Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content

XXXIII. Dantzari Txiki Eguna Legazpin

13/04/2018
XXXIII. Dantzari Txiki Eguna Legazpin

Apirilaren 22an, igandea, goizeko 11:00etatik aurrera.

Hauxe izaten dugu jaien usainean jartzen gaituen ekitaldia. Ohi bezala Korosti Dantza Taldea dugu ekitaldiaren sustatzaile eta kudeatzaile.

EGITARAUA:

11:00etan:LAU-BIDEko ROTONDAn talde guztien elkartzea. Ondoren ogi tartekoak banatuko dira.

11:45etan:desfilea hasiko da eta herriko erdiguneko kaleetan zehar dantzatuko dugu.

13:15etan:Euskal Herria plazan talde guztiak elkarrekin emanaldia eskainiko dute.

13:30ean. Haurren banatzea bazkaltzeko.

14:30ean. Arduradun eta txistularien bazkaria

15:30ean: Dantza taldeen arteko jolasak

17:00etan. Bikuñaenea plazan talde guztiak elkartuko gara.

17:30eankalejira bat egingo dugu Euskal Herria plazara iritsiz. Jarraian dantza talde guztien jaialdia izango da, Larrain dantzarekin amaituko dena.

18:45etanEMANALDIAREN AMAIERA