Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Eskolako agenda 2030 udal foroa ospatu da gaur

Eskolako agenda 2030 udal foroa ospatu da gaur

Gaur, maiatzak 27, Eskolako Agenda 2030  Udal Foroa ospatu da Legazpiko udaletxean. Aurten, Legazpiko ikasleek  “Klima aldaketa eta aterpe klimatikoak, eta klima aldaketaren eragina osasunean” gaia landu dute.

Domingo Agirre eskolako, Haztegi ikastolako eta Olazabal Institutuko ikasleek ikasturte honetan egindako lana aurkeztu diete Eric Galvez alkateari eta Oscar Valbuena garapen iraunkorreko zinegotziari.

Ikasturte honetan, Legazpi klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko prest dagoen aztertu dute ikasleek. Horretarako, herritarrekin eta baserritarrekin hitz egin dute, eta herriko hainbat gune aztertu dituzte, babesleku klimatikoak izan daitezkeen ikusteko.

Azkenik, foro honetan parte hartu dutenek hainbat proposamen helarazi dizkiote udalari, hala nola: landare eta berdegune gehiago jartzea hirigunean, aterpe klimatikoak egokitzea, herritarrei informazio gehiago ematea,...

Udaletik eskerrak ematen dizkiegu ikasle eta irakasleei, ikasturte honetan gai interesgarri eta zail honetan egindako lanagatik.

Legazpiarrak ere animatu nahi ditugu Legazpi Klima 2030 Foroan parte hartzera. Foro hori ostegun honetan izango da, 18:00etan, Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, eta bertan Aterpe klimatikoen gaia ere jorratuko da.

AURKEZPENA

TXOSTENA

  • Visto: 77
San Joan zortzikoaren bideoa pausoak ikasteko

San Joan zortzikoaren bideoa pausoak ikasteko

San Joan sua ekitaldirako Dantza saiorako entseguak, asteazkenetan, 20:15ean, Sustraiak Dantza taldearen lokalean eta ekainaren 18an, entsegu orokorra, 20:15ean Azokan.

Ezin baduzu entseguetara joan, baina ekitaldian parte hartu nahi baduzu, hona San Joan Zortzikoaren pausoak, etxean landu ahal izateko.

  • Visto: 29
Ganadu Feriko Argazki Lehiaketa Herrikoiaren irabazleak eta argazki erakusketa

Ganadu Feriko Argazki Lehiaketa Herrikoiaren irabazleak eta argazki erakusketa

Aurten, lehen aldiz, Ganadu Feriko Argazki Lehiaketa Herrikoia egin da. Ostiral honetan, maiatzak 16, lehiaketako irabazleei sariak eman zitzaizkien:

Irabazleak, kategoriaren arabera:

Kategoria orokorra:

• 1. saria: Iker Gutiérrez

• 2. saria: Mikel Bravo

Herrikoa:

• Sari bakarra: Gurutze Langarika

Gazteen kategoria:

• 1. saria: Arian Gutiérrez

• 2. saria: Leire Anduaga

2025eko Ganadu Feriaren kartela:

• Egilea: Gurutze Langarika

Gainera, Legazpiko Gizarte Zentroan parte hartu duten argazki guztiekin erakusketa zabaldu da. Hurrengo asteetan bisitatu ahal izango da ohiko ordutegian, sarrera librearekin:

Astelehentik ostiralera 9.00-20.30

Asteburuetan 17.00-20.30

Udalak eskerrak eman nahi dizkie Ikatza Argazkilari Elkarteari lehiaketa antolatzerakoan izandako inplikazioagatik, Ander Ibargureni Lakiola baserriko haragi-loteagatik, sari gisa emana, eta Josu Alzelairi ekitaldiko argazkiak ateratzeagatik. Nola ez, mila esker ganadu ferian parte hartu zuten ganaduzale guztiei.

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko edizio hau posible egin duzuen guztioi!

ARGAZKI GALERIA

  • Visto: 173
Legazpi Auzoetatik ekimena Brinkolara hurbilduko da maiatzean

Legazpi Auzoetatik ekimena Brinkolara hurbilduko da maiatzean

Udalak urte hasieran abiatu zuen ekimenak Legazpiko txokoak bisitatzen dihardu eta hurrengo geltokia Brinkola izango du.

Guriditegi eta Brinkola inguruetako beharrak identifikatzeko lan saioak aldaketa batzuk izango ditu. Aurreko dinamiketan herritarrekin auzoan zehar bira bat egiten zen, hobetzeko puntuak tokian bertan zehazteko. Landa auzoetan ez da hain erraza halako jarduketa bat egitea, aztertu beharreko eremuaren hedadura handiarengatik. Horrenbestez, oraingo honetan, Brinkolako auzo-elkarte edo saloian bilduko gara zuzenean, auzoak dituen beharrei buruz hitz egiteko guztion artean. Ostean, mokadutxoa egongo da.

Eguna: maiatzaren 29a, osteguna.

Ordua: arratsaldeko 18:00etan.

Lekua:  Brinkolako auzo-elkartean edo saloian

Auzotar guztiei gerturatzeko gonbita egiten zaie.

  • Visto: 78