Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Aurrera egin du begirale ikastaroak

Aurrera egin du begirale ikastaroak

Matrikulazioa azaroaren 2tik 8ra bitartean, Udaletxean.

Legazpin Aisialdiko Begirale Ikastaroa antolatzeko saiakerak argia ikusiko du.

Joan den ostiralean Kultur etxean antolatutako bilerara gerturatu ziren gazteekin

dekretu berriak dakartzan aldaketak eta aukerak aztertu ziren,

baita egutegi-proposamena landu ere.

Horrela Eusko Jaurlaritzak emango duen “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua,lortzeko ikastaroa martxan jarri du Legazpiko udalak.

Ikastaroak 150 ordu teorikoak eta 160 ordu praktikoak izango ditu.

Urtxintxa aisialdi eskolak emango du eta euskaraz izango da.

Asistentzia derrigorrezkoa da eta Kultur etxean egingo da.

Ikastaroa Legazpiko gazteei zuzendutakoa da.

18 urte izango dute edo 2018.urtean beteko dituzte.

Ikastaroa antolatzeko gutxienez 20 lagunek eman beharko dute izena.

Gehienez, berriz, 25 lagun.

Ikastaroaren matrikula420 eurokoa da.

Prezio horren barruan ez da sartzen aterperainoko garraio-gastuak.

Ordainketa epe bakar batean edo bitan egin daiteke.

Ikastaroa era intentsiboan egingo da,

14 ostiral (17.30-20.30) eta larunbatetan (9.00-15.00),

Gabonetako bi egunetan

eta martxoko asteburu batean aterpean.

Eranskina.

Matrikulazioa:

Matrikulazioa hurrenkeraren arabera izango da.

Azaroaren 3tik 8ra bitartean.

Legazpiko udaletxean dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

Ordutegia: 7.30etik 15:00etara.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

-       Aisialdiko Begirale Ikastaroan izena emateko orria beteta.

-       NANren kopia

-       Argazki bat, atzetik izena eta abizenak idatzita.

 

izen emate orria

  • Visto: 60
Odol emaileak Legazpin

Odol emaileak Legazpin

18 urte baino gehiago badituzu,

Legazpiko Odol emailen elkarteak gonbitea luzatzen dizu,

hileko lehen ostiraletan egiten den odol ateratzean parte hartzeko.

Hurrengo hitzordua:


Eguna: azaroak 3, ostirala.
Ordua: 18:00etatik 20:00etara.
Lekua: Gizarte Zentroa.

Odola eman ahal izateko bete beharreko baldintzak http://www.donantes2punto0.eus/eu/odola-eman-ahal-dut

  • Visto: 23
Irakurketa Errazeko Klubekoek bigarren liburua irakurriko dute azaroan

Irakurketa Errazeko Klubekoek bigarren liburua irakurriko dute azaroan

Anima zaitez parte hartzera!

“La música del viento” liburua irakurri eta gero,

azaroaren 6an "Trampa de fuego" liburuari ekingo diote.

Horregatik, orain arte animatu ez direnei

parte hartzeko gonbidapena luzatzen diegu.

Taldea astelehen goizetan elkartzen da,

goizeko 11.15etik 12.30era Legazpiko Udal Liburutegian.

Lina dinamizatzaileak lagunduta,

Irakurketa Erraza formatuan idatzitako liburuak irakurtzen dihardute.

"Trampa de fuego" izango da irakurriko duten hurrengo liburua.

Núria Martí Constans idazleak ondutakoa da.

Benetan gertatutako istorio batean oinarritutako eleberria da.

Nueva Yorken 1911n, emakumeak lan egiten zuten

ehun lantegi bat guztiz erre egin zen sute beldurgarri batean.

Etorkizunean, emakumeen lan duinaren aldeko borrokaren hastapenetan,

gertaera honek bere biziko eragina ere izan zuen.

Kontu horiek eta liburuak sorrarazitako beste hainbat emozio eta inpresio,

ordu eta laurdeneko irakurketetan

partekatuko dituzte datozen egunetan.

  • Visto: 73
ARGITU- Izen ematea azaroak 3arte

ARGITU- Izen ematea azaroak 3arte

Elektrizitate kontsumoa etxean txikiagotzeko eraginkorragoak nola izan

ARGITU programak, energia iraunkorreko foru estrategiaren eta pobrezia energetikoaren marko barruan jarrita, hiritarren eskura jartzen ditu ezaguera Gipuzkoa-ko etxeei ematen dieten erreminta erabilgarriak, interpretazio objektiboa eta bere energía kontsumoen kudeaketa errazteko. Programaren helburuak hurrengoak dira:

1.Energia oinarrizko ondasuna izanda ,bere beharra asetzen laguntzea, honela Gipuzkoako etxeetan, pobrezia energetikoa aurrez ikustera lagunduz.

2. kontsumo energetikoaren eta eraginkortasun energetikoaren murriztapena bultzatzea, Lurraldeko etxebizitzekiko mendekotasun energetikokoaren maila gutxitzea sustatzea.

ARGITU proiektu pilotua bezala 2015ean gauzatu zen kontsumo elektrikoa txikiagotzeko eta eraginkortasun energetikoa etxeetan sustatzeko. Proiektu honi esker bertan parte hartu zuten 400 etxeek txikiagotu zuten %6 inguru bat  bere kontsumo elektrikoa eta etxeko kontsumo datuen ezaguera zuzenki erlazionatuta dagola argindarra beraren murriztapena garbi utzi zuen. Hala ere, erabiltzaileetako talde haundiari kontsumo energetikok

o datu erraztea submeterin neurgailuak erabiliz, teknikoki oso konplexua zela  atera zen, lortutako datuen kalitatea ez zen onena kasu askotan eta proiektu pilotuko parte-hartzaileen gehiengoak etxeko kudeaketa energetikoa gai konplexua bezala sumatzean, erabiltzaileek pertsonalizazioko gradu handiagoa eskatzen zuten aholkularitzan.

Proiektu pilotuaren emaitzak hemen ikus ditzakezu.

Kontsumo energetikoa txikiagotzeko eta etxean energetikoki eraginkorra izatekoinformazio erabilgarria

  • Visto: 60
Datorren hilak, 1 bide mozketa LAKIOLArantz- Ciclo-cross froga

Datorren hilak, 1 bide mozketa LAKIOLArantz- Ciclo-cross froga

Datorren ASTEAZKENA hilak 1,

goizeko 9:30etatik eguardiko 14:00 arte, Urtazahar parke gunean   ohikoziklokross froga ospatzuko denez, .

Urtatzako parke bertan tarteka  bidea MOZTU egingo da. Antolatzaileak frogak bukatzen diren tartetan pasoa emango dute.

Sor daitezkeen eragozpenagatik barkamenak eskatuz, 

  • Visto: 142