Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpi herriaz harro! 2025eko egutegiaren leloa

Legazpi herriaz harro! 2025eko egutegiaren leloa

 

Legazpiko Udalak argitaratzen duen egutegia berezia izango da datorren urtean ere. 2024. urtearen hasieran, herritarrei galdetu genien zergatik sentitzen ziren Legazpi herriaz harro. Jasotako erantzunekin 12 bozkatuenak aukeratu dira eta horiek dira 2025eko egutegian agertzen direnak.

Leku bereziak, festak, ezaugarriak… Herritarrek 12 hitz hauek zeintzuk diren asmatu behar dute, hilabetero bana, eta horrekin laguntzeko Legazpiko Bertso Olarien parte hartzea ere izan dugu. Horrela, hilero bertso bat aurkitzen dugu argazkiarekin batera, egutegi berezi hau osatuz. Herritarrek hitza asmatzeko aukera izango dute eta asmatzen dutenen artean hilabetero 50€ko bonua zozketatuko da, herriko denda eta ostalaritzan gastatzeko.

Atzo arratsaldean egutegiaren aurkezpena egin genuen eta orriz orri disfrutatzeko aukera izateaz gain, Joxe Arizkorreta Bertso Olarien ordezkari gisa bertso berezia bota zuen “Legazpi herriaz harro” lelopean.

Gure herria maite dugula

nahiz eta esan suabe

harrotasunez esan daiteke

harrokeriarik gabe

herririk gabe nortasun oro

beti da ahula, herabe

Legazpi gure herria bada

egin guztiz horren jabe

segi herriaz harro egoten

gaur bezala bihar ere

 

Egutegien banaketa atzo hasi zen eta datozen egunetan legazpiar guztiek euren etxetan izango dute. Zorionak eta urte berri on!

EGUTEGI OSOA HEMEN

  • Visto: 88
ZtandaP Ikuskizuna Latxartegi Aretoan. Generoa protagonista duen umore bakarrizketa

ZtandaP Ikuskizuna Latxartegi Aretoan. Generoa protagonista duen umore bakarrizketa

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek ZTANDAP ikuskizun berria sortu dute (hirugarrena), LANKUren produkziopean. Umorea eta generoa ardatz hartuta, bost bakarrizketa josi dituzte ordu beteko saioan.

“Bakean Dagoena Bakean Utzi” eta “Luze edo Motz” emankizun arrakastatsuen haritik, “eztandaP” ikuskizun honetan ere Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko umoreak jantzita. Horretarako orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak eztanda arazteko prest daude!

  • Gidoia eta Zuzendaritza: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
  • Partaideak: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
  • Nori zuzendua: Gazteei eta helduei

Sarrerak on-line eros daitezke dagoeneako

Sarrerarik geratzen bada, abenduaren 21ean, aretoko leihatilan jarriko dira 18:30etan.

Sarreren prezioa: 5€takoa izango da.

  • Visto: 86
Irakurketa kluben saioak abenduan

Irakurketa kluben saioak abenduan

Hona otsailerako hitzorduak:

  • 18,  ASTEAZKENA: GAZTELERAZKO LITERATUR KLUBAren saioa. Landuko da: Las primas/Aurora Venturini. 18:00ean Udal Liburutegian. Gidari: Mónica Leiva.
  • 19, OSTEGUNA: EUSKARAZKO LITERATUR KLUBAren saioa. Landuko den liburua: Munduko tokirik ederrena/Iñigo Aranbarri. 18:30ean Udal Liburutegian. Gidaria: Miriam Luki.

Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea:

  • Udal Liburutegian
  • telefonoz: 943737186,
  • e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • WhatsaAppez: 639851172.
  • Visto: 91
Euskal Magoen II Gala

Euskal Magoen II Gala

Gabonen atarian, Euskal Magoen 2. Magia gala antolatu dugu herritar guztientzako gozagarri izango delakoan.

Iazko lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Eneko Gutierrez legazpiar magoak bigarrena egitea proposatu zuen eta datorren abenduaren 20an egingo da 2. edizioa.  Parte hartuko dutenak:

  • Iagomago
  • Eleder magoa
  • Kalte kolektiboa(Ander Lacalle, Eider Villalba, Omar Somai, Gaizka Sarasua, Iholdi Beristain, Oihan Carramiñana)
  • Eneko Gutierrez- galako aurkezlea eta magia komikoa

Galari buruzko artikulua irakurri

Sarreren aurre-salmenta  on-line 

Sarrerarik geratzen bada, abenduaren 20an, aretoko leihatilan jarriko dira 18:00etan.

Sarreren prezioa: 5€takoa izango da.

  • Visto: 88
Udal egutegiko lehiaketa - azaroko irabazlea

Udal egutegiko lehiaketa - azaroko irabazlea

Hilabete honetan 85 erantzun zuzenak jaso ditugu.

Herriko denda edo ostalaritzako saltokietan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuaren irabazlea SONIA ARAGUZO izan da.

Hilabeteari dagokion argazkia izango duzue lagungarri, eta dagokion galdera erantzun beharko duzue. Egutegiko azken orrialdean erantzun guztiak aurkituko dituzue, hauek ere lagungarri izango direlakoan.

Horrela, Galdera azpian falta den hitza osatu beharko duzue.

Pentsatu, eragin buruari eta BAIETZ ASMATU!

Abendukoa hauxe da:

Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko bonuaren zozketan parte hartuko duzu.

BIDALI ZURE ERANTZUNA

  • Visto: 29