Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpiko Udalak aho batez onartu du Euskara Sustatzeko Ekintza Plana

Legazpiko Udalak aho batez onartu du Euskara Sustatzeko Ekintza Plana

Bost urteko plan estrategikoak euskara bultzatzea du helburu

Joan den 2018ko martxoaren 27ko Osoko Bilkurakaho batez onartu zuen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana. Aipatu plana 2018-2022 epealdirako plan estrategikoa da eta 15 esparru eta 58 neurri aurreikusi dira.

Hauexek esparruak: familia transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, administrazioa, gune geografiko euskaldunak, arlo sozioekonomikoa, aisia eta kirola, liburugintza, kulturgintza, publizitatea, corpus plangintza eta euskararen kalitatea, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, sentsibilizazioa eta motibazioa eta barruko proiekzioa.

Planaren helburu nagusia euskara sustatzea da eta datozen urteetan esparru horietan aurreikusi diren neurriak betetzeko ekintza desberdinak garatuko ditu Udalak.

EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA. 2018-2022

  • Visto: 69
Hitzaldia: “Esperantoa eta euskara, egiak eta gezurrak”

Hitzaldia: “Esperantoa eta euskara, egiak eta gezurrak”

Apirilaren 12an, osteguna, 19:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian

Aitor Arana (Legazpi, 1963), gonbidatu du Burdinola elkarteak, izenburuan azalduriko gaia jorratu dezan, legazpiarron aurrean. Aitor Arana, idazlea da, baina urteak daramatza esperantoa jorratzen eta hedatzen.

Berea da Esperantoa-euskara hiztegia, Hots Elkarteak argitara eman zuena, Hots Argitalpenak sailean.

Aitor Arana Hotseko kide izan zen, aldizkaria desagertu zen arte.

  • Visto: 69
Egutegiko martxoko erantzuna

Egutegiko martxoko erantzuna

“Gereziondo japoniarra (Prunus serrulata “kanzan”) 

Izen hori dauka martxoko zuhaitz legazpiarrak eta udaletxe ondoan dauzkagu.

Sakura edo loretan dagoen gereziondo japoniarra, Japoniako kulturaren ikur ezagunenetakoa da.

Urtean zehar gereziondoek hostoak besterik ez dituzte eta neguan galdu egiten dituzte hosto horiek. Baina udaberriarekin batera loratu egiten dira eta parkeek arrosa koloredun lainoez estalita daudela dirudite.

Zuhaitzak, gehienez, 5 metroko altuera hartzen du eta zuhaitz adaburuak 4 metroko diametro har ditzake. Bestalde, 0 azpitik 15 gradura arteko tenperatura jasan dezake eta, beraz, sarritan ikusten dugu zuhaitz mota hori gure parke eta udalerrietan.

Japoniarrek zuhaitz horren lorea miresten dute, beste gauzen artean, samuraiek gudan isurtzen dituzten odol-tanten iruditzat dutelako. Samuraien ikurra da gereziondoaren lorea.

  • Visto: 72
Operako mamua” Musikalak itxiko du Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia

Operako mamua” Musikalak itxiko du Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldia

Apirilean amaituko dira urrian martxan jartzen diren hainbat ekimen.

Horietako bat dugu Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloa. Amaierarako,“Operako mamua”Andrew Lloyd Weber musikariak egindako musikala eskainiko da.

Letraren egileak Charles Hart eta Richard Stilgoe dira eta libretoa Andrew Lloyd Weber eta Richard Stilgoerena da. Gaston Lerouw idazle frantziarrak idatzitako “Le Fantôme de l’Opera” eleberrian oinarritzen da eta hauxe da gertakizuna: Christine Daaé Pariseko Operako soprano ederra da eta aurpegia desitxuratuta duen musikagile bat erabat itsututa eta obsesionatuta dago berarekin.

Emanaldia Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko da bi zatitan, apirilaren 11n eta 18an, asteazkenak, 18:30etatik aurrera. Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria.

  • Visto: 115
Liburuaren eguna Legazpiko Udal Liburutegian

Liburuaren eguna Legazpiko Udal Liburutegian

 Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunaren (Apirilaren 2a) eta Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Egunaren (Apirilak 23a) aitzakian,

liburutegian, idazleekin solasaldiak, literatura klubak, ipuin kontaketa, bisita gidatuak eta Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoarekin ospatuko ditugu.

Liburuaren eguna 2018 EGITARAUA

Maitzaren 31rarte gainera iraungo du aurten Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoak liburutegian,  euskeraz irakurtzen dutenak saritzen. Etorri liburutegira, aukeratu liburua eta liburutegiak opari bat emango dizu!

Ikusi hemen nola egin

  • Visto: 21