2023-2026 epealdirako enplegu publikoa antolatzeko plana
LEGAZPIKO UDALAREN 2023-2026 EPEALDIRAKO ENPLEGU PUBLIKOA ANTOLATZEKO PLANA (2023/11/27)
GAO HASIERAKO ONARPENA (2023/11/22)
Legazpiko Merkataritza Berrindartzeko Plan Bereziak (PERCO)
merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza sektoreak berrindartu nahi ditu.
Legazpiarron kontsumoa aztertu du plan honek.
Bestalde denda, taberna eta zerbitzuen eskaintza ere aztertu du.
Horrez gain sektore hauek berrindartzeko ekintzak proposatu ditu.
GOBERNU EREDUGARRIA
Gobernu Taldeak bete eta sustatu beharko dituen printzipio zein balore etikoak eta jokabide edo jarduera arauak ezartzen ditu Udal Gobernuaren Etika eta Gobernu Onaren Kodeak.
Etika eta Gobernu Onaren kode hau esparru auto-erregulatzailea da, eta horren bidez, Gobernu Taldeko kideek horrekiko konpromisoa erakutsi behar dute, derrigorrez dagokion atxikipen konpromisoa sinatuz.
Onartu diren balore etikoak hauek dira: Ordezkaritza, Zuzentasuna, Eredugarritasuna, Zintzotasuna eta Eskuzabaltasun objektiboa, Objetibotasuna eta Bizikidetza eta Errespetua.
Onartu diren gobernu onaren printzipioak hauek dira: Gardentasuna, Eraginkortasuna eta Berrikuntza, Erantzukizuna eta Kontuak ematea, Iraunkortasuna eta Konpromiso herritarra, bertako hizkuntza eta kulturaren aniztasunaren defentsa.
Gobernu Batzordeak, Udal Gobernuaren Etika eta Gobernu Onaren Kodea, 2017ko apirilaren 24an egin zuen bileran onartu zuen.
Ikus gobernu ardura duten udal kargu publikoen etika eta gobernu onaren kodea
BATZAR EREDUGARRIA
Gobernu ardura ez duten udal kargu publikoek bete eta sustatu beharko dituen printzipio zein balore etikoak eta jokabide edo jarduera arauak ezartzen ditu Etika Kodeak.
Etika kode hau esparru auto-erregulatzailea da, eta horren bidez, gorporazio kideek horrekiko konpromisoa erakutsi behar dute, derrigorrez dagokion atxikipen konpromisoa sinatuz.
Onartu diren balore etikoak hauek dira: Ordezkaritza, Zuzentasuna, Eredugarritasuna, Zintzotasuna eta Eskuzabaltasun objektiboa, Objetibotasuna eta Bizikidetza eta Errespetua.
Udal Batzarrak, Legazpiko Udalaren Udal kargu publikoen Kode Etikoa, 2017 azaroaren 29an egin zuen bileran onartu zuen.
Ikus udal kargu publikoen etika eta gobernu onaren kodea
ENPLEGU PUBLIKO EREDUGARRIA
Enplegu publikoak bete eta sustatu beharko dituen printzipio zein balore etikoak eta jokabide edo jarduera arauak ezartzen ditu Etika Kodeak.
Udal enplegu publikoaren esparruan zerbitzu publikoaren baloreak indartzea (edo, nahi izatekotan, “herritarrenganako zerbitzu orientazioa”) udal administrazioan funtzio publikoaren instituzioak duen prestigioa eta profesionalizazioa indartzeko modu bat da, baita herritarrek beren instituzioetan duten konfiantza den balore intangible hori egonkortzeko modua ere, kasu honetan foru enplegu publikoaren bidez.
Onartu diren balore etikoak hauek dira: Zuzentasuna, Eredugarritasuna, Zintzotasuna eta Eskuzabaltasun objektiboa, Impartzialtasuna eta Objetibotasuna, Eraginkortasuna eta profesionala Eraginkortasuna eta Bizikidetza eta Errespetua.
Gobernu Batzordeak, Legazpiko Udal Enplegu Publikoaren Kode Etikoa, 2018ko urriaren 1ean egin zuen bileran onartu zuen.
Ikus enplegu publikoaren etikaren eta kudeaketa onaren kodea
KONTRATAZIO PUBLIKO EREDUGARRIA
Ikus kontratazio publikoaren Etika eta Kudeaketa Onaren kodea
Plan Estrategiko honetan aurreikusitako jardueren bidez, Legazpiko Udalaren gizarte-zerbitzuei bultzada berri bat eman nahi zaie, Legazpiko herritarren gizarteratze- eta bizitza autonomo-premiei hobeto erantzuteko, eta aurrera egin nahi da udaleko gizarte-zerbitzu unibertsal, kalitatezko, berritzaile eta hurbileko bat sendotzen, behar duten udalerriko pertsona guztiei, non eta noiz behar dituzten, gizarteratzeko laguntzak bermatzeko gai izango dena, beste administrazio publiko batzuekin lankidetzan arituz.
LEGAZPI EREDUGARRIA
Legazpiko Udalak, bai ekintza sozialei dagokienean baita gure gizartea gobernatzeko erari dagokionean ere, aldaketa sakon baterantz jo nahi du, herritarrak politika sendo eta komunikatiboa dagoela hauteman dezan, gobernantza onagatik apustu irmoa egiten duen eta konfiantza, itxaropena eta ilusioa sortarazten dion politika. Legazpiko Udala gobernantza onaren eredu bihurtu nahi dugu; hierarkia eta kontrolean oinarritzean baino kooperazioan oinarritzen dena, non protagonismoa prozesuek, kooperazioak eta konfiantzak eskuratzen duten.
Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erakundearen Zuzentasun Sistema oinarri hartuta, Legazpiko Udalaren Erakundearen Zuzentasun Sistema diseinatzea erabaki da. Bertan sartuko dira ondorengoentzako Kode Etikoak edo jokabide egokien kodeak: gobernu-ardura duten udaleko kargu publikoak, gobernu-ardurarik ez duten hautetsiak, udal enplegatu publikoak, diru laguntzen hartzaileak eta Udalarentzako lan egiten duten hornitzaile eta kontratistak.
Legazpiko Udalaren Erakundearen Zuzentasun Sistema helburu, printzipio eta berme-erakunde batzuen bidez osatuta dago; eta, horrezaz gain, gardentasun, kontu emate eta ebaluazio mekanismoak ere baditu, horien bidez, bere osotasunean, azpiegitura etikoa eraiki eta zuzentasun politika finkatzeko.
Udal Batzarrak, Legazpiko Udalaren Erakundearen Zuzentasun Sistema, 2017 azaroaren 29an egin zuen bileran onartu zuen.
Iragarki- eta ediktu-Taula DIGITAL honek Legazpiko Udaleko Iragarki Taulan argitaratu behar diren ediktu eta iragarki guztiak kontsultatu ahalko dituzu legezko xedapenen edo arauen arabera, bai Udalarenak berarenak bai beste erakunde publikoek bidaliak.