Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Gabon irudi lehiaketa 2017

Gabon irudi lehiaketa 2017

Joan den asteartean egin zen Kultur Etxeko Areto Nagusian aurtengo Gabon Irudi lehiaketaren sari banaketa ekitaldia.

Hona uartengo sarituen zerrenda:

1.Maila

Saritua: Alaine Martinez

2.Maila..

Saritua: Irune Azpeitia

3.Maila

Saritua: Nagore Parra

4.Maila

Saritua: Jone Balenciaga

5.Maila

Saritua: Peru Agirrezabal

6.Maila

Saritua: Ane conde

Aurtengo lehiaketan guztira 45 haur-gaztetxok hartu dute parte, eta azpimarratzekoa da aurtengoan parte hertzea orekatua izan dela maila guztietan, kopuruari dagokionez.

Epai mahai lanetan Arkatza Marrazki eta Pintura elkarteko kideak aritu dira

Lan sarituak eta lehiaketara aurkezutiko gainerakoak ikusgai egongo dira Kultur Etxeko erakusketa aretoan urtarrilaren 5erarte, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

  • Visto: 81
Erregeen kabalkada, urtarrilaren 5ean iritsiko da Legazpira

Erregeen kabalkada, urtarrilaren 5ean iritsiko da Legazpira

18:00etan abiatuko da Bikuña Kiroldegi paretik aurtengoan ere Korosti Dantza taldeak kudeatu duen Errege Kabalgata.

Bi geldiune egingo dira, lehena Laubide kalean, eta bigarrena Euskal Herria plazan, eta ez da dantzarik faltako bietan ere.

Euskal Herria plazako geldiunean, kabalkadaren amaiera izango dena, jaiotza egongo da jarrita eta eskaintza ondoren, udaletxeko balkoian izango ditugu Erregeak.

OHARRAK:

*Kabalgatan parte hartu nahi duten legazpiarrek 17:00etan Kiroldegian azaldu beharko dute.

*Opariak kabalgata bitartean banatzea nahi dutenek, 16:30etatik 17:30etara bitartean eraman beharko dituzte opariak Kiroldegira.

  • Visto: 22
Gabonetako haur parkea, urtarrilak 2, 3 eta 4.

Gabonetako haur parkea, urtarrilak 2, 3 eta 4.

Tradizioari jarraituz,

aurtengoa 20. urtea da

Legazpiko udalak

Gabonetako Haur Parkea eskaintzen duela.

Gazteria Zerbitzuak Gabonetako Haur Parkea antolatzen du,

2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat,

Urbeltz pilotalekuan eta Azokan,3 egunetan.

Honakoa da ordutegia:

Urtarrilak 2 eta 3: 10:30 – 14:00 / 16:00 – 19:30.
Urtarrilak 4, asteazkena: 10:30-13:30.

Txu-txu trena, Euskal Herria plazatik

Laubide oinezkoentzako guneraino

bueltaka arituko da eta doakoa izango da.

Urbeltz pilotalekuan eta Azokan

jarriko den parkearen sarrera 2 eurokoa da.

Goizeko saioagatik 2 euro eta arratsaldekoagatik,

beste 2 euro ordaindu beharko dira.

Hauxe da bertan topatuko duzuena:

-       Urbeltz Pilotalekuko pistan:

-  2-5 urtekoen gunea: 2 puzgarri eta ludoteka, psikomotrizitateko aparailuekin, etxetxoa, balantzinak eta mahai joko interaktiboez osatuta, lurzorua moketadunarekin.

-  6-10 urtekoen gunea: puzgarria, txirrista eta 3 ohe elastikoak.

-  11-14 urtekoen gunea: txirrista eta zezen mekanikoa.

-       Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:

-  Joko interaktiboen gunea: Formula 1eko simulagailua, Hegaldi simulagailua, Guitar hero, Xbox, Play, Arcade eta Wii 3D.

-  Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak: Makilajea eta karetak; baita postalak eta marrazkiak margotzeko tailerrak ere.

-       Azokako arkupetan:

-  6-14 urtekoen gunea: Trizikloen pista, Pedaletako karts pista, Puntuazio-atea eta 6D Zinea.

Gurutze Gorriko anbulantzia ere

saio guztietan izango da.ERTSO

  • Visto: 20
Irakurketa kluben programa berria Legazpiko Udal Liburutegian

Irakurketa kluben programa berria Legazpiko Udal Liburutegian

Liburutegiaren sorreraren 50. urteurrena ospatzen dugu 2018. urtean.


Aitzaki honekin, irakurketa klubak jarriko ditugu martxan Legazpiko Udal Liburutegian 2018ko otsailetik aurrera.
Literatura gustuko duten guztiei zabaldu nahi dira, eta irakurketa sustatzeadute helburu nagusi.

Bi eratakoak izango dira:

  • irakurtzeko ohitura dutenenetzat batetik,
  • eta bestetik, irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermen edo irakurketa arazo desberdinak dituztenentzat.

Beraz, guztira 4 irakurketa klub desberdin aurreikusi dira, euskeraz zein gaztelaniaz eta irakurle moeta bakoitzarentzat egokituak: Irakurketa Klubak batetik eta Irakurketa Erraza Klubak bestetik.

Irakurtzea gustuko baduzu, irakurriz eta zure zaletasun bera dutenekin elkartu nahia, ez galdu aukera.
Eman izena Legazpiko Udal Liburutegian! Animatu!


telefonoa: 943737186
whatsappa: 639851172
e-mail : Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. 
http://www.legazpi.eus/liburutegia

IKUSI SKULIBURUA

  • Visto: 68
Urte berri, asmo berri: egiozu tokia sormenari eta kulturari

Urte berri, asmo berri: egiozu tokia sormenari eta kulturari

Urte berria gerturatzearekin

geure buruari zin egiten diogu,

gustuko bai, baina denborarik eskaintzen ez diogun

ekimenetan hasiko garela.

Urte berrian abian jarriko diren

hainbat ekimenen berri 

eman nahi dizugu kontutan har ditzazun:

  1. Puntu Ikastaroa. Urtarrilaren 10ean hasiko da.
  2. Egur lantze ikastaroa: Urtarrilaren 15ean hasiko da.
  3. Iñude eta Artzainak Inauteri konpartsa: entseguak astearte eta larunbatetan.
  4. Literatur  eta irakurketa taldeak: Otsailean hasiko dira. 2 Irakurketa errazekoak, bata euskaraz eta bestea gazteleraz, eta 2 literatur talde, bata euskaraz eta bestea gazteleraz.

Informazio gehiagorako

Kultur Etxera gerturatzea baino ez duzu.

Gainera herriko kultur elkarteak ere hor dituzu,

zure zain,

beso zabalik hartuko zaituzte

eta zure zaletasuna

landu ahal izango duzu.

Egiozu tokia eta eskaini denbora

sormena eta kulturari.

  • Visto: 108