Plan Estrategiko honetan aurreikusitako jardueren bidez, Legazpiko Udalaren gizarte-zerbitzuei bultzada berri bat eman nahi zaie, Legazpiko herritarren gizarteratze- eta bizitza autonomo-premiei hobeto erantzuteko, eta aurrera egin nahi da udaleko gizarte-zerbitzu unibertsal, kalitatezko, berritzaile eta hurbileko bat sendotzen, behar duten udalerriko pertsona guztiei, non eta noiz behar dituzten, gizarteratzeko laguntzak bermatzeko gai izango dena, beste administrazio publiko batzuekin lankidetzan arituz.