pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Latxartegi aretoa

Kultura Zerbitzuak kudeatzen du. Zinea duzu bertako jarduera nagusia. Zine-Klub elkarteak kudeatzen ditu zine emanaldiak urritik apirilera bitarte, ostiraletan gauetan zine-klub saioekin eta igandeetan haurrentzako saioak 17:00etan eta gazte eta helduentzako saioak 19:30ean.

 

Zine saioetarako sarrerak erosteko eta filmen berri zehatza: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es

 

Horrez gain, antzerki, kantaldi, kontzertu, jaialdi, e.a.ekin gozatu ahal izango duzu bertan, kultura zerbitzuak edo udaleko beste sailen batek antolatuak.

 

Azpimarratzekoak Legazpi Musika Bandaren emanaldiak, Ikastetxeetako ikasleen jaialdiak, Musika Eskolako ikasleen kontzertu eta jaialdiak,…

 

 

 

 

Bilera eta aurkezpen jendetsuetarako ere aproposa da, 320 pertsonako aforoarekin. 

 

Aretoa alokatzea nahi baduzu, hemen duzu beharrezko dokumentazioa:

 

Prozedura: nola egin, arauak, ...

Eskaera orria

Helbidea

Latxartegi 9, behea.
Telefonoa 943 737 202
Email-a Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ordutegia

Ekitaldiren bat dagoenean bakarrik zabaltzen da. Ateak ekitaldia baino ordu laurden lehenago irekitzen dira.

Sarrera edo gonbidapena duten ekitaldietan leihatila ordubete lehenago irekitzen da.