Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzua

Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzua

Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzuaren datak jakinarazten dizkizuegu.

Bilketa hilean behin egingo da (hileko 3. asteartean) eta jadanik hilabete bakoitzeko egunak izendatuta daude

2024 urtea:

  • Irailak 17
  • Urriak 15
  • Azaroak 19
  • Abenduak 17

Plastikoa bezperan, astelehenean, atera beharko da.

LEGAZPIko herrian bilketa puntuak ondorengoak dira:

  • Hegialde auzoan, “tiro al plato”-ko instalazioen sarreran
  • Brinkola auzoan, zerrategian.

Oharrak:

- Birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak ez ateratzea eskatzen da; plastikozko bidoirik ere ez.

- Plastikozko sokak, beste plastikoetatik berezituz, aparte atera behar dira, BI MULTZO EGINEZ, BATEAN PLASTIKOA, BESTEAn SOKAK.

- Mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.

- Mesedez plastikoak bezperatik atera (astelehenean) eta ez beste edozein egunetan.

Argitasun gehiago nahi izanez gero, deitu GOIMENeko 943 16 12 44 telefonora

Guztion partaidetza aurrez eskertuz agurtzen gara.

  • Visto: 26
Legazpiarrak presente Zarauzko Aurresku Txapelketan eta Donostiako Euskal jaian

Legazpiarrak presente Zarauzko Aurresku Txapelketan eta Donostiako Euskal jaian

Irailaren 7a, larunbata, egun oparoa izan zen Sustraiak Dantza taldearentzat, Zarauzko Aurresku txapelketan eta Donostiako Euskal jaian ere presente egon zirelarik legazpiarrak

Lehenik Zarauzko XXXVI. Aurresku txapelketan (Gipuzkoar erara) taldeko 3 dantzarik parte hartu zuten: Amaia Azpeitia, Irati Olaizola eta Naroa Sanchez lehiatu ziren, bakoitzak 3 dantza interpretatu zituelarik (Soinu zahar bat, Desafioa eta Zortzikoa). Hiruek lan bikaina egin zuten.

Ondoren eta arratsaldean Donostiako Euskal Jaien barruan Gipuzkoako Dantzarian Biltzarrak antolatutako “Juan Ignazio Iztueta 1824-2024” emanaldian parte hartu zuten dantzariek. Trinitate plazan eskainitako emanaldi hau Juan Ignazio Iztuetak 1824. urtean argitaratutako "Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira" liburuaren 2. mendeurrena ospatzeko antolatu zen. Bertan, Donostiako Udal Txistulari Bandarekin, Aurresku Txapelketetan dabiltzan hainbat dantzariekin, Eskola eta Goizaldi Dantza Taldearekin batera, Sustraiak Dantza Taldeko 15 dantzariek Soka Dantza, Soinu Zaharrak, Brokel Dantza, Makil Handiak, Zinta Dantza, Jorrai Dantza eta Belauntxingoa dantzatu zituzten.

Zinta Dantza 4,50 metrotako makilarekin dantzatu zuten legazpiarrek, Legazpin maiatzaren 3an dantzatzen duten bezala. Ordubete iraun zuen emanaldiak bertaratuen txalo zaparrada handia jaso zuelarik, legazpiarren presentzia nabarmena izanik.

  • Visto: 105
“Trikornio txapelketa” irailaren 21ean, Domingo Agirreko kantxan

“Trikornio txapelketa” irailaren 21ean, Domingo Agirreko kantxan

Ikasturte berriarekin batera, udalak Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programa ere abian jarri du. Horrela, Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak Trikornio txapelketa antolatu du, Legazpiko Sorgintxulo aisialdi taldearen bidez.

Trikornio txapelketak hiru kirol uztartzen ditu: saskibaloia, eskubaloia eta futbola. Ekintza honek helburu ezberdinak ditu: euskaraz aritzea, kirola eginez ondo pasatzea, herriko beste gazteekin harremantzea eta arauak errespetatzea. Aurten nobedade gisa 2 liga egingo ditugu. Bata, LHko 5. eta 6. mailako ikasleentzat eta bestea, DBHko 1. eta 2. mailakoentzat.

