Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Udalak galdutako objektuen zerbitzua dauka 

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

  • Visto: 30
Udal egutegiko lehiaketa: Maiatzeko irabazlea

Udal egutegiko lehiaketa: Maiatzeko irabazlea

Hilabete honetan 134 erantzun jaso ditugu eta denak erantzun zuzena eman dute.

 

Herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuaren irabazlea Maialen Oricain Ormazabal izan da.

 

Ekaineko orrian euskarazko esaldi bat betetzeko dago, esaldia hauxe da:

 

Gogoko tokian,

a _ _ _ _ _ _ _ _

ez

 

Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonuaren zozketan parte hartuko duzu.

Bidali zure erantzuna

Zorte on!

  • Visto: 26
Sustraiak dantza taldeko dantzari txikien jaialdia

Sustraiak dantza taldeko dantzari txikien jaialdia

Ikasturte amaierarekin etorri ohi dira urtean zehar egindako lana erakusteko jaialdiak. Eta horixe da hain zuzen ere Sustraiak dantza taldeko dantzari txikiek prestatu duten jaialdian erakutsiko digutena.  

Datorren ekainaren 9an, ostirala, arratsaldeko 17:00etan Sustraiak Dantza Taldeko haurrek urteroko jaialdia eskainiko dugu.

Iaz bezala jaialdia kalean eskainiko dugu, oraingoan Kale Nagusian.

Bertan ikasturtean zehar prestatutako dantzak eskainiko ditugu, honako egitarauarekin:

·         Agurra

·         Bolant Dantza

·         Zazpi Jauzi

·         Sorginak

·         Euskaldunak

·         Polka Pik

·         Ormatxulo

·         Hondarribi Handia

·         Jean Petrik

·         Ezpata Dantza

·         Olagueko Eskudantza

·         Txantxok

·         Zinta dantza

·         Makil Jokoa

·         Banan Banangoa

·         Bedaioko Ingurutxoa

 

  • Visto: 24
2023-2024 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea

2023-2024 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea

Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen duen Marrazketa eta Pintura ikastaroan

2023-2024 ikasturtean parte hartzeko

matrikula epea ekainaren 5ean irekiko da.

Matrikula egiteko,

horretarako prestatu den matrikula orria bete

eta Kultur Etxeko harreran utzi baino ez da egin behar;

betiere, ekainaren 30a baino lehen.

Matrikula orriak Kultur Etxean eskura daitezke.

Aurten ikasle izan direnek eta jarraitu nahi dutenek,

irakasleari jakin arazi beharko diote,

eta datuetan aldaketarik ezean ez dute matrikula orririk bete beharko.

Taldeak eta ordutegiak

matrikulatutako ikasle kopuruaren eta

euren aukeren arabera antolatuko dituzte.

18 urtetik beherakoek astean bi egunetan ordubeteko saioa izango dute;

helduek, berriz ordu eta erdiko bi saio.

Helduek, gainera,  goizean edo arratsaldeko lehen orduetan

aritzeko aukera ere izango dute.

Matrikulatzeko gutxieneko adina 6 urte izango da (2017an jaioak).

Haur horiekin talde berezia egingo da.

Ez dago gehieneko adinik.

MATRIKULA ORRIA

  • Visto: 77
Maiatzeko asmakizunaren erantzuna: egon

Maiatzeko asmakizunaren erantzuna: egon

DAGOENEAN BON-BON, EZ DAGOENEAN EGON.

Ez dakigu bon-bon horrek zer adierazi nahi duen zehazki, baina argi dago zerbait oparoa, gozoa, gozagarria ekartzen digula gogora. Eta ez dagoenean? Bada, lasai hartu eta EGON. Horixe zen maiatzeko esaeraren erantzuna, hain zuzen ere: EGON. Eta maiatzeko irudian halaxe ikusi dugu jendea, belarretan jan eta lo, lasai arraio, Unean unekoa gozatuz. Bon- bon!

Jone Narbaiza bertsolariak zuzen heldu dio gaiari eta primeran azaldu du esaeraren zentzua.

Zerbait eskutan dugun aldiro,

Aupak! Bibak! oihukatu.

Kontrolik gabe xahutzen hasi,

Ta ohartzerako bukatu!

Eta orduan larritasunak

Kolpez harrapatzen gaitu.

Gertatzen zaizun hurrengorako

Honako hau gogoratu:

Ez dagoenean pazientziz hartu;

Dagoenean dosifikatu.

Hala izaten da, bai. Gerokoari begiratu gabe, askotan geroa kontuan izan gabe ere aupaka eta bibaka bizi dugu oparotasuna.

Ta bukatutakoan zer? Orduan hasten dira komeriak. Ohartutakoan ezin atzera buelta egin, eta aurrera jarraitu beharra izaten dugu.

Orduan sortzen zaizkigu larritasunak eta ezinegonak. Eta horren aurrean zer? Ba EGON besterik ez dugu. Eta hurrengoaren zain geratu? Oparotasuna noiz helduko zain egon? Bertsolariak hori baino aholku hobea eman digu; hitzez, musikaz, metrikaz eta kantuz

Bere bertso-lanaren ondoren, bertsogintzan aritzeko modu jakin bati buruzko azalpena ere eman digu Jone Narbaizak, puntutan edo puntuka ibiltzeari buruz, alegia, lagunartean, oso erabilia. Kasu honetan, bertsoa hainbat lagunen artean osatzen da eta pertsona bakoitzak puntu bat (esaldi errimatua) eransten dio aurrekoak esandakoari. Horrela guztien artean osatzen dute bertsoa.

Ondoren, Jonek osatu duen bertsoa entzun dezakezue:

  • Visto: 107