Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Luis Mari Mururen “Inguruko txokoak” ikus-entzunezkoak itxiko du denboraldia

Luis Mari Mururen “Inguruko txokoak” ikus-entzunezkoak itxiko du denboraldia

Apirilaren 7an, ostirala, 20:00etan  Kultur Etxeko Areto nagusian.

Apirilarekin batera hainbat egitasmok denboraldi amaiera izaten dute, eta hau izango da ikus-entzunezko emanaldien azkena. Urrian itzuliko dira berriz ere emanaldiak.

Apirilaren 7eko emanaldian, Legazpitik abiatuta eguneko irteeretan ikus daitezken leku, gertakari eta xehetasunak aurkeztuko ditu Luis Mari Murua legazpiarrak.  

1-GIPUZKOA

Legazpi: erdigunea, Urtatza, Barrendiola, Aztiria-Aizpuru, Urkullueta-Zerain Saturdi-Zaldibia 28 km.

Lareo-Lazkaomendi-Astotxo 20-35 km

Ordizia-American motor show

Berastegi: Lindo zuloak 46 km

Mazmela-Apotzaga-Urkulu 30 km

Deba-Zumaia: Sakoneta 48 km

Pasaia-Albaola-Jaizkibel 63 km

Donostia-Marea biziak-Su artifizialak 65 km

2-ARABA

Andoin 48 km.

Salburua Gasteiz 58 km

Gorbeia, Muruako kanterak 57 km

Nerbioren urjauziak, Nerbioi, 222 m garaiera, Araba, Burgos eta Bizkaiaren arteko muga. Untzagatik 73 km. eta Goiuri Artziniega  98 kms

3-BIZKAIA

Otzarreta-Barazar-Saldropo 61 kms

Orduña-Nervión-Verano e Invierno 78 kms por el puerto de Orduña.

Gaztelugatxe 100 kms

4-NAFARROA

Otzaurte - Beunde,38 km.

Aralar-San Miguel-Lizarraga-Sakana-Urbasa eta Andia 50/70 km.

Ituren-Zubieta 90 km INAUTERIAK

Arantza-Zugarramurdi-Bera 105 km Ziga-Irurita Baztanen 115 km Otsagabia 178 km ORHIPEAN, lanbideak eta ohiturak

Eta beste baterako, gaua pasatzea eskatzen duten irteerak:

5-BESTEAK

Burgos: Orbaneja del Castillo de 191 a 223 km

- Cañon de Rio Lobos 257 km.

Soria: Vinuesa, Laguna negra 212 km. 1753 m.

Cantabria: Cabárceno 173 km

Jacetania: 210 km

  • Visto: 88
Legazpiko festak, musika sexistarik gabe!

Legazpiko festak, musika sexistarik gabe!

Musika tailerrean eta Jai Eragile taldean parte hartzeko deia.

  

Legazpiko udalak “Legazpiko festak, musika sexistarik gabe” lelopean

bi ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen du.

Bata, musika ez sexista lantzeko tailerra

eta bestea, Eraso Sexistak eta Sexualak balira,

herriko Jai Eragileen taldea osatzea.

  

“Legazpiko festak, musika sexistarik gabe”izeneko tailerra

apirilak 6, arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara izango da,

udaletxeko Batzar aretoan.

Lahia Nahia elkarteak gidatuko du aipatutako tailerra.

Tailerrean parte hartzeko interesa baduzu,

eman ezazu izena asteazkenera arte, apirilak 5,

Kultur etxean, telefono honetara deituz: 943 73 72 02.

Ekimen hau eraso sexistak eta sexualak saihesteko

eta sentsibilizatzeko ekintzen artean sartzen da,

eta horiek Beldur Barik Gunea izeneko programaren baitan daude.

Beldur Barik Gunea programaren helburua

emakumeentzako jaietako eta aisialdiko espazio seguru eta askeak eraikitzea da.

Joan den asteartean tabernariei eta herriko hainbat jai eragileri

Eraso Sexistak eta Sexualak balira,

martxan jarri beharko litzatekeen Eskuhartze-Protokoloren berri eman genien.

Oraingoan,Jai Eragileen taldean parte hartzeko deia egiten dugu.

Interesa izenez gero, izena eman daiteke

apirilak 10era arte,Kultur etxean. Telefonoa:  943 73 72 02.

Ondoren, parte hartzeko interesa agertzen dutenekin bilera bat egingo genuke.

 Parte hartzeko gonbidapena

  • Visto: 107
Legazpiri buruzko dokumentala Aldundiko “Gipuzkoan Eginak”

Legazpiri buruzko dokumentala Aldundiko “Gipuzkoan Eginak”

Gipuzkoako industriari buruz Aldundiak egin duen serie dokumentalean bigarren geldialdia da Legazpi.

“Gipuzkoan eginak” ekimena bertako ekintzaile, enpresari edo berritzaileei egiten zaien omenaldia eta eskaintzen zaien sostengua da. Horien guztien ahaleginari esker, hein handi batean Gipuzkoan, urtetik urtera, gure udalerrietako ongizatearen motorra den industria-sare indartsua dugu.

Legazpi eredugarria izan da industriagintzan eta industriak bertan izan duen bilakaerak leku garrantzitsua du Gipuzkoako industria ibilbidean. Horregatik, Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Sailak, “Gipuzkoan Eginak” dokumentalarekin, Legazpiko industriaren gaitasuna, ahalegina eta ezagutzaren aldeko apustua nabarmendu nahi izan du.

