Apirilaren 29an, asteartea, Domingo Agirreko kantxa estalian egingo dira maiatzeko jaietako danborradetako entsegu orokorrak. Bi txanda izango dira: 20:00etan Haur-gazte Danborradakoa eta 21:00etan Herri Danborradakoa
Legazpi Musika Bandako eta Trapalata txarangako musikarekin batera egingo dira bi entseguak. Garrantzitsua da bertaratzea, azken ohar eta izan daitezkeen aldaketen berri zuzenean jaso ahal izateko.
Hala ere, entsegu orokorraren aurretik, azken entsegu arrunten egunak geratzen dira:
Apirilak 25, ostirala, 20:00etan Herri Danborradakoa, Haztegiko atzeko pilotalekuan.
Urte honetan 30 urte bete dira Garik bakarkako ibilbideari ekin zionetik. Hertzainak taldearen garaiaren ostean, alderdi intimoagoa eta pertsonalagoa arakatu zuen Garik bere hasierako abestietan. Bere lehen diskoa lan ikaragarria da, nahiz eta, garai hartako gehiegikeriak zirela eta, ezin izan zuen zuzenean merezi bezala defendatu. Urte gorabeheratsuen ostean, garai egonkorra bizi du orain Garik, eta hori islatzen da bere musikan eta kontzertuen indarrean. Garik beti pentsatu izan du zor bat zuela lehen disko harekin. Bada, zor hori edizio berriaren bidez kitatu ahal izan du, eta, alde horretatik, lan sendagarria izan da. Diskoa giltzarri izan da bere ibilbidean. Hor daude“Amets”,“Egun finlandiar bat”, “Bidegurutzean”, “Apar urrunak” eta beste kanta batzuk, azken 30 urteotan bere errepertorioaren parte garrantzitsu izan direnak.
Berreskuratutako lana dela eta, hainbat kontzertu eskainiko ditu Garik, horietako lehena Legazpiko hau.