18:00etan Kultur Etxeko ikastaro gelan elkartuko gara pasa berri diren jaien balorazioa egin eta datozenetarako kontutan hartu beharrekoak adosteko. Jaietan parte hartu baduzu eragile, ikusle, ekintzaile,… gisa, zita bat duzu ostegunean.
Visto: 97
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Uda garaiko etenaldiaren ondoren, zine emanaldiak itzuliko dira Latxartegi Aretora irailaren azken asteburuan, Legazpi Zine-Klub elkartearen eskutik. Ofizialki urrian hasiko den zine denboraldiaren iragarpena egin nahi du asteburu honek, eta hori dela eta emanaldi guztiak doakoak izango dira. Hona prestatu diguten egitaraua:
Legazpiko udaleko Gazteria zerbitzuak Aisialdiko BEGIRALE eta ZUZENDARI tituluak lortzeko ikastaroak antolatzeko asmoa du. Lehenengo aldia izango da ZUZENDARIA izateko ikastaroa antolatzen dela, BEGIRALE ikastaroa berriz, lau urtetan antolatu baita Legazpin.
Begirale ikastaroan aldaketa batzuk proposatzen dira. 200 orduko arlo teorikoaren saioetan hain zuen, ostiraletan (15:30–20:30) edo larunbatetan (9:00-14:00 / 15:00-18:00) izango baitira eta horrezaz gain ere bi asteburu aterpetxe batean.
Zuzendari ikastaroaren iraupena berriz, 100 ordukoa izango da eta saioak larunbatetan (9:00-14:00 / 15:00-18:00) egingo dira. Aurreko ikastaroan bezala, bi asteburuetan aterpetxe batean igaroko dute ikasleek.
Bi kasuetan Eusko Jaurlaritzako tituluak eskuratzeko aukera izango dute. Aipatutako prestakuntzaz gain, 120 orduko praktikak egin beharko dute.
Bete beharreko baldintzak: Begirale ikastaroa egiteko 2016.urtean 18 urte izatea eta Zuzendari ikastaroa egiteko berriz, 2016.urtean 21 urte izatea eta Euskadin ateratako Begirale titulua izatea.
Interesa dutenek izenematea egin beharko dute, irailaren 21etik 28ra bitartean, Gazteentzako Informazio Bulegoan (11:00-13:30) edo Kultur etxeko Harreran (16:00-20:00). Informazio gehiago: 943 73 72 03 – 943 73 72 02 telefonoetan edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postan.