Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Joxe Martin Etxeberria Kaleko XIX. Pintura Lehiaketa. Bozkatu ezazu gehien gustatu zaizunaren alde.

Joxe Martin Etxeberria Kaleko XIX. Pintura Lehiaketa. Bozkatu ezazu gehien gustatu zaizunaren alde.

Irailaren 25ean jokatuko da aurtengoan Kaleko Pintura Lehiaketa.

4 sari emango dira, bat herritarren saria izango da.

Azken hau erabakitzeko, zure bozka behar dugu.

Egindako lanak Udaletxe aurrean jarriko dira ikusgai, 14:00etatik 17:30etara bitartean,

Eta bertan egongo da gehien gustatu zaizunaren alde bozka emateko behar duzun papera eta kutxatila. Herritarren bozka gehien jaso dituen lanak eramango du Herritarren saria.

Har ezazu parte zure bozka emanez.

  • Visto: 79
LMB-Legazpi Musika Bandaren kontzertua

LMB-Legazpi Musika Bandaren kontzertua

Indartsu hasi du ikasturtea Legazpi Musika Bandak, eta oraingoan kontzertu batekin datozkigu. Hona Jesus Castillejoren zuzendaritzapean eskainiko digutena:

1.- Donosti Zarra..............I. Gaztelumendi

          Euskal Pasodoblea

2.-Moment for Morricone......J. de Mey

          Pelikulako Doinuak

3.-Con el alma............V. Cartagena

        Kontzertuko pasodoblea

4.- Sir Duke...................Arr. N. Iwai

           Stevie Wonderek Doinua

5.- Mars der Medici.............J. Wichers

           March

6.- Chicken run......J.Powell - H. Gregson

           Pelikulako doinua

Emanaldia eskainiko den eremuak edukiera mugatua duenez, sarrera-gonbidapenak Kultur Etxeko harreran egingo da hauen banaketa Irailaren 21etik 24ra, edo 943737202 telefonora deitu eta sarrerak erreserbatuz. Emanaldi eremuko ateak 12:00etan irekiko dira, jende pilaketak ekidite aldera.

Eguraldiak lagunduko ez balu, kontzertua Urbeltz Pilotalekuan eskainiko da.

  • Visto: 206
Bikuña Kiroldegian ate irekiak

Bikuña Kiroldegian ate irekiak

Ikastaro desberdinen ezaugarriak erakusteko, Bikuña kiroldegian herritar orori zuzendutako ate irekiak antolatu dira.

IKASTAROA

DATAK

Iralean

ORDUA

MULTIFITNESS

28 eta 30

09:30

SOINKETA 65+

28 eta 30

10:30

GAP

 27 eta 29

10:15

ZIKLO INDOOR

 27 eta 29

09:15

PILATES

 22 eta 29

10:00

23 eta 30

18:15

Aurrez, Bikuña kiroldegiko harreran izena ematea ezinbestekoa izango da. Tfnoa: 943 731 243

  • Visto: 115
Tamaina handiko hondakinak ostegunetan jasotzen dira

Tamaina handiko hondakinak ostegunetan jasotzen dira

Tamaina handiko hondakinak biltzeko zerbitzua Sasieta Mankomunitateak eskaintzen duen zerbitzu osagarria da, eta beren tamaina dela-eta gaika biltzeko edukiontzietan utzi ezin diren etxeko hondakinak biltzea du helburu.

EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA

  • OSTEGUNETAN, 21:00etik aurrera

BILTZEN DIREN TAMAINA HANDIKO HONDAKINAK

  • Altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak, telebistak,…) eta erabilezinak diren tamaina handiko bestelako trasteak.
  • EZ DIRA JASOTZEN eta Garbigunera eraman behar dira:
  • Obra-hondakinak eta obra–hondarrak (oholtzak, bainuontziak, komunontziak, baldosak, azulejuak,…)
  • Kristalak, ispiluak eta objektu ebakitzaileak
  • Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak,….)
  • Pneumatikoak
  • Egurrezko paletak
  • Arropa, jostailuak eta etxebizitza eta garajeetako garbiketa-hondarrak

NOLA ATERA BEHAR DIRA

  • Trasteak edukiontzien ondoan utzi behar dira (edo beira biltzeko edukiontziaren ondoan) baina edukiontziaren kontra jarri gabe.
  • Pasabidea oztopatu gabe eta beste edukiontziak erabiltzea galerazi gabe.

Eskerrik asko zure laguntzagatik!

  • Visto: 80
Irailaren 24an bukatuko da Hiri-antolamenduko Plan Orokorrari buruzko zalantzak, galderak edo proposamenak jasotzeko epea

Irailaren 24an bukatuko da Hiri-antolamenduko Plan Orokorrari buruzko zalantzak, galderak edo proposamenak jasotzeko epea

Hiri-antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) herriko hirigintza planifikatzeko tresna da. Lurraldea antolatzea du helburu, lurzoru mota bakoitzari aplikatu beharreko araubidea zehaztuz. Era berean, behar diren udal-ekipamenduak eta horietarako lurzoru-erreserba definitzen ditu.

2008. urtekoa da Legazpin indarrean dagoen HAPOa, eta, beraz, Udalak abian jarri du udalerriko hirigintza-plangintza orokorra berrikusteko prozesua.

Irailaren 6, 7, 8 eta 9ko informazio-saioetan, 2008an onartu ziren eta garatu gabe dauden jarduerak berrikusi ziren.

4 bilera horietako bakoitzari buruzko informazioa, baita herritarrek bertan egindako ekarpenak ere ikusteko, hurrengo taulan, bilera bakoitzaren aurkezpenaren testu gorrian klik egin.

Aurkezpenak

EREMUA

DATA

ORDUA

TOKIA

 

Laubide-Urtatza-San Juan Aurkezpena

  • Laubide-Urtatza-

San Juan

Irailaren 6a

(astelehena)

19:00

KULTUR ETXEA

ARETO NAGUSIA

Itxaropen-San Ignazio

Aukezpena

  • Itxaropen-San Ignazio

Irailaren 7a

(asteartea)

Erdigunea-Elbarrena

Aurkezpena

  • Erdigunea-Elbarrena

Irailaren 8a

(asteazkena)

Telleriarte-Brinkola

Aurkezpena

  • Telleriarte-Brinkola

Irailaren 9a

(osteguna)

Gogoan izan zalantzak, galderak eta ekarpenak bidaltzeko epea (diagnosi-fase honetan) irailaren 24an amaituko dela.

Informazio hori eta 4 informazio-saioetan jasotako ekarpenak Udalak HAPO berrikusteko kontratatu duen idazketa-taldeak aztertuko ditu. Ondoren, beste informazio-bilera bat deituko da azaroan eta jasotako zalantza, galdera edo ekarpenak erantzungo dira

Egin zure ekarpena 

  • Visto: 64