Txapelketa datorren larunbatean, irailaren 21ean, Domingo Agirreko kantxan izango da eta 9:00etan hasiko da, baina parte-hartzaileak goizeko 8:30ean agertu beharko dira, antolaketa eta arauen berri izateko. 14:00etan amaituko da eta parte-hartzaile guztiei opari txiki bat emango zaie. Talde irabazleek sari berezia ere izango dute.

Trikornio txapelketak arrakasta handia du. Urtetik urtera, gainera, gero eta handiagoa da nesken parte-hartzea.

Guztiak animatzen ditugu parte har dezaten eta gogoratu: LAGUNARTEAN KIROLA EUSKARAZ!!

Izen ematea online egingo da. Guraso batek egin behar du, eta taldea osatuko duten kideen izen-abizenak emango ditu. Gutxienez 7 pertsonak eta gehienez, 10ek osatutako taldea izatea eskatzen da.

Izen ematea datorren asteazkenera arte, irailaren 18ko 14:00ak arte

Izen ematea

Baten batek aurretik izena eman ez badu, baina egunean bertan ekintzan parte hartu nahi badu, 8:30ean agertu beharko da. Ezin izango da goiz erdian izena eman.

Izena eman eta gero, baten batek parte ez hartzea erabakitzen badu, Gazteria zerbitzuarekin harremanetan jartzea eskertuko genioke.

  • Visto: 185
Saguzarren gaua ospatuko dugu legazpin

Saguzarren gaua ospatuko dugu legazpin

Hegan egiteko gai diren ugaztun bakarrak dira saguzarrak, euren eskuak hegal bihurtu baitira. Gaueko ohiturak izateak eta iluntasunean norabidea aurkitzeko duten ahalmenak ekarri du tradizioz beldurra eragiten duten animaliak izatea.

Nolanahi ere, salbuespen arraroetan izan ezik, ez diote kalterik egiten gizakiari eta oso erabilgarri eta lagungarriak dira izurriteei aurre egiteko. Espezieen %70 inguru intsektujaleak dira, eta gainerakoetan gehienak, fruitujaleak edo nektarjaleak. Batzuek bakarrik jaten dituzte ornodun txikiak, hala nola igelak, karraskariak, hegaztiak, arrainak, beste saguzar batzuk edo, banpiroen kasuan bezala, odola.


Ugaztun interesgarri hauei buruz gehiago jakin nahi baduzue, familiei, Saguzarren gauera gonbidatzen zaituztegu, bertan erakusketa eta detekzio jardunaldia burutuko dugu:

Eguna: Irailaren 27a, ostirala

Elkargunea: Euskal herria plaza

Ordua: 19:30ean

Izena emateko azken eguna irailaren 24a izango da.


Izen-ematea

Oharrak:

-Familiei zuzendutako ekimena izango da

-Euria eginez gero bertan behera geratuko da.

  • Visto: 123
Udal egutegiko lehiaketa - Abuztuko irabazlea

Udal egutegiko lehiaketa - Abuztuko irabazlea

Hilabete honetan 72 erantzun zuzenak jaso ditugu.

Herriko denda edo ostalaritzako saltokietan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuaren irabazlea IRADI REDONDO izan da.

Hilabeteari dagokion argazkia izango duzue lagungarri, eta dagokion galdera erantzun beharko duzue. Egutegiko azken orrialdean erantzun guztiak aurkituko dituzue, hauek ere lagungarri izango direlakoan.

Horrela, Galdera azpian falta den hitza osatu beharko duzue.

Pentsatu, eragin buruari eta BAIETZ ASMATU!

Irailekoa hauxe da:

Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko bonuaren zozketan parte hartuko duzu.

BIDALI ZURE ERANTZUNA

  • Visto: 41