren asteazkena maiatzak 12tik aurrera, Legazpiko Bikuña kiroldegia jendearentzat ohiko ordutegian itxi eta irekiko da.

Hau da 09:00etan ireki eta 22:00etan itxi.

  • Visto: 67
Gipuzkoako Urak sozietateak 1.500 metro kubo edateko ur bota behar izan du

Gipuzkoako Urak sozietateak 1.500 metro kubo edateko ur bota behar izan du

Goenagako edateko ur-biltegiak araztutako eta tratatutako ura jaso eta pilatzen du, ondoren udalerrian kontsumitzeko.

Joan den larunbatean, iluntzean, biltegiko alarmak jo eta gero, Gipuzkoako Urak enpresako langile batek nerabe batzuk ikusi zituen bertatik irteten.

Biltegiko edateko ura zuzenean iristen da Legazpiko etxeetara, eta, beraz, Gipuzkoako Urak enpresak, badaezpadako neurri gisa, Goenagako biltegian pilatutako ur guztia hustea eta udalerria beste biltegi bateko urarekin hornitzea erabaki zuen.

Larunbat goizaldetik, 1.500 metro kubo inguru edateko ur husten ari dira; kopuru hori, gutxi gorabehera, Legazpiko egun eta erdiko kontsumoa da.

Gertaera larria izan da eta gaztetxo batzuen okerkeria bat izatetik askoz haratago doa; hortaz, udala ikastetxeekin jarri da harremanetan haien laguntza eskatzeko, eta eskaera bera helarazi die Legazpiko gurasoei ere.

  • Visto: 72
Organo musika zikloa Legazpiko parrokian

Organo musika zikloa Legazpiko parrokian

Aurtengoan ere Maiatzean organo zikloa antolatu da Legazpiko Parrokian.

Parrokiak berak sustaturik, Legazpiko Udalarekin elkarlanean antolatu da hiru kontzertuz osaturiko ziklo hau.

Hona egitarau osoa:

16, igandea, 19:00etan Parrokian.

Itziar Urbieta.

23, igandea, 19:00etan Parrokian.

Mikel Ansola

30, igandea, 19:00etan Parrokian.

Thomas Ospital. 

 

  • Visto: 18
Egutegiko lehiaketa – APIRILA

Egutegiko lehiaketa – APIRILA

Hilabete honetan 185 erantzun jaso ditugu eta horietatik 178ak erantzun zuzena eman dute.

Herriko jatetxe edo tabernetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonoaren irabazlea ANDER ZUBILLAGA izan da.

MAIATZEKO orrian ere badago beste asmakizun bat.

Erleak bi ditu,

liztorrak bat ere ez,

euliak bat darama,

nik ez, eta zuk ere ez. Zer ote?

Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonoaren zozketan parte hartuko duzu.

Bidali zure erantzuna

Zorte on

  • Visto: 75