Legazpiri buruzko dokumentala joan den martxoaren 30ean eskaini zen lehen aldiz Txillida Lantokian. Dokumentala, bertako protagonistak izan diren hainbat legazpiarren lekukotzaren bitartez gure industriaren etorkizunera egiten den bidaia da.

Hurrengo loturetan dokumentalaren gaineko informazio-liburuxka deskargatu daiteke eta Chillida Lantokian estreinatu den dokumentala ikusi ahal da:

liburuxka 

Dokumentala

  • Visto: 74
Egutegiko martxoko txokoaren erantzuna: "KATABERA"

Egutegiko martxoko txokoaren erantzuna: "KATABERA"

Nola iritsi gaitezke Kataberako meategietara?

Legazpitik abiatuta, Udanatik edo Barrendiolatik joan gaitezke Urbiarantz. Bi lekutatik Arratola bidegurutzera iritsiko gara eta, bertan, seinale zutoin bat aurkituko dugu.

Hor gaudela, “Gaztaren ibilbidea” – Arantzazu-Biozkornia norabidea jarraituko dugu; zuri-gorriz markatutako ibilbidea da eta pinu batean Urbia jartzen duen seinalea ere ikusiko dugu.

Pista nagusia jarraituko dugu beste seinale bat ikusi arte; seinale horretan Biozkornia 2,5 Km jartzen du eta hor ezkerrera hartuko dugu. Bide horrek Jandoain txabolara (oñatiarrek Jaondo esaten dute) eramango gaitu. Bideak gogor egiten du gora eta KATABERA izenarekin ezagutzen dugun eta “Real Compañia Asturiana de Minas” enpresak ustiatu zuen meategi azpitik pasatzen da; bertan gaudela, paisaia ederra ikusteko aukera izango dugu. Igoera amaitzean Nardegi edo Urrebeatza ingurunera iristen gara.  

Altitudea: 1053 m.

GPS koordenatuak (gutxi gorabeherakoak):

X: 551336                   Latitudea:       42º 59´24´´N

Y: 4759905                 Luzera:            02º 22´13´´W

PLANOA

TRACKA

  • Visto: 100
Martxoaren 30ean abiatu zen KORRIKA. Aurtengoa 20. edizioa da

Martxoaren 30ean abiatu zen KORRIKA. Aurtengoa 20. edizioa da

Martxoaren 30ean Otxandiotik irten eta apirilaren 9an iritsiko da Iruñera. Legazpira apirilaren 8an, datorren asteko larunbatean iritsiko da.

 

1980an antolatu zen lehen KORRIKA, bi urtetik behin egiten da eta aurtengoa 20. edizioa da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

 

Legazpira datorren apirilaren 8an, larunbatean iritsiko da goizeko 10:30ak inguru. Zeraindik etorriko da eta beraz, Motxorroko bidegurutzean hartuko du Legazpik lekukoa. Herrira iristean Aizkorri kalean sartuko da, Kale Nagusia zeharkatuko du, Urola kalera iritsi eta industrialdeko errotondatik gora hartuko du Olaondo zeharkaletik Santikutz kalera iristeko; ondoren eskuinera hartuz Laubide auzora abiatuko da eta oinezkoen kalea igaro ondoren ezkerrera jo eta Laubideko eskolaurretik eskuinera joko du; San Ignazio zeharkatuz Juanastegi kalea hartu, Aiztonaga kalea igaro eta Gaztetxetik behera Aizkorri kalean eskuinera hartuta Udanarantz joango da, Udanako gainean lekukoa Oñatikoei pasatzeko.

Legazpiko Udalak KORRIKA guztietan hartzen du parte kilometro bat hartuz. Aurten Udalak egin behar duen ibilbidea Aizkorri kaleko autobus geltokian hasiko da eta Kale Nagusira arte iritsiko da. Kaleko Tabernarien elkarteak (KATE) emango dio lekukoa Udalari eta Udalak Gure Esku Dago taldeari pasatuko dio.

Aurten asko izan dira parte hartuko duten eta Legazpiko kilometroak korrika egingo dituzten herriko talde eta elkarteak. Momentuz, hauexek izan dira parte hartzea egiaztatu dutenak: Legazpiko Udala, CIE, Bellota, GKN, ULMA, EH Bildu Legazpi, Irabazi Ganar Legazpi, Hiru sindikatua, Ilinti merkatarien elkartea, suhiltzaileak, Legazpiko Gazte Asanblada, Sorgintxulo, Olazabal Institutua, Domingo Agirre, Haztegi ikastola, Olariak, Zingi-Zango euskara elkartea, la Salle eskubaloi taldea, Lekanazpi elkartea, Legazpiko Gazteak, Gure Esku Dago, Sustraiak dantza-taldea, Korosti dantza taldea, Goiz Deia txistulariak, Doinua Musika Eskola eta Musika Banda. Baina oraindik aukera dago ekimenarekin bat egiteko eta baliteke talde gehiagok batzea aipatu dugun zerrenda luze horretara.

 

Lerro hauetatik legazpiar guztiak animatu nahi ditugu apirilaren 8an kalera irten eta elkarrekin euskararen alde korrika egitera.

  • Visto: 90